1940ko hamarkadan Euskal Herrira heldu zen, haur bat zelarik, lan egitera. Industriako enplegu gogorretan lanean ibili zen; lankide askok lan gaixotasunak sufritu, beste batzuk lanean hil. Adolfok 92 urte ditu gaur egun. Nazioarteko Diru Funtsaren arabera, gehiegi bizi da, pentsioa jasotzen urte gehiegi eman baitu eta, gainera, erakunde horren ustez, bizi itxaropen handi hau “finantza arriskua” da. Madalenak bizitza osoa lanean eman du, etxeak garbitzen. Ez zuen kotizatu, baina hori ez zegoen bere esku. Neguriko burgesiaren etxeetan egiten zuen lan. Kotizazio gabeko pentsio bat jasotzen du, 392 eurokoa, nahiz eta bizitza osoa lanean eman, bai etxean, baita etxetik kanpo. Mariak ia 40 urte ditu. Lan kontratu prekarioak lortzen ditu, gehienak ez dira jardunaldi osokoak, soldataren bat 1.000 eurora heltzekotan, miraria da. Nahiz eta 20 urte dituenetik lan egin, zortzi urte besterik ez ditu kotizatuak. Horiek dira gure inguruan ohikoak diren zenbait errealitate.
Galdera da, gizarte bezala, nola antolatu nahi dugun gure nagusien erretiroa eta gure etorkizuna. Horrek bertoko eredu kapitalistaren hainbat muga kontzeptual haustea eskatuko digu, aberastasuna nola banatu nahi dugun definitzeko
“Euskal oasi” honetan, soldaten joera, horiek osatzen duten elementuak caeteris paribus mantentzekotan, kezkatzekoa da. Azken bederatzi urteetan, Gipuzkoan –Espainiako Erresumako soldata altuenak dituen lurraldean– batez besteko soldata soilik %1,9 handitu da; erosahalmena hamar puntu erori da, oraindik generoko soldata-arrakala handia dago eta 40 urte baino gutxiago duten langileen lan baldintzak okerrera doaz. Azken hamarkadatan ekonomia eraldaketa amaiezin honetan, zerbitzu sektorea da oinarria (spoiler: industriaren ondoan, lan baldintza okerragoak dakartza). Argi dago orain indarrean dauden pentsio sistema publikoen gaineko presioa handitzen joango dela.
Finantza erakundeen lobbystak, teknokratak eta sasizientzietan oinarritzen diren ekonomialariek urteak daramatzate pentsio sistema publiko eta duin baten aurka lan egiten. Orain dela urte batzuk, “produktibitatea” (lanarena?) aipatzen zen sistema eraldatzeko elementu zentral moduan. Gaur egun, aldiz, demografia da. Hala ere, Espainiako Erresumaren kasurako, Fundación de Estudios de Economía Aplicada-k (FEDEA) argi utzi du txosten batean sistema kolokan jartzen duena ez dela gero eta pertsona zahar gehiago daudela, soldaten gainbehera baizik. Eta, noski, lobbysta, teknokrata eta eskuineko ekonomistek ebidentzia enpiriko horren aurka ezin dute ezer esan, nahiz eta jendea nahasteko azalpen sinplistak erabili edo formula matematikoekin jantzi.
Frantziako Errepublikan, gaur egun dagoen pentsio sistema langile borrokaren emaitza zuzena da, 1930eko hamarkadan eta hurrengo urteetan indar handia hartu zuenak: Conseil National de la Résistance-k, bere programan eskakizun hau babesten zuen. Espainiako Erresuman ere, frankismo garaiko langile borrokek Gizarte Segurantzaren Legea onartzea lortu zuten. Pentsio sistema publikoak ez ziren lobbysta, teknokrata eta eskuineko ekonomistei esker onartu, indarrez onartu behar izan zuten.
Gure buruari egin behar diogun galdera ez da X sistema ekonomikoki sostengarria den ala ez, era horretan adieraztea ez baita zuzena: formularen beste faktoreak caeteris paribus isilpean mantentzen baitu. Galdera da, gizarte bezala, nola antolatu nahi dugun gure nagusien erretiroa eta gure etorkizuna. Horrek bertoko eredu kapitalistaren hainbat muga kontzeptual haustea eskatuko digu, aberastasuna nola banatu nahi dugun definitzeko. Etorkizuna gizarteak erabaki beharko du, ez boteretsuek, eta hau ez da borroka erraza. Azken finean, ekonomia politikoari buruz hitz egiten ari gara.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]