argia.eus
INPRIMATU
Agur Da Vinci, kaixo Rafael
  • Azkenaldian badirudi efemerideek artisten balioan eragiten dutela. Iaz 500 urte bete ziren Leonardo Da Vinci hil zela eta hari buruzko erakusketa, ekitaldi eta omenaldiz beteta egon zen urtea.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 0000ko ren 00a
(Arg: Uffizi galeria)

Aurten Rafaello Sanzio Urbinoko margolariaren txanda da, 1520ko apirilaren 6an hil baitzen. Eta hari buruzko erakusketak antolatu dituzte han eta hemen. Soilik Italian, Rafaelen lanekin hiru erakusketa handi egingo dituzte: Urbino jaioterrian, Erroman eta Milanen. Gainera, Frantzian, Ingalaterran eta Alemanian ere Rafaelen margolanen eske dabiltza erakusketa gehiago prestatzeko.

Denek nahi dituzte obra ezagunenak eta datak adostu behar izan dituzte horretarako. Lehia basatia izan omen da; politikak eta diplomaziak hartu dute parte 50 koadro inguru mailegatzeko negoziazio gogorretan.