Klima aldaketaren eszeptiko bat hautatu duen Australiak elkartasunera itzuli nahi du

  • Klima nahasmendu giro bortitz batean lortu zuen lehen ministroaren aulkia Scott Morrisonek, argiki klima aldaketa gezurtatzen aritutakoak, iazko maiatzaren 19an. Kolapsologiatik –hau da, hondamendiaren ikerketaren esparrutik– begiratu diogu Australiari, paradoxa nagusi hori ulertzeko xedez. Bozketak pasa eta hilabete gutxira piztu ziren berriz ere ezin kontrolatuzko suteak. Ke artean, klima aldaketaren kontrako neurriak exijitzen dabiltza hamar milaka australiar.

Scott Morrison liberal-kontserbatzaileak berak aitortu zuen, Australiako lehen ministroaren aulkia irabazi zuela jakin orduko: “Beti sinetsi izan dut mirakuluetan”. Ezustekoa gertatu zen, Bill Shorten laborista –ulertu trantsizio ekologikoaren aldekoa, klima nahasmenduaren gaia lehen lerroan egon zelako kanpainan zehar– aurreikusia zelako irabazle. Klima-eszeptiko bati, hau da, klima aldaketa gezurtatzen dabilen bati eman zitzaion kargua iazko maiatzaren 19 hartan, krisi klimatikoa bete-betean pairatzen duen herri hartan. Hauteskundeen aitzineko hilabeteetan ere intentsitate handiko uholdeak pairatu behar izan zituzten australiarrek, baita sekulan ikusitako garai beroenak ere, itzaletan 50 graduko tenperaturari aurre eginez.


Klima aldaketaren ondorio latz eta bortitzak pairatzen dituenak nola bozkatu dezake etengabean klima aldaketa ukatzen dabilen klima-eszeptiko baten alde? Okerrago, nolaz ez dio botoa emanen berandu baino lehen krisi ekologikotik ateratzeko neurriak proposatzen dituen hautagaiari? Hori ulertzeko bidean, Australiari kolapsologiatik begiratzea interesgarria da,–baldin eta apokalipsi giroari interesgarria adjektiboa jartzen ahal bazaio...–. Kolapsologia edo hondamendiaren ikerketa, Pablo Servigne eta Raphael Stevens ikerlari independenteek 2015ean argitaratu “Nola dena lehertu daitekeen. Kolapsologiari buruzko eskuliburu txikia, gaur eguneko belaunaldiei zuzendutakoa” (Comment tout peut s’effondrer. Petit manuel de collapsologie à l’usage des générations présentes) liburuaren bidez zabalduriko nozioa. Kolapsologia XXI. mendeko hitza izanen dela erratea ez da sobera arriskatzea. Argiki dio Servignek fatalismoa ez dela bidea: “Ez dugu irakurketa pesimista, zerumuga hestean dugu arrisku handiena, dena galdurik daukagula pentsatzea izugarri toxikoa litzateke. Beti, baita gerra garaietan ere, dago itxaropen-izpi bat”.

Elkartasuna vs indibidualismoa

Elkar-laguntzean eta bizidunak bere baitan daukan elkartasunean dauka esperantza: “Ingurunea geroz eta kontrakoagoa eta zailagoa izan, orduan geroz eta gehiago elkarlaguntzan daude organismoak. Gure jendarte super lehiakorretan iruditzen zaigu eskasia bat izanez gero elkar joka hasiko garela. Alde batetik egia da, baina hori garaturiko kultura indibidualistak eraginda dugu. Jendarte industrial oso aberatsak izaki eta oparotasunean bizi izaki, ukan dezakegu ondokoari “zure laguntzarik ez dut behar” errateko luxua. Baina berez, giro neketsu batean, leherturiko giro batean, elkar lagunduko gara, –bizi ala hileko kontua delako–”. Ideia horri ondokoa gehitzen dio: ez direla baitezpada katastrofeak zailenak izango, baizik eta gure kultura indibidualistarekin katastrofe horiei aurre egitea. Suteen artetik ideia hori baieztatzen dabiltza australiarrak: gehienak bolontarioak diren suhiltzaileak, klima aldaketaren aurkako manifestazioetan batu milaka eta milaka lagunak eta une oro, auzoen artean –bizidun humano ala abere– bideratu elkar zaintza eta babesean.  Baina, zazpi hilabete lehenago oparotasunaren sentimentuak bideraturik, klima-eszeptiko baten alde bozkatu zuten orain elkartasuna bideratzen dabiltzan milaka eta milaka hautesleek.


Ikatz mehategietako lobbyek –lehen lerroan Clive Palmer oligarka– eta mainstream komunikabideek horretara bideratu zituzten hautesleak. Azken bi horiek gabe, ez da errana ezuste hau gertatuko zenik. Palmerrek sortu zuen 2013an UAP Australiako Alderdi Bateratua eta komunikabideetan leku handia eduki zuen kanpaina guztian zehar, komunikaziorako aurrekontua bi alderdi nagusien aurrekontuaren batuketa baino handiagoa zuela. Laboralistak zikintzen aritu zen gehienbat eta hauteskundeak bukaturik, Australiako ikatz mehategi handiena bideratuko zuela jakinarazi zuen. Munduko ikatz esportazioen herena Australiak du bideratzen, 2016an bere energiaren %73 ikatzetik ekoitzitakoa zuen eta karbono dioxidoen igortzea %46,7 emendatu zaio 1990 urteaz geroztik.


88 urteko Rupert Murdoch miliardunak bideraturik, hondamendi klimatikoa ia gai tabua dute eta aipatzerakoan gezurtatzeko izan ohi da. Komunikabideen arloko News corporation-en akziodun nagusia izanez eta eskura dituen beste filialei esker, Australiako komunikabideen %90 kontrolatzen du. Horrela bakarrik daiteke klima-eszeptiko bat boterera heldu, sute eta uholdeek kontrolatzen duten testuinguruan.

Katastrofeak ekar dezakeen aldaketa

Ikustekoa egun hauetan dagoen elkartasunak zer ekarriko duen bihar. Interes handiarekin begiratzen dio Servignek:“Iritzi publikoan aldaketa azkar, masibo eta beharbada ezin itzulizko bat badela dirudi, normalitatearen eta ‘politika berak mantenduz lortuko dugu’ irudimenaren eta ‘dena dela, katastrofeak ez dira bihar goizeko, denbora dago’ ustearen erortzeak dauzkagu”. Suteen alde on bakarra, baina beharrezkoa. “Iraultza” bat espero du australiarren partetik, hau da ekonomia, politika zein ekologia mailan “aldaketa erradikalak”. “Ez bada horrela gertatzen, garai hori gainbehera izendatzeko duda gutxiago ukanen dute etorkizuneko historialariek”.


Elkartasunaren giroa ezinbestekoa dauka Pierre Gilbertek ere Le vent se lève-n idatzitako “Paradoxa australiarra: infernu klimatikoa eta buruzagi klima -eszeptikoak” (Le paradoxe australien : enfer climatique et dirigeant climatosceptique) analisian. Gainbehera giroak “klase apalago batera jeisteko beldurra areagotu” eta “ukapen mekanismoak azkartu” egiten dituela dio, batez ere jendarte indibidualizatuetan eta Estatu sozialik gabekoetan. Hots, Australia bezalako herrietan. Ideia bera agertzen da Thomas Frankek 2008an publikatu “Zergatik pobreek eskuin bozkatzen dute: kontserbadoreek AEBen bihotza nola irabazi duten” (Pourquoi les pauvres votent à droite: comment les conservateurs ont gagné le coeur des Etats-Unis). Hori dela eta, ondoko konklusioarekin bukatzen du: “Klimaren erronka altxatzeko bidean mentalki prest izateko, herri batek ezinbestekoak ditu elkartasun mekanismoak eskura ukatea eta gorabeherek sortu beldurraz emantzipatua izatea”. Gaurtik gurera ekarri beharko genituzke Australiako irakaspenak, australiarren ozono geruza bera dugulako euskaldunok ere. Gainbeherak ez duelako mugarik. Klimaren gaiak ditu geroz eta gehiago hautagaien arteko aldeak argituko. Hautua egiterakoan gogoan izan beharko ditugu kolapsologian dihardutenen irakaspenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
Dela klima aldaketa, dela Ukrainako gerra, arrakalatu egin da Artikoko bake neurtua

Artikoari begira jarri eta XXI. mendeko erronka eta arazo handienez hitz egiten bukatzen dugu aski fite: geopolitika, edo hobeki erran gerlak eta klima larrialdia. Horretaz kontziente, Artikoko Batzarraren baitan egin ahala eraikitzaile eta bakezale izateko jarrera izan dute... [+]


Trenetik salto egin nahi

Hemen gatoz, atzera ere, hausnarra berritzera. Edo behintzat saiatzera. Edo horrekin amestera. Ez dakit, ordea, berritik zer izango dugun; izan ere, antza, munduak lehengo lepotik burua jarraitzen du. Barkatu okerra: gizakiok jarraitzen dugu lehengo lepotik.


2024-09-23 | Garazi Zabaleta
Bero latzaren aurrean hiriak birnaturalizatzeko beharra

Euskal Herriaren zatirik handiena klima zonalde epelean kokatuta egon arren, Arabako eta Nafarroako hegoaldean ez ezik, edonora hedatzen dira udako bero bolada latzak. Eta, dirudienez, klima aldaketarekin okerrera eginen du egoerak –edo egiten ari da, honezkero?–... [+]


Klima larrialdia areagotzera datoz “inoiz baino altuagoak” diren metano isurketak

Metano isurketak murriztearen beharra berresten du klima aztertzen dabilen The Global Carbon Project proiektuko 69 ikerlarik plazaraturiko txostenak. Horrez gain, biharamunean atera du bere txostena Lurraren Aldeko Batzarrak, eta argiki dio: aldaketa sistemikoak bideratzeko... [+]


2024-09-03 | ARGIA
Hego Euskal Herrian 66 pertsona hil dira beroagatik abuztuan

Espainiako Estatuan 1.386 pertsona hil dira gehiegizko beroagatik abuztuan –iazko abuztuan baino %3 gehiago–, Osasun Ministerioaren Carlos III. Institutuak emandako datuen arabera. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 44 lagun hil dira, eta Nafarroan 22.


2024-08-28 | Nicolas Goñi
Balutxistango laborariek eredu ekologikoa dute muturreko eguraldiei aurre egiteko soluzio

Munduko klima gogorrenetakoa du Balutxistanek: basamortuko klimaren muturreko bero eta lehorteak, eta Arabiako itsasotik ekarritako montzoiaren eurite irregularrak, urte batzuetan eskasak eta bertzeetan uholdeak eragiteko modukoak. Hala eta guztiz ere, bertan laborantza badago,... [+]


Itsasoaren igoerari aurre egiteko urgentziazko deia estatu aberatsenei, Pazifikotik

Itsasoaren heina 9,4 zentimetroz igo da azken 30 urteetan, baina guneka anitzez handiagoa da igoera –besteak beste, Pazifikoko eremu batzuetan 15 eta 30 zentimetro artekoa da–. Beroketa efektuko gasen isurketak ttipitzeko eta klima larrialdiari aurre egiten... [+]


Beroak adinekoen heriotza hirukoiztuko du Europan 2100. urterako

Hori da ikerketa berri batek ondorioztatu duena, baldin eta betetzen badira gaur egun berotzearen handitzeari buruz dauden aurreikuspenak. Eta NBEren arabera, mende amaierarako tenperaturak 3 graduko igoera izango du XX. mende hasierarekin konparatuta.


Beroaren ondorioz 47.000 pertsona baino gehiago hil ziren iaz Europan

Mundu mailan erregistratutako urterik beroena izan zen, eta Europako bigarren beroena, ISGlobalek egindako azterlanaren arabera. Europa hegoaldeko estatuak dira heriotza-tasa handienak dituztenak. Parisko Akordioan zehaztutako helburuak ez dira betetzen ari.


NATOk armak oparituko dizkio bere buruari, eta klima kutsadura denori

Munduko erakunde militar suntsitzaileenak 75 urte bete ditu, eta eztei horiek behar bezala ospatzeko, esan du bere kideek gehiago gastatu beharko dutela armetan. Gainera, urtemugaren goi bileran beste potentzien kontrako gerra hauspotu du NATOk, Txinaren eta Errusiaren kontrako... [+]


Aitor Cevidanes
“Akainak gaitza kutsatzeko denbora behar du, egunean bertan kenduta ez dago arriskurik”

Akainak edo kaparrak batetik, eltxo tigreak bestetik, Euskal Herrian duten presentziaz eta gurean dauden espezieez mintzatu zaigu Aitor Cevidanes ikertzailea. Osasuna eta ingurumena hizpide, dituzten arriskuez, herritarron uste faltsuez eta klima aldaketaren nahiz gizakion... [+]


Eguneraketa berriak daude