argia.eus
INPRIMATU
Mantra, funtzionarioa eta mandarina
  • XVI. mendean bidaiari portugesak mandarim esaten hasi zitzaizkien txinatar inperioko funtzionarioei eta, orduz geroztik, administrazioko ofizial horiek erabiltzen zuten hizkuntzari ere hala esaten zaio.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2019ko abenduaren 11

Hitza sanskritotik dator, mantrinah (aholkulari, ministro) hitzetik, hain zuzen. Eta mantrinah sanskritozko beste hitz askoz ezagunago batetik dator: mantrah (aholku, otoitz, himno).

Laranjak bezalaxe, mandarinak ere Txinan du jatorria. Eta mendebaldean laranjen ahizpa txikiak izendatzeko burokrata inperialen izen berbera erabiltzen hasi ziren arrazoi soil bat medio: funtzionarioen jantziak eta fruituak kolore berekoak ziren.