Errusia non hirietako familien erdiak baino gehiagok bere baratzea lantzen baitu

  • Hiri handien inguruetan kaletarrek familiako kontsumoa bermatzeko ortuak orokortzearen adibiderik baldin bada munduan, Errusia da hori. Herrialdearen laborantza ekoizpena nabarmen indartzeaz gain, errusiarrei erresilientzia ahalmen handia ematen die edozein krisiren aurrean, eta historian behin eta berriro frogatua dute. Covid-19 pandemiak atzetik aspaldiko krisi ekonomikorik sakonena zabaldu duenean, hemengo agintariek ere ezagutu beharko lituzkete.

Kale-baserritarra Novgorod hiri ondoko bere baratzean: 600 metro karratutan, datxaz gain, lantzen ditu barazkiak, fruitu txikiak, fruitarbolak eta lili apaingarriak. (Argazkia: Jonas Bendiksen).
Kale-baserritarra Novgorod hiri ondoko bere baratzean: 600 metro karratutan, datxaz gain, lantzen ditu barazkiak, fruitu txikiak, fruitarbolak eta lili apaingarriak. (Argazkia: Jonas Bendiksen).

2020ko maiatzaren 02an

Frantsesezko Resilience Alimentaire aldizkarian, Arthur Grimonpontek azaldu du Mendebaldeko jendeoi ezezaguna zaigun berezitasun errusiarra “Les collectifs de jardins russes: une organisation résiliente” artikulu ongi dokumentatuan. ARGIAn hiri-baratzeen munduko esperientziak hainbat alditan aurkeztu dizkiegu irakurleei: Kubako organoponikoak, gerra handien garaiko Dig for Victory eta Victory Garden kanpainak AEB eta Erresuma Batuan, Siriako hiri setiatuetako terrazetako mini-ortuak… Errusiarik, ordea, ez genuen aipatu eta ez merezi ez duelako.

Grimonpontek erakutsi digunez, txunditzekoak dira hainbat hiri errusiarrei sateliteetatik ateratako argazkiak, zeintzuetan oso garbi ikusten baitira periferietako auzoetan hormigoizko eraikinen aldamenean dauden zientoka eta baita milaka baratzez –tamaina eta egitura berdintsuko ortu– osatutako mosaiko handiak.

Zientoka baratze Iaroslav hiri bazterrean, satelitetik ikusita. (Argazkia: Resilience Alimentaire)

Errusiako Baratzezainen Elkartasunaren kalkuluetan, Errusiako 100 milioi biztanle hiritartuetatik 60 milioik bere elikagaien parte bat norbere baratzean ekoizten dituzte. Mosku eta San Petersburgoko biztanleen erdia da ortua daukan eremu baten jabe. Portzentaia Kazan probintzian populazioaren %80ra iristen omen da.

Baratze saila Irkuts hirian, hormigoizko etxebitzitza handietatik harrikada bide. (Argazkia: Resilience Alimentaire)

Baratzezain amateurroi deitzen zaie datxniki, datxadunak. Alegia, datxa baten jabe izatea ez dela aberatsenen edo agintearen pribilegioak zurrupatzen dituztenen luxu bat, sarritan Mendebaldean ulertu izan dugun gisan. Zenbat eta aberatsago edo boteretsuago, hainbat eta txalet ederragoz hornitu du minoria batek bere lur-saila, prefosta. Baina jende gehienentzat datxa da 600 metro karratuko lurra, tresnak gordetzeko eta asteburuak aire librean pasatzeko adina daukan etxetxoarekin. Ehun urteko historia konta dezakete datxek.

XX. mende hasieran Errusia hiritartze eta industrializazio prozesu oso bizkor batean murgildu zen. 1914ko gerraren eta 1917ko iraultzatik aurrera sobietek ezarritako kolektibizazio zentralizatuaren ondorioek bultza zituzten errusiar kaletartu berriak nork bere elikagaiak ahalik eta hurbilen ekoiztera. Produkzio tresna guztien monopolioa Estatuak zentralizatua zuenez, aginte berriak ez zituen begi onez ikusten soluzio indibidualok baina, ohartuta goseteei aurre egiteko zein eraginkorrak izan zitezkeen, enpresa estatalak berak hasi ziren lur eremu zabalak eskuratu eta eskaintzen beren langileei, puska berdinetan antolatuta.

Datxa eta baratzeak Yekaterinburg inguruetan.

Gaur guk baratze parke deituko genituzkeenok Estatuarenak ziren 2006a arte eta Sobiet Batasunaren hondoratzearekin pribatizazioak orokortu zirenean, baratzezainak antolatu ziren 80.000 taldetan, txiki eta handi.

Satelitetatik egindako argazkietan nabarmentzen denez, lur-sail guztiak 600 metro karratukoak dira, 30 luze eta 20 metro zabal. Eta datxa deitu etxola edo etxetxoaz gain, beti badira bertan bai fruitu-arbolak, barazkiak eta apaingarritarako landareak, gehienetan oso eremu koloretsu eta biodibertsitate handiko bilakatzen dituztenak. 1959an Estatu sobietarrak datxniki-ei legez ezartzen zien nola antolatu eremuok: derrigor lur-sail bakoitzean landatu behar ziren hainbeste sagarrondo, gereziondo, madari, aran, mugurdi, anderemahats, marrubi eta hainbesteko metro karratu barazki.

Moskuko agintariek 1959an zehaztu zituzten datxa bakoitzak baratzea nola antolatu behar zuten arauak.

Independentzia, ortuan hazten

Klima kontinentalaren eraginez, datxniki gehienek daukate etxebizitza nagusia hirian, baratzeko etxetxoak udan baizik ez duelako baimentzen bertan bizitzea, ez negu gogorrean. Alabaina, azken urteotan diru puska bat egin duten familia askok hormigoizko etxeak eraiki ditu barazkiak abandonatuz, Europan hain ohikoak diren txaleten gisan. Azken hamarkadotan, gainera, baratzok inmobiliarien espekulaziozko presioa ere jasan dute. 2019an Moskuko gobernuak lege berri bat plazaratu zuen, espresuki espekulazioa mugatu nahian.

Hala ere, mende bat geroago, hiri bazterreko ortugintzak sakon erroturik darrai milioika errusiaren bizimoduan. Grimonpontek nabarmendu ditu horiek Errusiaren elikadura sistemaren erresilientziari eskaini dizkion abantailak. Datxak herritar askori ahalbideratu dio hiriko elikagaien aukerak osatzea norberak ekoiztutako barazki eta fruitu fresko, natural eta merkez.

Kale-baserritar amateurrok funtsean Errusiako laborantza ekoizpenaren bigarren sail aparte bat osatzen dute, legez debekatuta baitaukate beren mozkinak saltzea. Bikoiztasun honek krisi garaietan erakutsi du zein garrantzizkoa den, bloke komunista desegitean esaterako, planifikazio zentralez antolatutako nekazaritza industrialaren produkzioa bat-batean amildu baitzen.

Garai latz haietan, langabezian erori edo soldata erdira edo laurdenera murriztuta aurkitu zen hainbesteri ortu txikiok bizia salbatu zieten. Ikerketa baten arabera, 1990eko hamarkadan famili-ortutan sortua zen Errusiak kontsumitutako janari guztien %20-30a. Urte oparoagoetan barazkiak utzi eta datxak aisialdirako lorategi bihurtutako kaletar asko berriro itzuli ziren antzinako usadiora, umetan gurasoei lantzen ikusitako ortu eredua berreskuratuz.

Azken urteotan, datxniki askok lurra lantzeari ekin dio –mundu industrializatuko beste lurraldeetan bezala– ekologia, bizi sanoa eta elikagai natural eta  merkeak estimatzearen poderioz: inguruko baserritar profesionalei simaurra erosi, trukeko ohitura zaharrak berreskuratu, ortuko landareen hondakinak eta baita hiriko etxebizitzetako asko ere konpostatu, eta abar. Grimonponten esanetan, Errusiako datxetan ere ezagunak dira komun lehorrak, jendeen eginkariak giza-konpost bihurtuta lurrari berreskuratzeko hain egokiak.

Sobiet Batasunaren garaien oroigarri geratzen dira baratzeotara iristeko bide asko oraindik lurrezkoak izatea –ingurumenarentzako askoz onuragarriagoak hormigoizko edo asfaltozkoak baino– eta etxola eta etxe txiki askok zurezko izaten jarraitzea. Baina badaukate datxa-kolonia handiok beste ezaugarri bat hiritarrentzako oso garrantzizkoa: hiriguneen aldamenetan daude kokatuta, hurbil eta garraio publikoz ingururaino iristeko moduan. Eta beti, legez garbi araututa familiaren barne kontsumorako ekoizten duela, gehienez ere ingurukoekin trukatzeko moduan.

“Baratze kolektibook –dio Grimonpontek– Errusiako milioika familiari ahalbideratu diete krisi eta goseteei aurre egiteko erantzun pragmatiko eta eraginkorra. Hiri baratzeok eduki dute osagai militante bat ere: lur-mutur landuok Errusiari bermatu diote independentzia maila bat. Sei areak [600 m2-ko eremuon ohiko deitura] kontzeptuak oraindik ere jendeari oroitarazten dizkio autonomia eta independentzia”.

Datxak eta baratzeak Omskeko aldirietan. (Argazkia: Joseph Liro)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


COVID iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio Bilboko Lan Arloko Epaitegiak

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.

 


2023-01-26 | ARGIA
Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


Txina: Covid-19aren aurkako neurriak murriztearen opakutasuna

Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-11-29 | Leire Artola Arin
Zero COVID politikaren aurkako protestak areagotu dira Txinan

Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]


2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero eskrupulu

Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-09-15 | ARGIA
“Pandemiaren bukaera begi bistan dago”, Munduko Osasun Erakundearen arabera

 "Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.


2022-09-01 | Leire Artola Arin
Aldaketekin hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herriko ikasleek

Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]


Koronabirusaren aurkako txertoak hilekoan aldaketak eragiten dituela berretsi du ikerketa batek

Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.


Eguneraketa berriak daude