Bada jende klase bat oso graziosoa zaidana. Graziosoa diot, ze azkenerako umorez hartu beharra duzu asuntoa, desesperatuko ez bazara. Jende klase hori da begietara begiratzen ez dizuna. Baina begietara begiratzen ez dizuna, ez adibidez lotsagatik, niri gertatzen zaidan bezala –barka inoiz halakorik egin badizut, irakurle maite–; baizik eta zuri begietara begiratzea esfortzu handiegia delako haientzat, ez zarelako haiek zuri begietara begiratzeko bezain duin. Eta, aitortuko dut, urteekin gero eta okerrago daramat jendearen hantuste hori, zehatzago: ezin dut jasan euskaldun batzuek erakusten duten soberbia. Nire independentziaren aurreko jarrera epela ez ote den estatu propio batekin aipatu jarrera areagotuko litzatekeen ustearekiko proportzionala.
Jar dezagun adibide bat, goitik behera asmatutakoa –errealitatearekin izan dezakeen antzekotasun oro kasualitate hutsa da–: goizero, duela jada zenbait astetatik, leku berera joaten zara kafea hartzera –ebakia, deskafeinatua–. Ados, ez zara munduko tiporik atseginena, ez begiratzeko errazena. Baina, kontxo, kafe prestatzaile estimatua, zenbait aste iragan direla jada, begiratu arinki, laburzki bada ere begietara, otoi, besterik ez bada insistentziagatik. Bada, ez dago modurik, aizue. Eta pentsatu nahi dut kasu honetan ez duela harrokeriarekin zerikusirik, seguru gehiago dela lotsagatik –gogoratu adibide honek errealitatearekin izan dezakeen antzekotasun oro kasualitate hutsa dela; batez ere ez dudalako eguneroko kafea galdu nahi–. Baina orduan zergatik ematen dut buelta erdi, eta dena da poz, dena bozkario? Badakit euskaldunak garela, baina, kontxo, ez gaitezen hermetikoki itxi, agian galtzen ari gara lotsatien arteko harreman ezin ederrago bat. Superbia zazpi bekatu nagusien arteko nagusiena baita. Baina gero eta konbentzituago bainago benetan merezi dutenak pertsona apalak direla oso.
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.
------------------------------------------------------
Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]
Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]
Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023
-------------------------------------------------
Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]