Beldurrak aldez aldatuko ote?

Paula Estevez

Iragan urteko azken egunek emazteen kontrako bortizkeriaren arloan, berri zenbait ekarri ditu eta aldaketa mantso baten lekukotasuna, hain zuzen ere horren adierazgarri da Matzneff idazlearen auzia.

2019ko abenduaren lehen partean aktualitatera etorri da Vanessa Spingora idazlearen Consentement liburua. Honetan Spingorak Matzneff idazle zaharraren meneko bizi izan zituen harremanei buruz jarduten du.

Hotzikara ematen du Spingoraren lekukotasunak, are gehiago pentsatzen denean hemendik aitzina idazleak betiko kokatuko duela bere burua biktima horren azalean. Eleberri autobiografiko honetan errefera egiten dio borreroari, Matzneffi, zeinek urteak lehenago literatur arloa hornitu baitzuen nasaiki haren harreman pedofiloen eta perbertsoen kontaketekin. Ez zen nehor orduan horretaz kexatu zenik. Ez orduan eta ez berantago. Izan ere, 2020 urte honetaraino, arloak babestu eta laudatu egin du –azken literatur saria 2013an edo jaso zuen–. Kanbiamena da ere, oihartzuna hartzeaz harago, auzibideak ere irekitzen direla.
Gauzak aldatu dira alde bat baino gehiagotatik.

 

Hasteko, aspalditik baldin bagenekien ere, etxetik harago begiratuz gero, bazter guztiak urde zikinez mukuru beteak zirela, orain jada publikoki eta ozenki salatzen dira jarrerak, ezin da horretaz espantuka ibili. Orain salaketa horiek entzunak dira; nahiz eta ez diren gutxi batzuk baizik epaituak izanen, oihartzuna izaten dute eta nehork ez du engotik inolako zalantzarik.

Urteak behar izan dira horretarako eta publikoki onarrarazteko, harremanak eta biziak gizonekiko sumisio horretan oinarritzen direla.

Berri ona da gaur ezin egin izana menpekotasun harremanen apologia, bortxaketarena, manipulazioarena, pedofiliarena, hori ez gehiago onargarria izatea.

Bestalde aldaketa da Matzneffen kasuan, hainbat behartuak sentitzen direla orain laudatu izan dutenaren baztertzeko. Izan ere, Matzneff, Renaudot sariaren irabazlea izan zen 2013an. Gaur sari emaileek diote hartaz agian okertu zirela.

Bizkitartean, ez dute gibelera egiten. Ez da arbuiorik. Aitorpen soft bat da, hitz-erdika egina. Bai, sentitzen da Beigbederren hitzetan –sariaren epaimahai buruetarik bat zen– garaiak aldatu direla, aldiz, ez, ez da oraindik iraultza. Oroit gaitezen duela zenbait urte honek berak aldarrikatzen zuela nork bere puta ukatearen eskubidea 343 urde-zikinen manifestuan; gaur ez lezake holakorik egin, hala pentsatzen segiturik ere.

Halere, kanbiamena ez da oraindik etxe guztietara heldua, anitzetan harremanek segitzen dute gordin eta gogor: ehun mila bortxaketa urtekal, 150 emazte erailak Frantziako Estatuan 2019an bikotekideen eskuetatik, haur eta gazteen laurdena sexualki erasoa izanen da 18 urte bete aitzin eta bostetik batek tratu txarrak jasanen ditu.

Zenbakiak agerian dira, berria da duela zenbait urteko egoerari konparatuz. Hori ere aldaketa da. Gaur bezainbat elkarte feminista ez da sekulan izan. Tendentzia politiko bakoitzak bederen talde filiatu bana du. Politikoek emazteen kontrako bortizkeria oro lehentasuntzat dute; dudarik gabe, ondoko martxoko hauteskunde kanpainen ildoetarik bat izanen da.
Bizkitartean, oraindik ere, neurri konkretu eta erradikalagoak itxaron dira. Ez baita ez interbentzio koadro, ez lege, ez babes dispositibo aski indartsurik oraindik, ez erasotzaileak zigortzeko, ez biktimak hitz egitera akuilatzeko.

Ez da aski beldurrak aldez alda dezan. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


2024-12-30 | Patxi Aznar
Hilketak, arma-eskalada eta ondorioak

Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]


2024-12-30 | Rober Gutiérrez
Gazte landunen %51k

Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]


2024-12-30 | Josu Jimenez Maia
Izenorde guztiak

Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.

Argazkilariaren lanari soraio,... [+]


Teknologia
Gai izango ez garenean

Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]


Materialismo histerikoa
Idatzi nahi nuen

Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Edu Zelaieta Anta
Pereza

Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


Eguneraketa berriak daude