Erabakiak hartu behar

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Estatu arrotzen mende bizi gara, eta horren ondorioak oso nabarmen pairatzen ditugu krisi honetan. Ez gara gure buruen jabe, ez digute uzten premiazko erabakiak hartzen. Nahiz eta, krisiaren erdian, inoiz baino argiago ikusten dugun nondik datozen arazoak, zein den oraingo gabezien iturria eta zer den orain bertan behar-beharrezkoa.

Krisiaren larritasunak berez atera du azalera eta guztion begien aurrera orain arteko gizarte-antolaketa sakon aldatu beharra, eta aldaketa horretarako ildoak ere bai.

Ez da inorentzat zaila une honetan behar ditugun aldaketen programa aurkezten: osasun sistema publikoak indartu; zerga eta finantza sistema ekonomia sozialaren zerbitzura jarri; langile ordezkarien eta sindikatuen eragina ziurtatu plangintza ekonomiko berriak egiteko orduan; ezinbesteko diren lan eremuen berdefinizioa egin, lan sozialak, etxekoak zein gizartekoak, lehen mailan kokatuz; feminismoaren proposamenak aktibatu eremu publiko zein pribatuan, bazterkeria eta genero-biolentzia behingoz amaituz; tokiko ekonomiak eta nekazal mundua lehenetsi merkataritzaren globalizazio negatiboaren ordez; nazioak,  eta ez indarrean diren estatuak, hartu subjektutzat politika orokorren definizio eta aktibazioan; euskara gune zentralean kokatu Euskal Herrirako etorkizun berritua zabaltzeko orduan; krisiak indar berriz agertu duen krisi ekologikoari aurre egin, erregai fosilen gainbehera koiunturalaz baliatu eta energia iturri alternatiboak bultzatuz; hezkuntza sistemaren publifikazioa eta modernizazioa burutu; desmilitarizazioa eta demokrazia eredu berrituak indarrean jarri, maila askotan berragertu den autoritarismoa lurperatuz.

Hilabeteotan bizi dugun egoerak ipintzen ditu guztion begien aurrean aldaketen beharra eta hauen norabidea. Hori da egin behar dena, bai. Baina ezin dugu egin, ezin dugu erabaki halako programarik. Non dira trabak? Agintzen duten estatuen jokabidean eta kapitalismo neoliberal globalaren nagusitasunean, jakina. Baina ez hor bakarrik. Azter dezagun apur bat kontu hau. Espainiako Estatuak kasurako, krisi hau aprobetxatu egiten du jarrera autoritario, militarista eta zentralista indartzeko, “normalizaziora” itzultzea aitzakia hartu eta normaltze hori lehengora, edo hobe esanda, betikora itzultzea ulertuz eta inposatuz. Eta nork egiten dio kontra? Nork altxatzen du etorkizun eredu alternatiborik, lehen aipatu dugun programa ardatz hartuta? Argi esanda, Kataluniak. Katalunian bai, bertako Govern, herri erakunde eta gizarte sektore anitzek beren kabuz erabakiak hartu eta autogobernatzeko ahaleginetan ari dira. Eta Euskal Herrian? Hego Euskal Herrian ditugun bi gobernuek ez diote aurre egiten Espainiako Estatuaren erasoaldiari, batez ere, honen “normalizazio” ereduarekin bat datozelako. Hori da kontua.

Egia da Euskal Herrian piztu eta indartu direla herritarren artean etorkizun   eredu berriak ekartzeko indarrak: lantegi handietako langileek planto egin dietenean seguritaterik gabeko irekitze-asmoei; autonomoen protestak,  laguntzetatik baztertuak izan direnean; nekazarien mobilizazioa beraien lana eta merkatua baztertuak izan direnean; euskalgintza, Euskaraldia berria krisi eta isolamenduaren erdian berretsiz; feministen bultzada isolamendu egoeretan erasoaldiak geldiarazteko helburuz; militar espainiarren presentziaren aurkako mugidak… Hori guztia Euskal Herri osorako plangintza bihurtzea falta da, eta erabakiak hartzen hasi. Berton eta bertarako erabakiak. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Bi minututan galdutako elkarrizketak

Azkar! Azkar! Adi egon, ez daukat astirik eta! Ohartarazi behar zaitut, denborak agian ez baitit uzt… Pipipipi-pipipipi! Pipipipi-pipipipi!

Goiz jaiki, eguneratuta egoteko irratia piztu, dutxa hartu, ilea lehortu, orraztu, bizarra kendu edota makillatu, kafea egiten den... [+]


2025-03-13 | Josu Iraeta
Herri aske izango bagara

Ez da berria, lehen ere ezagutu ditugu horrelako egoerak. Bere garaian hartutako erabakiaren emaitzak okertzen doazenean, zuzentzeko nahiko denbora balego bezala, eta ez da egia.

Hitz politak, itxaropentsuak, euskal gizartean pozik entzuten direnak, bai, baina badut beldurra,... [+]


Etxebizitza hutsak eta jabetza-eskubidea, eskuineko mantrak desmuntatuz

Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]


Aztarnak

Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]


Frantzisko

Martxoaren 13an lau urte bete dira Fran Balda arbizuarra istripuz hil zela. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde egin zuen lan, eta haren bost kidek idatzi diote gutun hau.


Ongi etorri, Judimendi eskola

Zinez txalogarria, eskolako irakasle talde jakin baten borondatez, eta zenbait gurasoren inplikazioz, A ereduko ikastetxe estigmatizatu bat D ereduko eskola bilakatzeko abian jarri duten prozesua Gasteizko Judimendi auzoan. Honela, posible egiten ari dira Araba, Bizkaia eta... [+]


Hezkuntza Departamentuari ikasgelak ituntzeko plangintza bidezkoa eta legala eskatzen diogu

2025-2026 ikasturterako matrikulazio kanpaina hasi baino bi aste lehenago, Hezkuntza Saileko arduradunengana jo genuen, itunpeko eskoletako gelen ituntze maila ez delako egokitzen demografiaren jaitsierara eta indarrean dagoen lege esparrura.

Hiri gehienetan arazo orokorra... [+]


2025-03-12 | Mati Iturralde
Gudaren jauntxoak

1986. urtean Espainiako Estatuak NATOn jarraitzearen aurkako botoa eman zuen euskal gizarteak. Denborak ematen duen perspektibak oraindik ez du azaldu zeintzuk izan ziren gizartearen arrazoi sakonak gerra erakundean parte hartzeari uko egiteko.

Felipe Gonzálezen... [+]


Ikusezinak

Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]


Bolo-bolo

Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]


Elle-aren biya

Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]


Lankidetzaren aldeko aldarria

Unibertsitateko ikasleen artean, maiz topatzen ditugu beste lurraldetakoak ere, bereziki gradu ondorengo ikasketetan. Topaketa horiek badira errealitate berriak ezagutzeko bide, baita besteak entzun eta besteez ikasteko parada ere. Garapenerako lankidetzari loturiko gaiak izan... [+]


Teknologia
Komentokrazia

Sare sozialetan badira zenbait pertsona eragin gaitasun handikoak. Jarraitzaile ugari dute, eta euren iritziak egiatzat hartzen dira. Askok, ordea, egia barik, interes propioa edo klase baten interesak iraunkortzea bilatzen dute. Ameriketan komentokrata deitzen zaie. Alegia,... [+]


2025-03-12 | June Fernández
Meloi saltzailea
Eskratxe

Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.

Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]


Eguneraketa berriak daude