EAEko hauteskundeen atarian, antzeman daiteke zer argituko duten. Lehena, EAJren inmunitatearen neurria azken asteotan erasotu duten birusekiko, izan koroidun txinatarra, edo kirasdun zaldibartarra. Kasu bietan zalantzan jarri da jeltzaleen kudeaketa, hain zuzen alderdiaren marka nagusia dena urratuz. Argituko da zenbatekoa izan den urratu hori, ea kaltetutako ingurutik noraino iritsi den eta zenbat hautesleri eragin dion. Alabaina, pitzadura honetatik galtzen duena berdindu lezake EAJk eskuin unionistak egin duen txatxilipurdiari esker.
Bere babesean ageri da PSE-EE, Zaldibarren bezala elkarrekin gobernatzen duten erakundeetan. Oraingo hauteskundeak, aspaldiko partez, Espainiako Gobernuan daudela tokatu zaizkie, eta jakina da horrek boto saria duela. Ez dute profil nabarmenik erakutsi azken legealdi honetan eta, Irun moduko salbuespenak salbu, eroso ikusten dira laguntzaile instituzionalaren eginkizunean.
Oposizioko lidergoan dago EH Bildu berritua EAEn. Nafarroan eta Madrilen erabat oposizioan ere ez, presidenteak izendatzeko edota aurrekontuak onartzeko erabakigarri bihurtuta. Gerri politikoa erakusteak disidentzia saialdiren bat eragin dio, baina hazkunde sendoa erakusten ari da hauteskunde guztietan. Kontua da berezko hazkundea ez duela azkarra, eta alternatiba bihurtuko luketen aliantzak ez dauzkala oraindik eskura.
Ahal Dugu ez du une onean harrapatzen oraingo hitzorduak. Egia da EAEko aurrekontuetan erabakigarria izan dela eta Nafarroan nahiz Espainian gobernuan dagoela, baina barne liskarrak areagotu egin zaizkio eta zaila izango du gainbehera etetea. Deigarria da ezkerreko koalizioaren alde egin duen apustua, gutxienez agendan kokatu du gaia.
Eskuin unionistarena ez da EAEko logikan ulertzen, Espainiara begira baizik. Badirudi hemengo lehia galdutzat ematen dutela, eta etekina Ebrotik behera bilatzen. Harrigarria da nola iritsi den ia ezdeus izatera luzaro hain boteretsu ikusi duguna. Eskuin muturraren balizko ordezkari arabarrak ez du analisi hau asko aldatzen, badaude aurrekariak Araban.
Kontu hauekin, mapa politikoa eguneratu egingo da gehiago, aldatu baino. Alderdien arteko lehiak argituko ez duena da nola eraiki daitekeen Euskal Herriaren etorkizuneko herri-estrategia bat, hiru administrazio esparruetako ahaleginei jomuga partekatua eskaintzeko. Hori beste joko-zelai bat da, eta herritarron lana da gurdi hori mugiaraztea.
Martxoaren 6an 11:00etan Bilbon eta Iruñean mobilizazioak egingo dituzte sindikatuek, patronalak eta Eusko Jaurlaritza zein Nafarroako Gobernua interpelatzeko, zaintza eskubide kolektiboari dagokionez.
Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena... [+]
AEB, 1900eko azaroaren 6a. William McKinley (1843-1901) bigarrenez aukeratu zuten AEBetako presidente. Berriki, Donald Trump ere bigarrenez presidente aukeratu ondoren, McKinleyrekiko miresmen garbia agertu du.
Horregatik, AEBetako mendirik altuenari ofizialki berriro... [+]
Andeetako Altiplanoan, qocha deituriko aintzirak sortzen hasi dira inken antzinako teknikak erabilita, aldaketa klimatikoari eta sikateei aurre egiteko. Ura “erein eta uztatzea” esaten diote: ura lurrean infiltratzen da eta horrek bizia ekartzen dio inguruari. Peruko... [+]
Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztu dituzte datu "kezkagarriak". Euskaraz eskaini diren estreinaldi kopurua ez dela %1,6ra iritsi ondorioztatu dute. Erakunde publikoei eskatu diete "herritar guztien hizkuntza eskubideak" zinemetan ere... [+]
Euskal Herriko bi muturretatik datoz Itziar (Bilbo, 1982) eta Ekaitz (Erriberri, 2002), sortzen ari den Burujabetzaren Aldeko Mugimenduaren berri ematera. Euskal Herrian diren burujabetza prozesu ugariak arloz arlo bultzatu eta indartu nahi ditu BAMek. Lan horretan hasteko,... [+]
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]
1936ko Gerran milaka haurrek Euskal Herria utzi behar izan zuten faxisten bonbetatik ihes egiteko. Frantzia, Katalunia, Belgika, Erresuma Batua, Sobietar Batasuna eta Amerikako herrialdeetara joandako horien historia jasotzeko zeregin erraldoiari ekin dio Intxorta 1937... [+]