argia.eus
INPRIMATU
Mamut hezurrez egindako aterpea
  • Errusian, Konstenski eremu arkeologikoan, Exeterko Unibertsitateko (Ingalaterra) arkeologo talde batek 25.000 urteko eraikin zirkularra topatu du, 12 metroko diametroa duena eta 60 bat mamuten hezurrez egina.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2020ko maiatzaren 06a
(arg.: Alexander Pryor)

Lehenago ere, 50eko hamarkadan, horrelako beste bi egitura aurkitu zituzten, eta etxebizitza moduan erabiltzen zirela uste zen. Baina, barruan egurra erregai modura erabili zutela garbi dagoen arren, epe luzeko okupazioa adierazten duen tresna edo bestelako arrastorik ez dute aurkitu. Gainera, egitura hauek eraikitzea oso neketsua eta garestia zen, etxebizitza soilak izateko.

Horregatik, eraikinaren azterketak oraindik erantzunik ez duten hipotesiak sortu ditu: aterpeak helburu erritual edo erlijiosoak zituen? Ala eskasia garaietarako prestatzeko janari biltegi moduan erabili zuten?