Argi-ilunak

Espainiako Estatuan eratu berri den koalizio gobernuak aldaketa nabarmenak dakartza bere programa ekonomikoan aurreko legegintzaldiarekin alderatuta. Komunikabide nagusiek politika neoliberalen eta murrizketen garaiak atzean utzi eta programa ekonomiko sozialdemokrata baten aurrean gaudela diote. Ikusteko dago, ordea, aldaketa horiek gauzatzen diren eta, hala balitz, horiek paradigma ekonomiko berri bati ateak zabalduko ote dizkioten. Izan ere, programaren arlo ekonomikoari erreparatuta ereduaren aldaketarako aukerak oso mugatuak direla baieztatzen da.

Pentsioen, menpekotasunaren edo inklusio sozialaren aldeko zehaztasunik gabeko aldarria egin arren, programan bertan kontu publikoen iraunkortasuna bermatzeko zerga disziplinarako mekanismoen betekizuna ziurtatuko dela esaten da. Hots, 2011n erreformatutako Konstituzioaren 135. artikulu polemikoari men egiten zaio. Bederatzi urte alboratuta egon dena aurten indarrean jarriko da lehen aldiz bere osotasunean eta arlo publikoaren aurrezki oro zor publikoa ordaintzera bideratu beharko da lehentasunez. Testuinguru horretan osatu beharko dituzte aurtengo aurrekontuak eta, beraz, gastu sozialerako aritmetika. Europako Batzordeko Aurrekontuaren zuzendari nagusia izandako Nadia Calviño presidenteorde ekonomiko izendatu izana egonkortasunari emango zaion lehentasuna berrestera dator.

Errenta birbanaketarako ekimen interesgarriak aurkezten dira baina, horrenbestez, hezkuntza publikoaren aldeko finantzazioaren helburua (BPGren %5) edo osasun publikoarena (%7) legegintzaldiaren amaieran betetzeko ahalmena oso mugatua egongo da. Antzeko egoeran leudeke pobrezia energetikoa edo etxebizitzen alokairuen murrizketaren xedeak.

Europar Batasuneko aurrekontu egonkortasunaren betekizuna malgutzeko aukera urria dela eta, zerga erreformaren bideak erraz lezake ibilbide berrirako asmoen finantzazio gehigarria. Koalizio gobernuaren zerga erreformak aukera interesgarriak aurkezten ditu baina nahiko mugatuak dira gasturako beharren tamainari erantzuteko. Ezin da ahaztu estatuko presio fiskala Europar Batasunaren batez bestekoa baino sei puntu apalagoa dela BPGrekiko (Barne Produktu Gordina). Zerga erreformaren lerrorik positiboena Sozietateen gaineko Zergan aurre ikusten da, enpresa handiei %15eko eta banketxeei zein erregai fosilen inguruko enpresei %18ko zerga tipo minimo efektiboa ezartzeko asmoa baitago. Finantza elkartrukeei ezarriko zaien zerga eta Google tasa (elkartrukeen gaineko %3) eskasak dira baina norabide onean doaz, efektiboak izango badira.

Erregimen komuneko PFEZari (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga) dagokionez, aldiz, oso xumea da aurrerapausoa. Errenta altuen bi tarte gehiago ezarriko dira bi eta lau puntu gehigarri eskasarekin eta, okerragoa dena, gobernu autonomoek tarteak jaitsi ditzakete hala nahi izan ezkero. Ez da ahaleginik egiten ondarearen zerga berreskuratzeko. Eta aberats handiek zerga zamak arintzeko erabiltzen dituzten SICAV edo SOCIMI bezalako mekanismoak mantendu egingo dituzte, nahiz eta tratua ez den horren onuragarria izango. Amaitzeko ikusteko dago zerga iruzurrari aurre egiteko asmoa zertan gauzatzen den, ez baita ezelako mekanismorik ezartzen modu efektiboan hori bideratzeko.

Laneko eskubideen eta pentsio publikoaren arloan bitasun berarekin egiten dugu topo. Asmo eta neurri interesgarriak egon arren, oso motz geratzen dira paradigma ekonomikoaren aldaketa sozialagoaren bidean. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


2024-12-30 | Patxi Aznar
Hilketak, arma-eskalada eta ondorioak

Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]


2024-12-30 | Rober Gutiérrez
Gazte landunen %51k

Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]


2024-12-30 | Josu Jimenez Maia
Izenorde guztiak

Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.

Argazkilariaren lanari soraio,... [+]


Teknologia
Gai izango ez garenean

Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]


Materialismo histerikoa
Idatzi nahi nuen

Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Edu Zelaieta Anta
Pereza

Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


Eguneraketa berriak daude