Mundu mailako pandemia honi aurre egiteko testuinguruan, eskubide zibilak konprometitzen dituzten erabakiak hartzen ari dira agintariak. Zer ari da gertatzen eta zein dira ikusi ez ditugun ondorioak? Edward Snowdenek eman berri dituen pistei jarraituko diegu: "Zapalkuntzaren arkitektura eraikitzen ari dira", dio.
"Bizitzak salbatzeko behar dugunean, non dago teknologia hiper aurreratu hori? Urteetan herritarrak zelatatzeko teknologian murgilduta ibili ostean, ospitaleetan arnasgailuak falta ziren mundua eraiki dutela ohartu gara. Sistemak huts egin du”.
Edward Snowdenen hitzak dira. Munstroaren tripak barnetik ezagutu eta bertan ikusitakoa munduari kontatzeagatik, batzuentzat heroia da, beste batzuentzat etsai amorratua. AEBetako Inteligentzia Agentzia Zentraleko (CIA ingelesezko siglekin) eta Segurtasun Agentzia Nazionaleko (NSA) kide zela salatu zuen bere herrialdea gizarteak masiboki zelatatzen ari zela, telekomunikazio konpainien eta Europako gobernuen aliantzarekin. AEBetako Gobernuak bera atxilotzeko nazioarteko agindua emana du eta lehen une hartan ihes egitea lortu ostean, gaur egun Errusian bizi da. Eskubide zibiletan eta pribatutasun gaietan aditua da, eta mundu osoan hitzaldiak ematen ditu, beti ere, webcam bidez.
Kalean ibiltzeko eskubidea mugikorreko aplikazio jakin batek ematen duen mundua ez da hain urruna jada
Munduko herrialde askotan alarma egoerak dekretatu eta militarrak kalera atera dituzte gobernuek. Konfinamendua agindu zaie munduko milioika eta milioika laguni, bost kontinenteetan. Bateko eta besteko gobernuak mugikorretarako aplikazioak diseinatzen ari dira, gaitzaren eta herritarren kontrol zehatza egiten laguntzeko. Munduko telekomunikazio enpresa handienak ere sartu dira horretan, Google eta Applen arteko hitzarmenak erakusten duenez. Oraingoz, herrialde gehienetan herritarren esku dago norberaren osasunari buruzko aplikazio horiek instalatu ala ez –gainera poblazioaren parte batek ez du smartphonerik–; baina kalean ibiltzeko eskubidea mugikorreko aplikazio jakin batek ematen duen mundua ez da hain urruna jada. Txinan hasiak dira hala jokatzen COVID-19 pandemiaren testuinguruan.
Eskubide zibilak berrogeialdian: nolakoa izango ote da zalantzarik gabe historiara pasako den gertaera honen amaieran geratuko zaigun panorama?
Gai hauei buruz mintzatu berri da Edward Snowden Vice hedabideko Shane Smith kazetariarekin egindako elkarrizketan. Bere hitzetan gobernuak hartzen ari diren neurriekin oso tentuz ibili beharra dago. Izan ere, herritarrak beldurtuta daude, ados, baina horrek ez du esan nahi egunotan probatzen ari diren politikak ez dituztenik gerora aplikatuko. “Zapalkuntzaren arkitektura eraikitzen ari dira”.
NSAko sekretu haizatzaileak batetik salatu du gobernuen interesekoa zela pandemiak sortzea eta bera bere garaian horri buruzko informeak irakurritakoa dela. Horrez gain, aipatzen du txerto eraginkorra heldu bitartean, zientzialariak aurreikusten ari direla COVID-19 izurriaren olatu ugari etorriko direla. Orain bizi duguna lehen olatua, udazkenean bigarrena etor daitekeela, eta ondoren hirugarrena, laugarrena, bosgarrena... bata bestearen atzetik.
"Argi izan behar dugu biharra gaur hartzen ditugun erabakien ondorioa izango dela". CIAko langile ohiak argi dioenez, kezkatu egin behar gintuzke mugikorren bidez populazio osoak monitorizatzeko saiakerak. Espazio faltagatik esaldi batean aipatuko dugu, baina elkarrizketan sakon azaltzen du telekomunikazio enpresek nola lortzen duten herritar bakoitzaren geoposizioa antenen eta wifi sareen bidez.
"Badakigu gure telefonoak etengabe jarraitzen dituztela piztuta edukitze hutsagatik. Baina nork dauzka datu horiek? Telefono konpainiek bai. Facebookek, Googlek eta Applek ere ziurrenik bai. Baita sekula entzun ez dituzun konpainia piloak ere". Horri gehitu behar zaie, gobernuek ere badituztela nahi dutenean horiek eskuratzeko eskumenak, hala nola, ad hoc Kataluniako Tsunami Demokratikoaren aurka egiteko Pedro Sanchezen gobernuak onartu zuen Dekretu Digital polemikoaren bidez.
Mendebaldeko herrialdeetan arduradunek diote herritarren pribatutasuna bermatzeko mugikorren informazioa ez dutela maila indibidualean gordetzen, despertsonalizatu edo anonimizatu egiten dutela, telefono hauen mugimenduen fluxu agregatuak aztertzen dituztela. Snowdenen hitzetan, ordea, batetik, ehunka milaka infektaturen fluxua kontrolatzeko orduan hori ez da erabilgarria, eta bigarrenik, inork ez daki informazio hori nora doan.
"Izurritearen ondorioz hartzen ari diren erabakiekin mundua nora doan pentsatzen jartzen garenean, lehenik eta behin pentsatu behar dugu non egon garen". Bere hitzetan, salbuespen eta alarma egoerek ematen dituzten botereek gehiegikerien historia elikatzen dute. "Larrialdia ez da inoiz amaitzen eta normalizatu egiten da". 2001eko irailaren 11ko atentatuen ostean George W. Bushek hartutako erabakiak oraindik indarrean daude, hala nola zelata masiboa legeztatzeko inolako bermerik ez zuen Patriot Act edo Patriot Legea. "Behin eta berriro gertatu da, behin eta berriro, behin eta berriro".
"Egitan uste dugu mugikorretatik jasotzen ari diren datuak ez dituztela gordeko? Egunotan lortzen ari diren gaitasunak ez dituztela mantenduko? Ez dutela esango kriminalitatearen aurka erabiliko dituztela?"
"Egitan uste al duzu lehen olatua pasatzean, bigarren olatua... koronabirusaren 16. olatuan gogoan izango ditugula lehenengoan inposatu zizkiguten neurriak? Egitan uste dugu mugikorretatik jasotzen ari diren datuak ez dituztela gordeko? Egunotan lortzen ari diren gaitasunak ez dituztela mantenduko? Ez dutela esango kriminalitatearen aurka erabiliko dituztela?". Bere ustez ez da erokeria pentsatzea analisi politikoari aplikatuko diotela, hala nola erroldak edo inkesta politikoak egiteko.
"Konfiantza izan dezakezu gaur egun arazoa kudeatzen ari denarekiko; edo esan dezakezu ez zait Mark Zuckerberg axola!. Baina datu horiek beste norbaiten eskuetara helduko dira noizbait. Zure herrialdean bertan ere, beste presidenteren batek kontrolatuko du azkenean datu sorta guzti hori, eta norbaitek abusatu egingo du, ez bada jada gertatzen ari".
"Osasun krisia zena, berehala bilakatu da ekonomia krisi, eta oso azkar finantza krisia lehertuko da". Analista politiko gaztearen hitzetan, dagoeneko ikusten da gobernuek eman beharko dituzten diru-laguntza publikoen parterik handiena ez dutela ekimen publikoetara bideratu nahi, hala nola ospitaleetara. "Problema sistemikoak sortu zituzten enpresa horiei lagundu nahi diete, gainbehera azkar honek gogor kolpatu dituenak".
Bere hitzetan urte sabatiko kolektiboa inposatu digute mundu osoan. "Gure bizitzako momentu bakan horietako batean gaude, non sistema hain dago estresatuta eta gainditua, lidergoa galduta, aldaketak egiteko aukera daukaguna, ez erreformak, aldaketa iraultzaileak baizik. Orain gizartearen funtzionamendua alda dezakegu. Elkarrekin pentsatzen badugu nola babestu geure buruak, gure familiak, gure komunitateak, gure ospitaleak; pentsatzen badugu egoera honi aurre nola egin nazioarte mailan elkarrekin, lehiatu beharrean elkarlana sustatuz. Hala eginez, gaitzaren sintomak nola gainditu baino, gainpopulatutako eta ezberdintasunez jositako munduaz pentsatzen hasteko aukera izango dugu, horixe baita birusa mugen gainetik batetik bestera mugiarazten duen zorigaitza".
Bere hitzetan, alda dezakegu geure bizitza kontrolatzen duen sistemaren egitura. "Alda dezagun nola monitorizatzen gaituzten, nola jarraitzen gaituzten. Zeren eta, ez baditugu sistema hauek aldatzen, ez dituzte soilik gure osasunaren jarraipena egiteko erabiliko".
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]
Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]
Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.
Amazon ondoren Glovo, Deliveroo eta Uber Eats-ek gure hiri eta auzoetako bizimodua hankaz gora jarri dutela uste baduzu, adi hurrengo uhinari: heldu dira Cajoo, Flink, Dija, Gorillas, PicNic , Everli... COVID-19 betean sortuta, tximista bezala zabaltzen ari diren banaketako... [+]
Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]
Nafarroako Gobernuak bart gauerditik aurrera indargabetu ditu COVID-19aren aurkako neurri murriztaile gehienak. Kalean eta ikastetxeetako patioetan ez da derrigorrean maskararik erabili beharko, gaueko aisialdiak eta ostalaritzak pandemia aurreko ordutegiak berreskuratuko... [+]
"Osasun Sailaren immobilismoaren eta konponbide ezaren aurrean", otsailaren 25ean greba deitu dute lehen arretan ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta otsailaren 28an Osakidetzako esparru guztietan. Horrez gain, otsailaren 26an manifestazioak egingo dituzte... [+]
Zizt! Hor dator berriz ere, bularraldean sentitu dut goizean goiz, arraroa da benetan ziztada hau.
Zizt! Jertsearen gainetik bihotzaldea igurtzi dut, emeki. Ea pasatzen den, esan dut baxu, inork ez entzuteko moduan. Gaur egun kontuz ibili behar da nork-zer entzungo duen... [+]
La Bogue da Frantziako Limousin (okzitanieraz Limosin) eskualdeko hedabide alternatiboa. Kolektibo autonomo batek kudeatua, boluntarioek egina eta militantea, bere burua kokatzen du mugimendu anti-autoritarioaren baitan. Bertan agerturiko artikulua itzuli dugu euskarara.
“Proba bat egin ostean, COVID-19an positibo eman dut. Ondo nago, sintoma arinekin. Hurrengo egunetarako aurreikusitako agenda publikoa atzeratu eta konfinamendutik lanean segituko dut”. Kendu agenda publikoaren zera hori erditik, eta edonorenak izan zitezkeen... [+]
Igande eguerdian milaka lagun atera dira Donostia, Bilbo eta Gasteizko kaleetara gehiengo sindikalak deituta, kalitatezko osasun publikoaren alde eta Lehen Arreta jasaten ari den kolapsoaren aurka. Oso gogor mintzatu dira Iñigo Urkullu buru duen Jaurlaritza osasun... [+]
Osakidetzaren azken protokoloak dio positibo baten kontaktu estua izanagatik COVID-19a azken 180 egunetan pasatu duenak, txertatuta egon edo ez, ez duela etxean berrogeialdirik egin beharrik, baldin eta ez badauka sintomarik.
Txertoaren hirugarren dosia abian da herrialde aberatsetan eta laugarren dosia ere ezarriko zaie arrisku taldekoei. Denborarekin txertoek eragindako antigorputzak galdu egiten dira, eta horiek gehitzeko errefortzu dosiak jartzea da gobernuen estrategia. Baina txertoen alde... [+]
Zientzia politika publiko bihurtzen den modua kalkulu politiko eta ekonomikoek gidatzen dute, baita politikariek, alderdiek eta aholkulariek dituzten konpromiso moral eta ideologikoek ere”. Hala zioen Jana Bacevic soziologoak 2020ko apirilean The Guardian-en.
Denok... [+]