Azeri-azerian iritsi zaigu Lukiek talde mungiarraren opera prima. Lau urtez zuzenekoak ematen ibili ostean, udaberrian estudiora sartu eta uda pasata argitaratu zuten Lukiek #1 izeneko diskoa. Bertan, Josu Ximun Billelabeitia (gitarra), Antton Goikoetxea (baxua) eta Christian Rodriguezek (bateria) osatutako hirukoteak urte hauetan ondutako hamahiru abestiko bilduma osatu du. Diskoa aurkezteko kontzertu andana ari dira ematen, eta azaroaren hondarrean eman zuten emanaldi baten aurretik izan genuen tartea Josu Ximun eta Christian taldekideekin solasean aritzeko.
Lehen kontzertutik lau urte igarota atera duzue lehen lana. Zein ibilbide izan duzue?
Josu Ximun Billelabeitia: Hasi ginenean taldeak uztartzeko arazoak genituen, denok geundelako beste proiektuetan sartuta. Lukiek proiektu paraleloa izan da, eta azken urte honetan hartu du indarra.
Christian Rodriguez: Taldeak funtzionatzen zuela eta jendea gerturatzen hasi zela ikusi genuenean konturatu ginen aurrera egin genezakeela. Proiektuak uztartzen jakin dugu, eta kontzertu asko eginez gogaitu baino, nahiago genituenak aukeratu ditugu. Azken urtea biziagoa izan da eta estudiora sartzea erabaki dugu.
Diskoak 90eko hamarkadako kutsu nabarmena dauka. Nondik datorkizue eragin hori?
J. X. Billelabeitia: Hirurok gara musika mota ezberdinen zaleak, denetariko erreferentzia muturrekoak ditugu, eta hori diskoan ikusten da. Dugun puntu amankomuna 90eko hamarkadako musika da. Lukiek hortik abiatzen da, nahiz eta gero beste ukitu batzuk sartzen dizkiogun. Abestiak anitzak dira, lau urtean egindako abestiak sartu ditugulako, baina dena da Lukiek.
C. Rodriguez: Diskoak batasun bat dauka.
Xabier Egiarekin grabatu duzue El Tigre estudioetan. Nolakoa izan da prozesua?
J. X. Billelabeitia: Hasieran denok elkarrekin grabatzeko asmoa genuen, zuzeneko asko jo ondoren hirurok elkarrekin genuen soinua gustuko genuelako. Baina behin estudioan proba egin genuen, eta pistaka grabatuz bateriaren soinua gustatu zitzaigun. Gainera, horrek gitarra asko grabatzeko aukera ematen dizu, gitarra murru bat osatuz. Xabi Egiak 90eko hamarkada bizi izan zuen eta uste dugu gure diskoa grabatzeko gogo handia zuela, azkenaldian indie musika asko grabatzen ari baitzen. Taldearen esentzia ondo hartu du.
Hitzetan istorioak, kritikaren bat, hitz jokoak... aurki daitezke. Zerk inspiratzen ditu?
J. X. Billelabeitia: Oso anitzak dira zentzu horretan. Batzuk azalekoagoak dira, beste batzuk pertsonalagoak edo apur bat korapilatsuagoak. Askotan, ikusten dudan irudi bat deskribatzea gustatzen zait, era abstraktuan. Bestalde, fonetikarekin jolastea oso gustuko dut. Konposatzean asmatutako ingeles moduko batean abesten dut, eta bokal jakin batzuen konbinazioa gustatuz gero, hitzak idaztean euskaraz bokal horiekin kointziditzea bilatzen dut. Azkenean, ahotsa beste instrumentu bat da, eta adibidez pasarte bat “F”-arekin abestuta, agresiboa geratzen da. Lasaiagoa izatea nahi baduzu, beste era batera abesten duzu. Guzti horrek eragina duela uste dut. Batzuetan ez baitakizu abesti batek zergatik duen indarra, baina fonetikaren agresibitatean egon daiteke.
Ximon Agirrek egin dizue diskoaren diseinua, eta bertan abestietako erreferentzia ugari daude. Zer harreman izan duzue berarekin?
J. X. Billelabeitia: Dena astebetean egin zuen, erlojuaren kontra. Putoamoa da. Berak letrak eskatu zizkigun, eta gustuko zituen irudiak aukeratu eta islatu egin zituen. Oso ondo ulertu zuen guk nahi genuena. Oso arina da lanean, eta guk adierazten geniona berehala hartzen zuen.
Autoekoizpenaren bidetik jo duzue. Lan handia eskatzen al du?
"Ikusi izan dugu jendea bere gauzen gaineko kontrola galtzen eta ez dugu nahi guri hori gertatzerik. Horregatik, gu arduratzen gara gure gauzez"
C. Rodriguez: Lan handia du, baina nahiko atsegingarria da. Niri pertsonalki asko gustatzen zait, punketik eta autogestioaren mundutik nator, eta ideia hori jarraitu nahi nuke ekonomiaren kudeaketan zein ekoizpen musikalean, bai eta talde gisa egin behar dugun horretan ere. Noski, ondo dator laguntza izatea bai kontzertuetarako kontaktuak eskuratzeko, baita beste arloetan ere. Baina ikusi izan dugu jende asko bere gauzen gaineko kontrola eta boterea galtzen horrenbeste delegatzeagatik, eta ez dugu nahi guri hori gertatzerik. Horregatik, gu arduratzen gara gure gauzez, eta horrekin pozik gaude.
Kontzertuak batez ere gaztetxe eta areto txikietan ari zarete ematen.
C. Rodriguez: Euskal Herrian dagoen gune autogestionatuen eszena babesten dugu, baina besteari muzin egin gabe. Bateragarri eta beharrezko ikusten dugu gainerakoek bezala areto handiagoetan jotzea. Ez gara ari jaialdi handietan jotzen, horrek profesionaltasun eta konpromiso maila handiagoa eskatuko liguke. Baina espero dugu hori ere iristea.
Baduzue harremanik beste taldeekin?
J. X. Billelabeitia: Harreman ona dugu beste taldeekin, batez ere Mungiakoekin. Bertan talde pila dago: Sua, Toc, Senda, Belako, Wicked Wizzard... Ondo dago, zeren beste taldeetako jendea gure kontzertuetara etortzen da, eta gu joaten gara euren kontzertuetara. Zirkulu bat da azkenean; eta oso positiboa da hori herri batentzat, datorren jendearentzat, ikustea zenbat talde sortu diren. Gero, asko laguntzen dugu elkar, eta haiekin jotzea gozamena da, konfiantza handia dagoelako.
Madrilen ere aurkeztuko duzue diskoa [abenduaren 5ean jo zuten bertan]. Euskara hutsez abesten duten taldeek Euskal Herritik irteteko aukera handiagoak dituztela uste duzue orain?
C. Rodriguez: Egiten duguna unibertsala da eta ez du bertako markarik. Niretzat plus bat da euskarazko abestiak egitea. Gainera, hirugarrenez goaz Madrilera.
J. X. Billelabeitia: Baina egia da hizkuntzen muga hor dagoela. Esaterako, talde frantsesak hemen ez dira talde anglosaxoiak bezain ezagunak, espainolak ere ez Frantzian. Bestela ere, guk ez ditugu talde katalan asko ezagutzen. Espainiako Estatuan, zentzu horretan, egiteko asko dagoela uste dugu. Gure kasuan bost axola zaigu hizkuntza. Kontzertu bat ikusi eta taldea gustuko badugu, gero jabetuko gara hitzez. Fonetikari ematen diot garrantzia. Ahoskera nagian eta arrastaka abesten dut, eta letrak introspektiboak direnez, hasiera batean jendeak ez du garbi ulertzen. Gera daitezela unibertsalagoa den zerbaitekin, ahotsa beste instrumentu bat baita.
Behin bira bukatuta zein asmo duzue?
C. Rodriguez: Bira ez da amaitzen, eta ideia Euskal Herrian jotzen jarraitzea da, baita bisitatu gabeko lekuetara bidaiatzea ere: Galizia, Andaluzia, Katalunia, Asturias... Furgoia hartu eta jotzen jarraitu nahi genuke, baina presa eta presiorik gabe.
Garai oparoa izan zen 1980ko hamarkada Euskal Herriko rock musikarentzat. Talde ugari sortu ziren: tartean, Belladona, Matraka eta La Viuda Negra. Hiru horiek soilik emakumez osaturiko musika talde nafarrak izan ziren. Iosebe Garaialde (Iruñea, 1961) lehen bi talde... [+]
'Azken heriotza' biraren eskutik, Anestesia taldeak kontzertua emanen du larunbatean Atarrabiako Totem aretoan.
Nekea eta errelebo falta. Horixe argudiatuta jakinarazi zuen agurra Arizkun Rock jaialdiak martxoaren hasieran. Aurtengo edizioa izango da azkena; ekainaren 23an ospatuko da. Ganoraz despeditzeko gogoz daude. Zerbait berezia antolatzeak satisfazioa ematen du, baina nekatu ere... [+]
"Lan-karga arras handia da hain antolakuntza txikiarendako", jakinarazi du ohar bidez Arizkun Rock jaialdiko antolakuntzak. "Ongi hausnartuta" hartu duten erabakia da: hamar urtez halako mailako ekimena antolatzeak eragiten duen nekea dago batetik;... [+]
‘Azkena gure alde’ izeneko azken bira egingo dute taldeko Gari, Josu Zabala eta Txanpik. Irailaren 29an emango dute xehetasun gehiago.
Orain hiru urte eskaini zuen azkenengoz Vulk taldeak kontzertu bat Bilbon –azaroko emanaldi berezia kenduta–. Hiru urte non mundua eta berau habitatzen dugunok izugarri aldatu garen. Denbora honetan bilbotar laukoteak disko berria kaleratu du, Vulk ez da (Montgri,... [+]
Mutrikuko laukoteak aurre egin dio pandemiaren garai ilunari eta lana sendo eginez bueltan da, taldekide aldaketekin eta crowdfunding bidez (aupa zuek!) landutako bigarren disko luze eta biribil honekin.
2017an sortu zuten Saia Goait beste hainbat taldetan (Keike, Kraussk,... [+]
Kräter, Boa Morte, Transición, Striknina, Artaza Combat, Lavadoras Martin, Yangtze Kiang edota Kikärtor bezalako taldeetatik datoz Ander, Borja, Haza, Iker eta Jon. Ez dira musika munduan hasi berriak, eta ongi ezagutzen dute inguruetako eszena alternatiboa. Ohi... [+]
Euskal kostaldeko errepideetan barrena, ametsetako olatu siku zein handi horren atzean, gure beste ametsetako fabrika baten zaratarekin egin dugu topo, Ginger laukotea buru.
Idles Bilbora zetorrela jakin bezain pronto egin genuen plana, eta sarrerak ere berehala hartu genituen. 2021eko urriaren 14an izan zen. Kontzertua ia lau hilabete beranduago izango zen, Bilboko Santana 27 aretoan, sarrera bakoitza 25,7 euro, eta gu dagoeneko hortzak luze. Egun... [+]
Estreinako diskoa kaleratu du Donostiako Géra taldeak, hiru urtean zehar ondutako bederatzi kanta biltzen dituena. Post-rock zatikatua, erritmo hauskorrekoa, egitura klasikoetatik ihes egin nahi duena, baina abestiak hala eskatzen duenean haietara itzultzen dena. Lau... [+]
Gosaritarako kafea eta tostadak egitea, ilea orraztea, hortzak garbitzea eta makilatzea. Egunari ekiteko eginkizun sinpleak iruditu ahal zaizkionak bati, ez dira denontzat munta berekoak. Aniztasun funtzionala daukan norbaiten azalean jarriz gero konplexutasunean irabazten dute,... [+]
Javier Hernández Boni iruindarrak 58 urte zituen eta Barricada rock taldeko ahotsa eta gitarrista izan zen. Laringeko minbizia zuen eta 2018an ahotsa galdu zuen gaixotasunagatik.
Lau kantako EP batekin plazaratu ziren 2016an. Hegan aurreneko disko luzea atera dute 2019an, eta lehengo bidetik, post-rocketik edaten duten erritmo geldoko doinuak bildu dituzte –euskaraz oraingoan–, batzuetan ilunagoak, besteetan argixeagoak. Swans edota Low... [+]
Lau lagun: baxua, bateria, bi gitarra eta jarrera inpostatuei ihes egiten dieten bi ahots. Eboluzio interesgarria egiten ari da Kaskezur taldea hamarkada honetan. Ihesi doaz animaliak (Mukuru, 2019) da musikari gisa egiten ari diren bilaketaren azken emaitza. Soinu aldetik... [+]