argia.eus
INPRIMATU
Balearren estepako arbasoak
  • Duela 4.000 urte inguru, Ekialdeko Europako estepako abeltzainen uholdeak Iberiar penintsulara iritsi ziren eta aldaketa genetiko eta sozial nabarmenak eragin zituzten.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2020ko martxoaren 18a
(Arg.: Menorca.info)

Populazio nahastu berri hura izan zen Brontze Aroan Balear Uharteak jendeztatzen lehena.

Horixe ondorioztatu du Nature, Ecology and Evolution aldizkarian argitaratu berri den nazioarteko ikerlan genetiko batek. Brontze Aroan Mallorcan, Menorcan eta Formenteran bizi izan ziren gizakien hiru genoma aztertuta, Mediterraneo mendebaldeko genoma sekuentzia zaharrenak berregitea lortu dute.

Gainera, Mediterraneoa Brontze Aroan merkataritza nahiz kultura trukerako bide eraginkorra zela berretsi du ikerlanak.