argia.eus
INPRIMATU
Zazpi milioi dokumentu eskura
  • Xarxa d’Arxius Comarcals de Catalunya erakundeak milioika dokumentu ipini ditu sarean konfinamendu garaian.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2020ko apirilaren 30
(Arg.: XAC)

Artxibo historikoak ez dira publiko zabala bildu ohi duten guneak. Garrantzi handiko ondarea gordetzen duten guneotara bisitariak erakartzeko asmoz, eta konfinamenduaren aitzakia baliogabetuz, 40 artxibo dituen Xarxa d’Arxius Comarcals de Catalunya erakundeak zazpi milioi dokumentu ipini ditu sarean, denen eskura. Twitterren, esaterako, #arxiusacasa traolak bisita anitza egiteko aukera ematen du.

Besteak beste, prentsa hemeroteka 1808. urtetik aurrera kontsulta daiteke. Alerik zaharrenak hamairu mende dauzka, 845. urtekoa da. Dokumentuen irudiaz eta edukia eskura izateaz gain, zenbait kasutan dokumentuak zaharberritzeko prozesua ere jarri dute ikusgai. Adibidez, 1313ko Era Querimonia (goiko argazkian) Jaume II.a erregeak Vall d'Arani eman zizkion pribilegioak jasotzen dituena.