Aspaldian garbitu gabeko txokoak eta urteetan ireki gabeko kutxak astintzea eragin du alarma egoeragatiko itxialdiak. Honelaxe iritsi da nire eskuetara ganbaran topatutako Kapitala liburua. Hauts artean ezkutuan ziren Marxen ideiak, 70eko hamarkadan sindikalgintzan aritutakoa izan genuen aitaren oharrekin batera. Preziorik ez duen aurkikuntza horietako bat izan da, utzitako maitasun herentziarekin batera.
Alarma egoeratik hamabost egunetara, Madrilgo gobernuak funtsezko jarduerak zehazten zituen dekretua argitaratu zuen; nolabait, jendartearen antolamendurako esentziazkoak iruditu zitzaizkionak. Jarduera horietatik bada desadostasuna eragin duenik (armadaren presentzia esaterako), baina bada batasuna lortu duenik ere, gehienak, zaintza lanei loturikoak. Txalo artean hartu ditugun jarduera horiek guztiak, justuki azken hamarkadan zehar murrizketa eta pribatizazio handiak jasan dituztenak izan dira.
"Ez dakigu nola egokituko liratekeen Marxen ideiak egungo testuingurura, bereziki interesgarria litzateke zaintzari eta ingurumenari loturiko gaiak nola landuko lituzkeen jakitea"
Ziurgabetasuna izan daiteke asteotan bizitzen ari garen emozioetako bat, bereziki, etorkizunean islatzen gaituzten begiradek zulo ekonomikora goazela diotelako. Sentipen honen aurrean, ‘egunerokotasun berria’ deritzon aroari aurre egiteko ezinbestekoa litzateke funtsezko jarduerak indartzea, jendarteak babesten dituenak izateaz gain, gisa honetako krisien aurrean euren sendotasuna giltzarri dela begi bistakoa delako. Nahitaez, bizitzaren erroetara jo beharko dugu, gure etxearen antolaketa nola birbideratuko dugun hausnartzera. Azken batean hori baita ekonomia, etxearen kudeaketa.
Ez dakigu nola egokituko liratekeen Marxen ideiak egungo testuingurura, bereziki interesgarria litzateke zaintzari eta ingurumenari loturiko gaiak nola landuko lituzkeen jakitea. Ez dut uste errealitatean aplikatzeko teoria perfekturik existitzen denik, uneoro aldakorra den errealitateari egokitu beharrean gaudelako. Halarik ere, historiak erakutsi diguna jakitea eta sektore publikoaren pribatizazioak eragin dituen desparekotasunak identifikatzea, etorkizunari aurre egiteko ezinbestekoak direla uste dut.
Ganbaran egindako aurkikuntzak atzerakako begirada bat iradoki dit, hausnarketarako geldialdia. Dena dela, aurkitu ez dudanak ere zer pentsa eman dit. Hamaika elkarrizketatan jakintza eta ikuspuntu transmisioa izan bagenuen ere, garai hartan langileen eskubideen aldarrikapenean murgildurik egon zen aitaren liburu gutxi topatu ditut. Gerora jakin dudanez, bost egunez tortura gogorrak pairatu zituen, bere kide zen Arangoarekin batera (Argiaren 2369. zenbakian modu xehean azaldu ziren gertaera haiek). Indarkeriazko testuinguru hartan desagertu omen zen etxeko liburutegi txikia. Naomi Klein idazlearen arabera, hainbatetan tortura saioetan erabiltzen diren tekniken helburua sistemaren kontrako ideiak deuseztatzea da, iragana ezabatzea. Autorearen arabera, azken bost hamarkadetan gertatu diren hainbat gerra, diktadura, hondamendi eta krisietan erabili den teknika izan da, ‘shockaren doktrina’ moduan ezaguna egin dena. Nolabait, muturreko egoeretan jendartea blokeatuta dagoen bitartean, zerbitzu publikoen arpilatzea eragin dutenak izan dira. Normala den legez, egun daukagun pandemia honek beldurra eragin du hainbaten artean. Espero dut, beldur horrek funtsezko jardueratzat hartu ditugun horien aldarrikapena egiteko adorea ez estaltzea. Nik, badaezpada, Kapitala-rekin batera utziko dut Shockaren doktrina ganbarako apalean, etorriko direnek jakin dezaten etorkizuna soziala izateaz gain, irmotasuna erakutsi beharko dutela berau defendatzeko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.
Munduko... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]
Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]
Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]
Antzokiko argiak piztu dira. Diskretuki, pasabideetan nabil: emanaldi eskolarra hastear dago. Gazteak korrika doaz beraien eserlekuetara, bizi-bizi eta alai. Ateraldiak askapenaren zaporea du, baina askatasun sentsazio hori gaztelaniaz edo frantsesez mintzo da. Goiz honetan,... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]