Lan egiten dudan enpresari maiz egokitu zaio Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia den SPRIn diru-laguntzak eskatzea, bai beretzat, baita bezeroentzat ere.
Eskaerak beti edo ia beti euskaraz aurkeztu izan ditugunez, gauza bitxi asko gertatu izan zaigu. Adibidez, duela hamar edo hamabost urte, SPRIko teknikariren batek adierazi zigun gure proiektuak itzulpen zerbitzura bidaltzen zituztela, eta horrek atzerapenak sortu zitzakeela ebazpenen garaian. Urteek aurrera egin ahala, SPRItik eskertu izan digute proiektuak euskaraz aurkeztu izana, baina baita aitortu ere, oso espezie arraro batekoak izaten segitzen dugula, hain zuzen horregatik.
Gero eta gehiago dira SPRIn euskara ulertzen duten teknikariak, eta beraz, gero eta normalagoa beharko luke proiektuak euskaraz aurkeztea, baina benetan espezie arraroa gara, nonbait.
Izan ere, aurten hainbat proiektutan laguntzaile gisa egokitu zaigu azaltzea eta hara non, nire harridurarako, proiektu liderrak enpresa euskaldunak izanik ere proiektuak gaztelaniaz idatzi diren. Enpresa liderrei adierazi izan diegu, proiektuak euskara ez den beste hizkuntzetan idaztean, ez garela ongi ari euskararen defentsan, baina horren aitorpena jaso ondoren hurrengorako utzi izan da euskararena.
Begien bistakoa da industriaren alorrean euskara ulertzen eta ezagutzen duten pertsonak gero eta gehiago direla, baina gauza “serioei” buruz hitz egin behar dugunean gaztelaniara, frantsesera edo ingelesera jotzen dugu berehala. Ildo horretan, lorpen gisa hartzen dut hainbat bilera teknikotan bakoitza nahi duen hizkuntzan aritzea, hau da, nirea euskaraz esaten dut eta beste batek gaztelaniaz erantzun, eta hari, hirugarren batek, berriro ere euskaraz, adibidez.
Egoera hori gaztelaniaz idatzi diren proiektuen segimendu bileretan pozarren bizi izan dudala aitortzen badut ere, euskararen normalizaziorako bidean urrats asko emateke daude oraindik. Laguntza deialdietan oso normala da puntutxo batzuk ematea ingurugiroaren errespetua, genero ikuspegia edo euskararen inguruko enpresa politika azaltzen dituzten idazkiengatik, baina horiek justifikatzeko idazten ditugun lerroak erdaraz baldin badaude, zertan ari gara?
Azken 20 urteotan enpresetan lagundutako euskara planak milaka onuradun izan ditu. Ezin uka horiek beharrezkoak direnik, baina orain norberaren euskararen kontzientzia astindu beharra dago. Ea aurten burutu behar den Euskaraldiak ohitura aldaketa eragiten laguntzen digun.
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.
EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".
Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]
Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]
Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]
Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]
Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.
"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.
Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]