Komunitate baten egoera politikoa identifikatzeko hiru kontzeptu dira: estatua, estatusa eta estatutua. Bada hiru horien artean gradazioa. Esan dezagun estatua dela, giza-komunitateetan, autogobernuaren goren gradua, gizatalde propioa eta honen baliabideak bere kabuz, kanpokoen esku-hartzerik gabe, baliatzeko ahalmena ematen duena. Horregatik, hain zuzen ere, estatu propioa, beregaina, independentea nahi izaten dute giza-komunitate autodefinituek, nortasun propioaren jabe errekonozitu izan eta kolektibitate propioa modu egokian antolatzeko ahalmen nahikoa eskaintzen diena.
Estatu propioa lortzea ez da, nolanahi ere, erraza gertatzen sarri askotan, batez ere jadanik estatu diren komunitate handiago eta indartsuagoen itzalpean aurkitzen diren giza-komunitateentzat. Halakoetan ez da, agian, beste biderik ikusten estatus berezia lortzen ahalegintzea baino. Estatu gradutik estatus gradura bada, beraz, de-gradazio bat, gradu-jaitsiera.
Horren adibide argia eskaintzen du, nazioarteko politikan, Palestinak; estatu independentea aldarrikatu zuen 1988 urtean, eta urtea amaitu aurretik, nazioarteko komunitatean estatu ugarik onartu egin zuen estatu jaioberria; estatu ugarik bai, baina ez Israelek, palestinarrak azpiratuta mantentzen dituen estatu sionistak, hain zuzen ere. Horregatik, estatus apalagoa onartzera behartu zuten 1993. urtean, Nazio Aginte Palestinarra deitua.
Nazio Batuen Erakundean ere, estatu independentetzat onartu ordez, estatus berezia eskaini zioten Palestinari, ez gainontzeko estatu independenteen mailakoa, maila apalagokoa baizik. Baina Palestinaren egoera ez zen estatus horretan ere egonkortu, hortik estatutu are degradatuagoa eskaintzen baitio gaur egun Israeleko estatu sionistak.
Goitik beherako bidean, beraz. Edonola ere, inor gutxik ukatzen dio gaurko munduan Palestinari estatu beregaina izateko legitimitatea eta are premia larria. Duen egoera tamalgarritik irten eta bere giza-komunitate propioa antolatu ahal izateko, estatu osoa, betea, independentea behar du Palestinak. Ez estatus, ez estatutu.
Mutatis mutandis, egoera desberdinak kontuan izanda ere, beste horrenbeste gertatzen zaigu euskal herritarroi, ene aburuz. Estatu propioa behar dugu, ez estatus, ez estatutu. Estatu beregaina, independentea, horixe behar du, gaur, Pirinioetako alde bietan aspalditik kantan eta dantzan dabilen herri honek, hori besterik egiteko ahalmenik onartu ez baitigute gaur arte, gainean jarri zaizkigun bi estatuek. Gaur, XXI. mendean, bada garaia gure elea hartu eta gure estatua izateko.
Agian norbaitek argudiatuko du estatu propioa lortzeko bidean, gradazioa behetik gora egin behar dugula, txikitik handira, estatututik estatusera eta azkenean estatu independentea izatera. Horrela argudiatzen duenak, historiaren berezko aurrerabidean edo progresioan sinesten du, beharbada. Tamalez, bizitzaren arlo guztietan ari gara ikusten, azkenaldian, berezko aurrerabidearena aurreiritzi erratua dela, historiak ez duela berez aurrera egiten, ez bazaio zentzu horretan indar handiz bultzatzen. Eta gu, bulkada hori emateko prest gaude? Horretarako, helburua, estatu independentea, erakargarri azaldu behar dugu, zehatz eta sinesgarri, komunitatearen aurrean; horren aldeko indar erraldoia bildu, eta abiatu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]