Itsaso eta lurraren arteko gozamena

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Ravel eta Mahler-en obrak | Zuzendaria: Robert Treviño bakarlariak: Jennifer Johnston (mezzoa)
Corby Welch (tenorea). Gasteizko Principal Antzokia. Urtarrilak 31.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, bere azken abonu kontzerturako, estilo ugaritako obrak aukeratu zituen, eta nolabait osagarriak. Maurice Ravelen melodikotasun urtsu eta mugagabeak Gustav Mahlerren lur gaineko sentiberatasunari bide eman zion set gozo bat oparitzeko, non orkestraren eta bakarlarien interpretazioek gogoratzeko moduko uneak izan zituzten.

Ziburuko maisuaren Une barque sur l’océan pieza zoragarriarekin hasi zen saioa. Obra hori, jatorrian pianoarentzat egina, Miroirs poliptikoaren zati bat da, eta oraingo honetan bertsio neutroa izan zuen, opakua. Beharbada, bertsio pianistikoaren oroitzapena genuen buruan, hain distiratsu eta liluragarria, eta horrexegatik bere orkestra-transuntua patinarik gabekoa irudituko zitzaigun.Nolanahi ere, irakurketa zuzena izan zen, baina ez genuen sumatu Ravelen obra batetik beti espero dugun kolore eta giroa.

Beste txinparta bat, ordea, Treviño-Orkestra binomiotik sortu zen La Valse poema koreografikoa interpretatzean. Egia esan, oraingo honetan ere ez genuen Ravel inguratzaile eta lanbrotsu hori entzun. Ez zen bertsio inpresionista tipikoa izan. Robert Treviñok Ravelen ikuspegi pertsonala erakutsi zuen, xehetasunean, motibo eta esaldien disekzioan askoz gehiago zentratuta soinu-efektu inguratzailean baino. Valse honetan askoz gauza gehiago entzun genituen, musika-errai gehiago. Bestalde, partiturari itsatsitako ikuspegi batekin egin genuen topo, garbia, gordina, baina izugarri erakargarria eta berritzailea.

Kontzertuaren bigarren zatia Gustav Mahlerren Lurraren abesti lan ederrari eskaini zioten. Interpretazio zirraragarria egin zuten, eta hori ez da harritzekoa kontuan hartzen badugu Robert Treviño konpositore horretan espezialista dela. Obrak, bere bost zatietan zehar, eskatutako emozioa eta zehaztasuna izan zituen, eta bakarlarien aldetik interpretazio bikainak entzun genituen. Corby Welch tenoreak, nahiz eta ahots-kolore monotono samarra izan, batez ere lehen mugimenduan, maila handiko kanta eskaini zuen une oro. Jennifer Johnston mezzoari dagokionez, bikain aritu zen dudarik gabe, eta emozio bizia transmititzen jakin zuen Der Abschied (agurra) amaiera ederrean, gai guztiak aparteko garbitasun eta lirismoz azalduz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


Zenbat dira 30 urte?

Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------

Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]


Harrokeria gurea da, joder!

Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.

----------------------------------------------------

Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


2025-01-14 | Xuban Zubiria
Odolaren Mintzoa musika taldea
Badator agurra, mintzoak jarraituko du

17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


2024-12-30 | Ahotsa.info
Hatortxu Rocken azken aurreko edizio jendetsua Atarrabian euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde

Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


Eguneraketa berriak daude