Txernobyli buruzko telesailaren zenbait meme ikusi nituen Zaldibarko krisia zela-eta, orain dela aste batzuk. Umore beltza baino, kritika politikoa zen xedea. Gobernuaren jarrera, arduradunen ustelkeria, ezaxola zabortegiko eta larrialdi zerbitzuetako langileen osasunarekin, ingurune pozoitua eta, oro har, hasieratik ustela zen modelo baten kolapsoa: denak lar ezagunak ziren jende askorentzat. Iaz, pantailetan jende askok drama haren irudikapena larritasun handiz ikusten zuen bitartean, beharbada lasaitasun sentimendu bat ere sentitu zuen, gurean horrelako hondamendirik sor dezakeen sistema arrotza zaigulakoan.
Zer aldatu da 80ko hamarkadatik hona? Hango zein hemengo agintariek krisi ekologiko eta sozialetan sakontzeko errezetak jarraitzen dituzte zintzo-zintzo. Merkatuen eta eliteen mesedeko logikek oraindik menperatzen dituzte naturarekiko harremanak. Sistemak ekonomiaren eta kontsumoaren hazkunde mugagabea behar izaten jarraitzen du, eta horretarako, lehengaiak ahalik eta merkeen lortzeko beharra du (horrek, gehienetan, ahalik eta kutsakorren esan nahi izaten du).
Gero eta gehiago onartzen ari da, ordea, garapenaren ideologiak iraungitze data jartzen diola egungo zibilizazioari, ez dagoela hainbesteko zaborra eta kutsadura sortzen jarraitzerik, ez dagoela mineral eta erregairik hutsetik sortzerik. Baina premiazkoa da ikertzea zein ondorio politiko ere ekar diezaguke egungo egoerak. Krisi sozial eta ekologikoen aurrean modelo aldaketa sakonen bat proposatu ordez soluzio teknoutopiko edo egin ezinetan ari direnak ez dituzte soilik arazoa areagotuko eta indarrak xahutuko, jendearen etsipena eta bazterkeria ere sustatuko dituzte. Eta erreakzionarioak bazterkeriak sortuak direla onartzen badugu, arazo ekologiko eta sozialak izateaz gain, askatasun- eta duintasun-arazo larriak edukiko ditugu.
Edukiko? Dagoeneko ikusten ditugu jendearen etsipena hurkoaren aurkako gorrotoa sustatzeko bideratzen duten ideologiak indartzen. Krisi ekologikoei ez-ikusiarena egiten diote eskuin muturreko talde askok, baina gero eta gehiagok onartzen dute arazoa existitzen dela, eta autoritarismoa logika ekologista batean oinarritzen saiatzen ari dira.
Egungo agintarien jardun antisoziala eta antiekologikoaren ondorioz, ez da sen ona halabeharrez inposatuko. Alternatiba ekofaxistak ez du kolapsoa ekidingo, ez gaitu gizakion existentzia inoiz ez bezala kolokan jarri gaituen zerumugatik aldenduko. Baina bitartean nagusitu egin daiteke.
Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]
Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]
Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]
Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.
EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.
Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]
Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]
Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez.
%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]