Baratzeko mikoak

Hamaika ikusi ditu Argia-k bere mendean, kolore guztietakoak. Gogora etorritako batzuk dira ondoko hauek, subjektiboak eta heterogeneoak, ilustrazio gabeko entsalada.

Sortu zenetik Argiar-en xedea izan da euskara “noranahiko” egitea, etxeko eta munduko berrien ekarlea. Mendeurrena kari, Baionan hizkuntzaren egoeraz egin zen bilkuran, politikari batek zintzoki azaldu zuen frantsesez eginez gero hobeto adieraz zezakeen esan nahi zuena. Ez da lehen aldiz holakorik entzuten eta larri uzten nau, hala bada zertan demonio ari garen.

Ez da euskara bakarrik Argiarena. Zerukoa zenean, emakumeek lan garrantzitsua egiten zuten han, eta lurtar egin ondoan leku handiagoa hartuz joan dira. Sail guztietan gizon-emazteen arteko oreka serioski bilatu du eta, gaur egunean, inor ez liteke hortaz arrangura izan, feminismoan txapelduna da, mugimenduko joera desberdinetan.

Politika politikarian, une zailak pasatu zituen. ETAren azken urte luzeetan hartu zuen jarrera independentea ez zioten denek errespetatu, eta arbuio gogorrak jasan behar izan zituen. Orain, inork ukatuko al du orduan ere zuzen zebilela? Garain hartan, eta berdin geroago, abertzaleen armak isildu direnean, elkartasuna erakutsi die beti kartzelan daudenei, haien eskubideak erreibindikatzen ditu eta ozenki aldarrikatzen errotiko injustizia dela estatuak gustuko ez dituen subditoak salbuespeneko legedi errepresiboen pean atxikitzea.

Politika politikarian, une zailak pasatu zituen. ETAren azken urte luzeetan hartu zuen jarrera independentea ez zioten denek errespetatu, eta arbuio gogorrak jasan behar izan zituen

Bitartean, terminologia politikoan funtsezko hitz baten aldaketa gertatu da. “Euskal Herria” (kultura arloko terminoa) arlo politiko-administratibora pasatu da eta “Euskadi” ordezkatu du, hau da, zazpi probintziek osatzen duten euskaldunen aberriaren izena –superabertzale batzuek sei probintziatara murriztu zuten, baina ideiak ez zuen luzaz iraun–. Alabaina, autonomia lortu eta zatiketa administratiboa onartutakoan, jeltzaleek beren feudoko hiru probintziak “Euskadi” deitzen hasi zirenetik, zokoratua gelditu da Etxahun Iruriren “gaixo ama Euskadi”. Normala al da izenen esanahia horrela aldatzea? Eta komeni al da horretara makurtzea?

Beno, zorionak opatzeko aldia dugu eta, antzinako (betidaniko…) modua erabiliko dut: “Eguberri eta Urteberri on!”; nahiz aspaldi honetan progresiak “Zorionak eta urte berri on” nahiago duen, laikotasuna helburu, naski. Denak dira eskertzekoak, baina solstizioa baldin bada kontua, egokiagoa dateke abenduko Eguberri urtarrileko Urteberri baino. Lehenaren arrabesta da bigarrena, eta biek gomutatzen dute urte batetik besterako iragatea.

Orobat erligiotik urruntzearren, Olentzero batzuek ez dute aditu nahi Jesus jaio dela. Tximiniatik sartzen den batekin eske egitea erligio (paganoa) ez bailitzan. Elizak bere aldetik, monoteismoa helburu, ez du holako idolatren usainik onartzen. Denbora txarrak sinkretismorako. Eta kultura bakoitzak bere besta eta data kutunak baititu, elkar aditzen ez badugu, ez Olentzerorik, ez Urteberririk eta ez ezer.

Gastronomia geldituko zaigu. Azken hamalau urteetan Lurrama dugu azaroan, Euskal Herriko etxaldea. Lehenengo afixetan behi-txerri-ardi-oiloak azaltzen ziren, plater baten gainean zerbitzatuak; aurtengoan, entsalada-tomate-piper-beterraba-kuiatxo… Hori bai minestrona ona! Argia-ren Bizi Baratze-tik harakoa ematen du. Salbu indabarik ez duela. Mihi prestuek diotenez, lekarien txanda datorren urtean izango da, eta gure sukaldari bikainek menu proteinikoa eskainiko digute, denok sano bon-bon egin dezagun.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


Marxter Chef

Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.

Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]


Teknologia
Joan zaitez...

2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


Eskuak

Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]


Urte berri goiza

Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]


Primaderako liliak

“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]


Trump, berriro

Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Eguneraketa berriak daude