Pandemia bitartean Gasteizko Udalak etxegabeentzako zabaldu duen zentroan, Dorisek, Cristianek eta Manuelek bizipen gogorrak konpartitu zizkiguten. Zentroan oso ondo daudela esan ziguten. Joatekoak ginela, Luisek gurekin hitz egiteko eskatu zigun. Elkarrizketa beste toki batera eraman zuen lehen hitzetik. Gurutze Gorriko langileei esker ona bai, baina baliabideen eta udal politiken gabeziak salatzen hasi zen, bata bestearen atzetik: janariaren kalitatea, zerbitzu sozialen arduragabekeria, umetu nahi dituen karitate estigmatizatzailea, komunikabideon trataera. “Nahikoa da gu kakaren pare tratatzeaz. Gasteizko zaborra garenez, zer gehiago nahi dugu? ‘Zertaz kexatuko dira kartoi artean egiten badute lo?’”.
Bere haserreak zentroaren baldintzekiko nire begirada konformaerraza exijenteagoa bihurtu zuen. Bere duintasunak eta jarrera aldarrikatzaileak harritu ninduen, eta nire harridurak lotsarazi ninduen. Luis asko behar ditugula pentsatuz egin nuen etxerako buelta, eta datozen garaiotarako ezinbestekoak zaizkigula. Deseskaladan sakontzen jarraituko dugu bestela: pribilegio izendatuz garai batean eskubide zirenak, iraganean haserretzen gintuzten apurrengatik esker ona sentituz orain, hainbeste erabaki beldurretik hartzen ditugula ukatu eta beharra bertutez mozorrotuz.
Papur murriztuekin konformatzeko tentazioa handia izango da pandemia osteko agertokian. Baina aukera txarra litzatekeena ezinezko hautu bihurtzen dute jada bortxatzen ari garen planetaren mugek. Desazkundea ezinbesteko bandera izango da alternatiba erradikalen eraikuntzan eta borrokan. Eragingarria izateko, ordea, jardun politizatu eta akademikoetatik harago hedatu behar da. Nire aldetik, argi utzi beharko diet Luisi eta Luis guztiei desazkundeaz ari naizenean ez naizela guztiontzako desazkunde berberaz ari. Haien konfiantza irabaztea nire ardura da, baina ez da erraza izango.
Egun bertsuetan 163 días. La huelga de Bandas pelikula-dokumentala ikusi nuen, 1936ko gerra osteko lehen langile greba handiaz. Une batean, “ikasketak” zituen jende politizatuak kontatzen du nola esan zioten euren buruei langile borrokan parte hartu nahi bazuten langileekin bizi behar zutela. Beren bizitokiak utzi eta langile auzo pobreetan bizitzen hasi ziren. Langile batek kontatzen du nola pentsatu zuen orduan, “to, ematen du hauek benetan ari direla”. Hautu bera egin zuten beste askok. Eta hautu hura basamortu erdian ezusteko loratze matxino bat ekarri zuten hazien arteko bat izan zen, garrantzizkoa. Kontua ez da ezer kopiatzea. Kontua da orduko izpiritu hura berreskuratzeak zer eskatzen digun gaur, eta zer praktiketan gorpuztu asmatzea.
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea: Elena Diaz.
Zuzendaritza: Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]
Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.
Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.
Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.
Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.
Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.
Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]
Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.
Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.