argia.eus
INPRIMATU
Zazpi urte segundo baterako
  • Nesiamon duela 3.000 urte inguru Karnakeko Amonen tenpluan jardun zuen apaiz egiptoarra izan zen eta haren momia Leedseko (Ingalaterra) museoan egon da 1823az geroztik.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2020ko otsailaren 05

gin dute: momia eskaneatu, 3D inprimagailu batean haren aho-barrunbea, laringea eta faringea berregin eta, ikerlariek asmatutako “ahots-traktuen organo” izeneko gailuaren bidez, Nesiamonen ahotsa lortu dute. Scientific Reports aldizkarian jakinarazi dutenez, soinuak segundo bat irauten du eta “e” bokalaren antzekoa da.

Emaitza laburreko ikerlan luzearen erabilera praktikoaz galdetuta, Yorkeko Unibertsitateko  Joann Fletcher ikerlariaren erantzuna baikorra da, baina ez oso zehatza: “Hemendik aurrera jendeak beste modu batera konektatuko du egiptoar zibilizazioarekin”.