Orgasmoa

Emakumeon masturbazioa irten da plazara. Ez pentsa, ordea, zainak lehertzear dituen zakiltzar trajea jantzita dabilenik. Haize eskean zebilen klitoriari merezi duen protagonismoa eman diote eta Olentzerori berari ere ailegatu zaio Satisfyer delakoaren uhin miragarria.

Deskuiduan baten batek ez du jakingo zeri buruz ari naizen. Ea ba, horrela, motzean: Thermomixaren bertsio erotikoak mesanotxeak konkistatu ditu. Entzun arretaz: aparteko aurre elaboraziorik behar ez duen gailu sofistikatua heldu da gurera eta norberaren zaporeaz deus ez dakienak ere gozamena inoiz ez bezala dasta dezan botoia sakatu besterik ez du. Bi minutu baino ez dira behar! Jostailu nabarmen garaikidea. Helmugara zuzenean, bidaiarik gabe: Doraemonen ate magikoa.

Atsotitza aldatu beharko dugu: “Azkar eta ondo Satisfyerak orgasmo”. Zenbatetan entzun ote nien maisu eta maistrei esaera hura. Ariketa garbira pasa behar beti. Alferrikakoa zen protesta. “Edukiaz gain aurkezpena garrantzitsua da”.

Tira, kontuak kontu, uda partetik hona milaka kuadrilla-afaritan algaraka hitz egin dugu masturbazioaz. Eztabaida sortu da kafetegietan. Klitoria askoren hiztegian sartu da. Dibertitu gara. Erregalua bildu eta sekula baino zentzudunago bota diogu elkarri: osasunez urratu.

Itzela da ile-maskarak efektua egin bitartean trastea martxan jarri eta zerua ukitu ahal izatea, dudarik gabe. Dena ez da, ordea, satisfactory. Ez da nostalgia kontua; gisatua su txikian eginda ikasten dena nekez ikasi ahal da Thermomixa erabilita. Joder, Instagram irakurrita badirudi estasia on zapalduta hasi eta off zapalduta bukatzen dela. Eta noski, testuinguru horretan, bada garaipena barrukoari aitortu partez, kanpokoari oparitu dionik. Baita promestutako paradisuaren sarraila ezin topatuta bere buruaren gaitasuna zalantzan jarri duenik ere.

Kutxa barrukoari baino, hainbesteko presupuestorik gabe gorpuztasunaz goza dezagun abagunea eraikitzen dutenei zor diegu kuadrilla-afariko arrakasta. Dena den, aizue! Plazera, autoezagutza eta autoestimua ureztatuko baditu: Ongietorri Satisfyer! Kontrara, jostailuari bateria agortu ostean etxafuegoak pizteko komeriatan ibiliko garen ustea landatuko badu; hutsik gabeko orgasmo azkarra aukera partez hegemonia bilakatuko badu; akaso bai, akaso garbira pasa beharko dugu marketin kanpaina.

Artean ez nintzen jabetu, baina agian arrazoi zuten maisu-maistrek. Segun eta nola aurkeztu lana, horrela helarazten dugu edukia. Azkar eta ondo usoak hegan? 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


2024-09-25 | Aingeru Epaltza
Zenbatek?

"Zenbatek egingo du euskaraz 2075. urtean?”. Izenburu asaldagarria du Kike Amonarrizek prentsan berrikitan argitaratu duen artikuluak. Euskal Herrian baino lehenago, galdera halakotsua egin dute Katalunian. Joan M. Serraren L’ús parlat del català... [+]


Ekin eta jarrai

"Ekin eta jarrai" da Euskaltzaindiaren goiburua. Ez dakit Akademia zergatik ez zuten ilegalizatu, hiru berba horiek agertuta bere logotipoan. Gutxiagorekin egin dira salaketak-eta (adin batekook La orquesta Mondragón-en kasetearena gogoan dugu, Martxoaren 11ren... [+]


Zergatik lotsatu?

Lotsa ahitzen ari ote zaigu? Horixe da egungo hainbat autoreren diagnostikoa. Ez da existitzen, jada, lotsarazi ahal gaituen begiradarik? Bestelakoa zen Jean-Paul Sartrek, 1943an, lotsaren inguruan deskribatutakoa: sarrailaren beste aldean, begia giltzaren zirrikituan itsatsita,... [+]


2024-09-25 | Bea Salaberri
Toponimoak ezabatzen

Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.

Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]


Salamiren taktikaren arriskuak

Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]


Eguneraketa berriak daude