Netflix: Harpidetzak nonahi

  • Internet bidezko streaming zerbitzuak saltzen ditu Netflixek. Telesail eta film katalogo handia eskaintzen die mundu zabalean barreiatutako milioika harpidedunei –2019ko udan 150 milioiko langa gainditu zuen–. Nola lortu du horrelako hazkundea? Zer du atzean negozio eredu honek?


2020ko urtarrilaren 14an

AEBetan, gaur egun, ia edozein zerbitzu lor dezakezu harpidetza-sistemen bitartez: norbaitek zure txakurra paseatu edo janaria zure ordez prestatzea, altzariak alokatzea edota imajina daitekeen beste edozein jarduera ñimiño. Smartphonea eta diru nahikoa eduki, eta ez duzu sofatik altxatzeko beharrik izango. Produktu tradizionalak saltzen dituzten enpresa zaharrak ere harpidetza-sistemak erabiltzen hasi dira, esaterako, Adobe software-konpainiak edota The Atlantic informazio-aldizkariak.

Zergatik, baina, horrelako aldaketa? Non ote zuen arazoa produktua ekoitzi eta norbaiti saltzeko prozesu arruntak?

Erantzuna, labur eta azkar, dirua da: 2018an, Disneyk Black Panther film arrakastatsua estreinatu eta 287,5 milioi dolar irabazi zituen AEBetan. Film goretsia izan zen nazioartean, Disneyren estreinaldi handienetarikoa urte horretan, baina, hala ere, filma ekoizteko 200 milioi dolar gastatu zituzten.

Urte batzuk lehenago Netflixek House of Cards estreinatu zuen, 100 milioi dolarreko proiektua. Telesailak ia 4 milioi harpidedun berri ekarri zizkion hiruhileko fiskal hartan. Harpidedun berri bakoitzak hilean 10 dolar ordainduz, Netflixek 500 milioi dolar gehiago lortu zituen lehen urtebete horretan soilik.

Jakina, kontuak konplexuagoak dira. Garai horretan, Netflixek arrakastarik lortu ez zuten telesailak ere ekoitzi zituen, lortutako harpidedun asko ez zituen luzaroan atxiki, eta abar. Baina Disney ere antzeko aldagaien menpe dago. Bien arteko alde nagusia, ordea, hau da: jende gehienak Black Panther behin bakarrik ikusi zuen; Netflixek, aldiz, harpidedunen %5 inguru baino ez du galtzen urteko, gehiengoak harpidetza ordaintzeari eutsi egiten baitio urtebete geroago. Ehunka milioi dolar irabazten ditu atxikitako harpidetza horiei esker, hutsaren trukean lortutako dirua dirudi.

Aldebiko iruzurra
Harpidetza-sistemekin arazoak ere badaude. Labur esanda, ezin dira harpidedunak galdu: Netflixen telesail bakarra ikusteko izena ematen badut eta ikusi ondoren joaten banaiz, dirua galarazi egingo diet, produktuaren inbertsioa ez baitute berreskuratuko. Enpresak produktu txarrak eskaintzen baldin baditu, harpidedun berriak lortzeko kostua altua izango da; baina horren ordez zerbitzu ona emateari luzaro eustea ere zaila bezain garestia da.

Ereduari jarraitu nahi dioten enpresa berriak ez ohi dira ñabardura garrantzitsu batez ohartu: Netflix eta Adobe bezalako enpresen negozioaren funtsa ez datza soilik harpidetza-zerbitzua erabiltzean; harpidedunak ez galtzeko erraztasuna ere badaukate. Haien arloetan monopolioa –edo antzeko hegemonia– sortu dute, eta hori gakoa da. Nahiz eta azkenaldian konpainia berri asko sortu diren lehia egiteko asmoz, orain arte Netflix izan da sarean ikus-entzunezkoak (legez) ikusteko eskaintza zabala izan duen plataforma bakarra. Norbaitek bertako kontua itxiz gero, nora joan?

Are gehiago, Netflixen produktuak ikustea behar kulturaltzat jotzen du gizarteak, jendeak hurkoari presioa egiten dio telesailak ikus ditzan. Era berean, Adoberen produktuak aukera praktiko bakarra dira publizitate edo diseinuan lan egiten duen ororentzat, edo, bederen, hala sentitzen du gehiengoak. Gainerako profesionalekin fitxategiak partekatu eta editatzea ezinbestekoa da arlo horietan aritzeko, eta horretarako Adoberen softwarea eduki behar da. Horrez gain, lehiakideek atera nahi zituzten produktu gutxi horiek erosi eta bertan behera utzi ditu Adobek. Horrelako monopolioaz baliatuta, enpresaren balioa bikoiztu egin du harpidetza-sistemarekin hasi zenetik.

Egoki garatuz gero, harpidetza-sistemek enpresaren hazkundea erraztu dezakete, baina jendea atxiki ahal izateko merkatua monopolizatu egin behar da, edota hortik gertu egon. Hori lortu ezean, akabo. Harpidetzetan oinarritutako enpresa gutxi ixten ari dira inbertitzaileen dirurik gabe geratzeagatik; baina konkurrentzia izateagatik, ordea, ehunka enpresa lasterka ari dira ea nor hondoratuko bizkorren.

Mila milioi dolarren itxura du porrotak
Ikus dezagun horren adibide bat. Denboraldi labur batez AEBetan ospetsu bihurtu zen harpidetza-enpresa da Blue Apron. Astero kutxa bat banatzen dute etxez etxe errezeta batekin eta hori prestatzeko osagaiekin. 2017ko urtarrilean, justu lehen salmenta-eskaintza publikoa egin baino lehen, konpainiak 2.000 milioi dolar balio zuen. Negozio horretan aitzindarietakoa izan arren, laster zerbitzu bera eskaintzen zuten dozenaka enpresa sortu ziren. Burtsara atera eta gero, Blue Apronek kontabilitate-liburuak inbertitzaileei erakutsi behar izan zizkien, eta aurki ohartu ziren enpresa hura ez zela ekonomikoki bideragarria: bezero bakoitza lortzeko 150 dolar gastatzen ari ziren, baina haiengandik 150 dolar baino ez ziren jasotzen ari. Enpresak uste zuen harpidedunak urte luzez atxikiko zituela, baina gehienek sei bat hilabetez baino ez zuten irauten. Bezero asko doako probaldiaz baliatu eta gero beste zerbitzu batera aldatzen ziren. Orain, Blue Apronen balioa 100 milioi dolarrekoa da, eta beherako joera du.

Inbertsioen ondorioak
Gaur egun, Wall Streetek dirua eskuzabal banatzen dio hartzeko prest dagoen edonori. Enpresa asko diru horri esker bizirauten ari da, benetako negozio-planik izan gabe. Geroago, enpresa horiek plan bideragarririk ez dutela agerikoa denean, desagertu egiten dira eta denek galdu. Hondatutako sektorea atzean uzten dute, “disrupzio” egoeran. Baina, auskalo, enpresa horietako bat hurrengo Netflix izan liteke, eta horregatik inbertitzaileek itxaropenari eusten diote.

Kasurik onenean, enpresa horiek asmatu egingo dute nola atera bezeroarengandik mozkin handiagoa lan gutxiago eginez. Netflix soldatarik altuenak ordaintzen dituen enpresetako bat da San Frantziskon, AEBetan desparekotasunik handiena duen hirian. Bertan, %1 aberatsenak gainerako %99aren batez besteko soldata baino 44 aldiz gehiago irabazten du. San Frantziskoko Giniren koefizientea –errenten desberdintasuna neurtzen du– 0,503 da; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakoa, aldiz, 0,253, EBko bigarren daturik onena.

Mota horretako enpresek gizarte-ingurunean ere eragina izaten dute, batez ere beren negozio-estrategia adierazpen-kultural garrantzitsuenen bitartekaria izatean oinarritzen bada, Netflixen antzera. Fe de etarras filmak, esaterako, publizitate-kanpaina polemikoa izan zuen Hego Euskal Herrian, erabaki bitxia Netflixek Espainiako Estatuan sortutako bigarren filma izanik. Beren estrategia eztabaida kulturalaren parte bilakatzea izan zen, polemika piztearen bitartez. Baina plan horrek ondorio arriskutsuak izan ditzake eskuinak kutsatutako egungo giro politikoan. Horrek ekar diezagukeen egoeraren adibide da The Mechanism telesaila estreinatzeak Brasilen izan zuen erantzuna, esaterako.

Euskal start-up garrantzitsuetako bat gutxi entzuten den negozioan dabil: arropa erostea internet bidezko harpidetza-zerbitzu bihurtu nahi du. Arropa berria kutxetan banatzen dute etxez etxe zenbait astetan behin. Europan aise hedatu zedin, 17 milioi euro eman zizkioten 2019ko irailean arrisku-kapitaleko nazioarteko inbertitzaile batzuek. Itxaron egin beharko dugu ikusteko ea enpresa hori desagertu besterik ez ote den egingo –eta hori baino lehen tokian tokiko negozioak suntsitzen lagundu–, edo arrakasta izango duen eta, ondorioz, Europan berdintasun ekonomikorik handienetakoa duen eskualde hau beste San Frantzisko bat bihurtuko ote duen.

Erreportaje hau Diego Pallés Lapuentek euskaratu du ingelesetik

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Netflix
2024-04-05 | Euskal Irratiak
Iparraldean ere, euskararen aukera ahalbidetu du Netflixek

Martxotik Frantziako Netflix plataforman euskarazko audio eta azpitituluetako filmak ikusgai dira.


Hizkuntza gutxituen artean, euskara hirugarren erabiliena da Europako streaming plataformetan

Netflix, Amazon Prime eta Disney+en, Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunak onartzen dituen bost hizkuntza baino ez dituzte erabiltzen. Bosten artean nagusi da, alde handiz, katalana. Ondoren datoz galiziera, euskara, luxenburgera eta Eskoziako gaelikoa. EHUko Nor Ikerketa Taldeak... [+]


Netflixek iragarri du Cabezudoren auziari buruzko dokumentala emango duela

En el nombre de ellas dokumentalean agertzen diren biktimek eta ekoiztetxeak eskerrak eman dizkie plataformari "ausardiagatik" eta beren historia kontatzeagatik. Disney+ 2022ko azaroan zen dokumentala estreinatzekoa, baina atzera egin zuen. 


2022-11-17 | Sustatu
Netflixeko filmei euskarazko azpidatziak gehitzeko plugina

ZerNonIkusi ekimenak Katalunian garatutako plugin baten euskarazko bertsioa kaleratu du Netflixen berez euskarazko azpidatzirik ez dauzkaten filmetan, kasu batzuetan azpidatziak gehitu ahal izateko. Netflix kontu ordaindua eduki behar da erabiltzeko, eta ordenagailuko... [+]


2022-09-05 | Sustatu
Boterearen Eraztunak telesaila euskarazko azpidatziekin estreinatu da

Gertaera nahiko azpimarragarria da, Boterearen Eraztunak telesaila euskaraz ere estreinatu duela munduan Amazon Prime Video plataformak. Streaming plataformen munduan, 2022 honetako fenomenotzat aurkeztu dituzte The Lord of the Rings / Eraztunen Jaunaren prekuela, eta... [+]


Netflix FR-n euskarazko film eta telesailak ikus daitezke

Pantailak Euskaraz herri ekimenak adierazi du “aurrerapauso" handia dela Frantziako Estauan ere Netflixek ikus-entzunezkoak euskaraz eskaintzea.


Netflix gainbehera, bai harpidetzatan, bai burtsan: zergatik?

Netflix plataformak aste honetan iragarri du harpidedun asko galdu duela urte hasieran. Hamar urtean lehenbiziko aldia da ikus-entzunezkoen erraldoiak horrelako albiste bat ematen duela eta notiziak eragina izan du enpresaren burtsako prezioan ere.


2022-03-15 | ARGIA
Netflixek euskaratutako 70 telesail eta film eskainiko ditu aurten

Euskaraz azpititulatutako edo bikoiztutako 70 ikusentzunezko eskainiko ditu 2022 urte bukaerarako plataforma estatubatuarrak. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika sailak hainbat bilera egin ditu Netflixekin, baina plataformaren hitzetan, berak finantzatuko du ekimen... [+]


Hype kultura, etengabeko frustrazioa

Gertatuko zitzaizuen: leku guztietan sekulakoa balitz bezala iragarri duten pelikula edo telesaila ikusi ondoren, frustrazio pixka batekin, “ez zen hainbesterako” esaten bukatu duzue. Eta azkenaldian inoiz baino gehiagotan gertatzen zaizue. Lasai, ez zaudete seko... [+]


2021-12-13 | Sustatu
Plataformek onartu egin dituzte Frantziako ikus-entzunezko agintaritzaren baldintzak

Netflix, Amazon, Disney Plus eta Apple TV Plusek akordio luze bat sinatu zuten ostegunean Frantziako ikus-entzunezko agintaritzarekin (CSA), euren urteko diru-sarreren %20 Frantziako edukietan inbertitzeko. CSAk espero du inbertsioa 250 milioi € eta 300 milioi... [+]


2021-04-19 | Ixone Arana
Netflix Euskaraz taldearen kanpaina babestu du euskalgintzak

Kanpainaren bultzatzaileek apirilaren 15erako 10.000 sinadura lortzea erronka jarri zuten eta 10.500 sinadura inguru dituzte jada. Abenduaren 3rako 20.000 sinadura lortzea espero dute. Euskalgintzako eragileen babesa jaso du Netflix Euskaraz taldeak.

 


2021-02-17 | Ixone Arana
Netflixeko edukiak euskaraz emateko eskatzen dabiltza

Euskal hiztunok Netflixeko eduki denak euskaraz jaso nahi ditugula adierazi dute change.org plataformaren bitartez.


Sail Ofiziala | 4. eguna
Eguraldi lainotsua hiriburuan (eta zine industrian)

Ikusi duzue goitik dosi txikietan erortzen ari den likido hori? Ah, euria: kasik ahaztu nuen zer zen. Plater bereziki fuerterik gabeko Sail Ofizialeko astelehen honi primeran datozkio zarra-zarra hiriari ukitu gris metalizatua ematen dioten tanta horiek. Umeletan idatzitako... [+]


Neurokapitalismoa
Lan egin, bizi eta kontsumitu datuen eta pantailen aroan

Eredu produktibo bat da. Historiaren une honetan kapitalismoak jantzi duen azken maskara. Ideologia bat ere bai, etenik gabe errepikatzen dena negozioak nola egin erakusten duten unibertsitateetan, enpresei aholku ematen aritzen diren bulegoetan, ekintzailetza eta... [+]


Eguneraketa berriak daude