Amaginarreba kukulikordeka

Guduekin aberastu zen Hermann Gruson-ek XIX. mendean europan zen kaktus bildumarik handiena zuen.
Guduekin aberastu zen Hermann Gruson-ek XIX. mendean europan zen kaktus bildumarik handiena zuen.

2020ko otsailaren 24an

Mundu epel guztian erruz zabaldutakoa, Mexikoko erdialdetik datorren landarea da, baina egun bertako ekosistema naturaletan iraungitzeko arriskuan dagoen galzoriko espezietzat ematen dute. Izen ugari du, baina bat benetan xelebrea: amaginarrebaren eseraulkia.

Echinocactus grusonii bezala sailkatua dago. 1891n, Mexikotik Alemaniara eraman zuen Heinrich Hildmann botanikari eta lorazainak, Berlin inguruko Birkenwerderen zuen landare mintegira. Kaktuszale porrokatua zen, eta bere mintegia landare horiei emana zuen. Sailkatu eta izen zientifikoa eman zion horri ere: Echinocactus grusonii. Echinok trikua esan nahi du, beraz triku itxurako kaktusa, eta grusonii, Hermann Gruson asmatzaile eta arma enpresaburu alemaniarraren ohorez. Guduekin aberastu zen Hermann apareju hau, kaktuszalea izan bera ere; arantzadunen apetak eta gutiziak akuilatuta, berotegi berezi bat eraiki zuen bere landare kuttunak eskuera izateko. XIX. mendearen amaieran, Europan zen kaktus bildumarik handiena eta ezagunena zuen. Hil zenean, Magdeburg herriari eman zion doaintzan, berari eusteko diru mordoska eder batekin batera. Gero bertan sortu zuten Grusonschen berotegien egitasmoa, non gaur egun oraindik ezagutu daitekeen munduan galzorian dauden espezieen bilduma izugarri bat. 

Hermann honek kaktusen ikerketarako dirua eskuzabal jarriko zuen bere garaian; izan ere, genero oso bati ere bere izena eman zioten: Grusonia. Botanikari eta lagun izango zuen Karl Moritz Schumannek, Alemaniako Kaktusen Elkarteko akademiko eta Berlingo Museo Botanikoko zaintzaile izan zenak, jarri zion izen hori beste kaktus multzo bati. Botanikari eta kaktuszale hor ibiliko ziren bere garaian zein baino zein beregana gehiago arrimatu. Batek espezie baten ohorezko izena jarri, beste batek genero oso bati...

Kaktus tartean, ordea, arrimatze horietan kontuz ibiltzen ahal ziren! Itsumandokako jokoan bezala, begiak estalitakoari galdetzen zaio:
– Itsu-kapela, non duk andrea?
– Sasian galdu
–ihardesten du itsutuak.
– Bila bertzea.

Andreaz beharrean amaginarrebaz galdetuz gero, itsututa Echinocactus grusonii kaktusean eser daiteke. Ederki damutuko litzateke kukulikordeka hasi izanaz, landare horren aldamenean...

Izen zientifikoaren zergatia argi dago, zilar dago; baina, noren errain edo suhi ote zen “amagiarrebaren eseraulkia” izena jarri ziona?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-13 | Garazi Zabaleta
Urteaga-Urkulegi baserria
Barazki, fruitu eta haragi, dibertsifikazioa ekoizpenaren oinarri

Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]


2025-01-13 | Jakoba Errekondo
Ezin usainik hartu

Sudurrak egia dio. Zaila da sudurra engainatzea. Usaimena saihestea ezinezkoa da. Sudurretik garunerako lotura bidearen ikerketa zirraragarria, liluragarria, zoragarria da makina bat ikerlarirentzat. Usainaren eta memoriaren arteko zubia azkarrena ez bada, bizkorrenetakoa bai... [+]


Bagera, gu ere bai, gu beti pozez... angulak ez hainbeste

Duela 180 milioi urte Pangea kontinentea zatitu zenerako ikasia zuen aingirak Thetis itsasoa zeharkatzen. Ordudanik kontinenteak mugituz joan dira, eta aingira espezieak ezberdinduz. Jatorrizko arbaso beretik bereizi diren 20 aingira espezieen artean, gurea da, ibai-aingira edo... [+]


2025-01-08 | Garazi Zabaleta
Aina Socies Fiol
“Balear Uharteetako irla bakoitzean besteetan ez dagoen landare barietate asko dago”

Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi barietateen elkartea) da horren adibide. Abenduaren hasieran, elkarte... [+]


2025-01-08 | Nicolas Goñi
Nola bihurtu lurzoruak klimaren laguntzaile?

Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten... [+]


Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-23 | Garazi Zabaleta
Ekin Dulantzi
Nekazaritzako elikagaien test gunea Dulantzin

Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]


2024-12-23 | Irati Diez Virto
Ez naiz sagua, ezta satorra ere; lursagua naiz

Ugaztun hitza entzutean, askotan burura etortzen zaizkigun lehen ordezkariak tamaina handienekoak izan ohi dira: hartza, otsoa, oreina… Batzuetan etxekotutako katua edo txakurra dira agertzen lehenak, edo urruneko lehoiak eta elefanteak. Ikusgarritasunak lehia irabazi ohi... [+]


2024-12-23 | Jakoba Errekondo
Ilarraren entzumena

Laster urte guztian izango ditugu malko ilar goxoak (Pisum sativum). Oraindik, ordea, negua eta udaberria dira, ia erabat ilar freskoak jateko sasoia; udaberrian jango ditugun azken ilarrak ereiteko garaia orain hasten da. Eta oraintxe jango ditugu urria aldera erein zirenak.


Gabonetan tokikoa eta sasoikoa kontsumitu eta, bide batez, Israelgo produktuak boikoteatu

Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.


Eguneraketa berriak daude