Hausnartzeko gonbidapena

Euskal Herria 2050 | Askoren artean | Gatuzain, 2003

Urtea bukatzen delarik ohikoak izaten dira atzera begirako, balantze, zerrendak. Zer esanik ez bukatu den urteak hamarkada aldaketa badakar. Gutxiago izaten dira urte berria hastearekin batera aurrera begirako, iragarpen, proiekzioak. Baina literaturak badu hor bide bat, etorkizuna irudikatzekoa, sarri distopia forman egiten dena, hau da, fikziozko etorkizun aski oker baten errepresentazioan. Ez dira asko halako literatur emaitzak gurean, eta akaso horregatik da ohargarri Euskal Herria 2050 liburu kolektiboa.

2003an argitaratua, gisako bildumek izan ohi duten nahas-mahasa da emaitza, bai egileei dagokionez –ezagunak zein ezezagunak biltzen ditu–, bai testuei dagokionez –gehienak dira ipuin, baina bada poema, are komikirik–, bai, zer esanik ez, liburuko testuen interesari dagokionez. Egile batzuk osoki lotzen zaizkio argitaldariak jarririko erronkari: “Gai honen inguruan zure ikusmoldea eta projekzioak libreki lantzea eskatuko genizuke”. Beste batzuk gehiago azken esaldi honi: “Edo zuk nahi duzun beste edozer”, –Gotzon Garateren ipuinak zer du gure etorkizuna irudikatzetik?–. Gaiari gehien lotzen zaizkionak dira interesgarrien, akaso irakurlearen espektatibengatik. Itxaro Bordarena ez da biribila, baina kurioski agertzen digu giza alienazioa ardatz duen etorkizun negatibo bat. Biribilagoa da Iban Zalduarena, biribilena –ipuin honegatik bakarrik merezi du bildumak–, migrazio desberdinak hizpide. Eneko Bidegain eta Maritxu Lopeperenek, ustez 2050ean kokatuta egonagatik, antz handiegia dute dagoeneko intuitzen dugun munduarekin.

Baina, urtea aldatu dugun honetan, hamarkada, batek bakarrik aipatzen du abiatu berri duguna, XXI. mendeko 20ko hamarraldia. Luzien Etxezaharretak, ez oso baikor noski: “2020 urte horietan ikaragarriko izurriteek jo zituzten munduko bazter batzu”. Eta ez osasun arloan bakarrik: “Euskal Herrian gertatu zen talde armatu batzu sortu zirela (...) Madrile eta Parise erasotuak izan ziren arma kimikoen bidez (...) Gipuzkoa osoaren deportatzea izan zen kapitulu lazgarrienetarik”. Ipuin distopikoa hau ere –hori desio, behintzat–, eta horrexegatik gure orainaz ere hausnartzeko gonbidapena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Aliziaren zikloa euskaraz

Snarkaren ehizan
Lewis Carroll
Irudiak: Henry Holiday
Itzulpena eta edizioa:  Manu LÓpez Gaseni
Pamiela, 2024

-------------------------------------------------------

Udaberrian argitaratu zen esku artean dugun obra hau. Alizia herrialde miresgarrian,... [+]


Argia, aldika

Argialdiak
Miriam Luki
Susa, 2023

-------------------------------------------------

Lukiren narrazio liburua hamarna orriko (gutxi gorabehera) bederatzi ipuin laburrez dago osatuta: Argialdiak. Izenburutik abiatuko gara, izan ere, argialdi hitzak argitasuna, araztasuna,... [+]

Joan-etorriko txartela

Itzulerak
Miren Agur Meabe
Elkar, 2023

--------------------------------------------

Iaz kaleratu zuen Miren Agur Meabek Itzulerak eleberria. Pertsonaia nagusiak gazteak direnez, gazte literatura dela esan genezake, baina literatura ona denean, gazte zein helduentzat da,... [+]


Ez da gerra onik

Soka-tira
Testua: Ilan Brenman
Ilustrazioak: Guilherme Karsten
Itzulpena: Ipar Alkain
Denonartean, 2024

-------------------------------------------------

Album honen bukaeran bada Benjamin Franklinen aipu bat: “Sekula ez da izan gerra onik, ezta bake txarrik... [+]


Noiz ospatuko dugu gurea?

Putzua
Goiatz Labandibar
Erein, 2024

----------------------------------------------------------

Goiatz Labandibarren Putzua egun batean gertatzen den hazkunde nobela bat da: hilekoa jaisteak markatzen duena, hain zuzen ere. Edo bestela esanda, heroiaren bidaia bat,... [+]


Hori dena eta askoz gehiago

Barkamena existituko ez balitz bezala
Mariana Travacio
Erein, 2024

---------------------------------------------------

Izenburuak autolaguntza liburu batena eman lezakeen arren Ereinek narratiba sailean argitaratu duen western itxurako testua da honako hau. Fernando... [+]


Ez da izenik agertzen, inon

Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Josefa Agirre Etxeberria frankismo garaian neskame aritu zen emakumeetako bat izan zen. Hamalau urterekin deserriratu ondoren, bizitza osoan zehar bizilekuz aldatzera... [+]


Zapata pila!

Antzerkiaren labirintoan I
Ander Lipus
EHAZE eta Susa

---------------------------------------------

Ander Lipus antzerkigileak EHAZE eta Susarekin argitaratu ditu bere autobiografia teatrala eta antzerkiari buruzko argitalpenak. Antzerkiaren labirintoan I. Bitakora... [+]


2024-08-09 | ARGIA
Uda honetan irakurtzea merezi duten sei liburu

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei irakurgai proposamen.


Arrats dibertigarria

"Arrats arrunt bat zen. Zapoarentzat”. Arrats hori da Maite Mutuberriak album honetan kontatzen diguna. Oso testu gutxi du liburuak, eta irudiek ederki kontatzen digute istorioaren nondik norakoa. 

Hasieratik ikus dezakegu ilustrazioetan zapo handi eta lasaia,... [+]


Erasoari aurre egiten

Liburu honetara hurbiltzen denak lehenbizi G. Mabire-ren irudiekin egingo du topo. Komikiaren estiloko irudiak dira, trazu oso zehatzak eta kolore bizikoak, pertsonaiak eta egoerak erraz interpretatzen laguntzen dituztenak. Irudi horiek testuarekin bat datoz: laburra eta zehatza... [+]


Sorginen duintasuna aldarri

Lan kontu bat dela eta berrirakurri behar izan dut liburu zoragarri hau. Teoria, genealogia eta historia feminista batzen dituen liburu motz honek kritika ugari izango zituelakoan sarean begiratu eta, sorpresa! bakarra aurkitu dut, Irati Majuelok Berria-n idatzi zuena.
[+]


Begirada gurutzatu eta engaiatuak

Sorpresa ederra izan da Consonni argitaletxeak argitaratu berri duen liburua. Ez nuen ezagutzen Montserrat Roigen lana eta aurkikuntza harrigarria izan da, zinez. Batetik, Franco hil berritan argitaratu zelako estreinakoz eleberria (1976an) eta garai hartako Bartzelona... [+]


Mo bueltatu da

1991n argitaratu zuen Bernardo Atxagak Behi euskaldun baten memoriak. Liburuak ibilbide luzea eta arrakastatsua izan du euskaraz nahiz bestelako hizkuntzatan. Alemanian gehien saldutako liburuen artean egon zen, J. Eccleshare editore britainiarrak irakurri beharreko obratzat... [+]


Lora dadin deika

Neguko naretasun hotz eta lur etzearen ostean etor daitekeenaren promes izaten da udaberria, eta hainbatek eta hainbatetan idatzi izan diote lora dadin deika. Promesak promes, ordea: ez da inoiz udaberri ziurrik galbidean den lurrean. Ez behintzat aldaketaz edo, zehazki,... [+]


Eguneraketa berriak daude