“Egizu zugatik, egizu planetagatik”

Antton Olariaga.

Hala dio iragarkiak, baiki: “Egizu zugatik, egizu planetagatik”. Sikateak, uriolak, lubiziak, suteak... Milioika lagunek (7 milioik 2019ko lehen sei hilabeteetan) euren etxeak utzi behar izan dituzte hondamendien erruz. Apartheid klimatikoa da. Mendebaldeak txirotu dituen herrialdeetakoak dira, momentuz, desplazatu hauek, amortizatutako bizitzak, beraz. Baina, amortizatutako bizitzak geureak ere izango ditugu zuriok laster. Hondamendi ekologikoak ez baitaki koordenada geografikoez.

Hemen, itsasoak gora egiten badu, zenbat zentimetro izango diren eta zelan eragingo digun pentsatzen aritzen gara, norbaitek konponbideren bat emango digulako fedeaz. Trankil. Herritarrok errundundu gaituzte honezkero; orain, salbatzaile ager daitezke: gure otoitzei erantzuteko, kapitalismo berdea jaio da.

“Ez naiz Montessori, ez naiz Luther King, baina nik ere mundua alda dezaket”. Zelan? Konpainia elektrikoz aldaturik. Horren erraz. “Egizu zugatik, egizu planetagatik”.

Jan kinoa, super-elikagaia. Kinoaz elikatzen zirenek orain ezin badute ordaindu, prezioak hiru bider altxatu ditugulako, zer ardura du? Super cool da eta, txo, “porque tú lo vales”.

Burger Kingek Rebel hanburgesa sortu du, Amazonia suntsitu bitartean. Greenwashing modernoa: produktu “berdeak” kontsumitzea errebeldiari lotuta; ikus ez dezagun benetako errebeldia bakarra ez kontsumitzea dela. Etxean ikasi genuen ez dela gastatu behar, beharrezkoa ez bada. Etxeko ekonomiarekin lotutako jarraibidea da hori, baina askoz harago doana: alferrik gastatzeak edo alferrik galtzen uzteak immoraltasunetik asko dauka, horretara bultzatzen gaituen sistema kapitalistak bezala.

Kapitalak dena baliatzen du, baita herri mugimenduak ere. Baina borroka ekologista klase borroka izan da beti: ugazabek zikindu, langileok irentsi. Aurten 50 urte dira Erandion poliziak Josu Murueta eta Anton Fernández hil zituela. Bilbo Handian kutsaturik jaio ginen, aurpegia eta birikiak brillantina beltzez beteta eta isurien sirena hotsei adi. Ugazabei ez zien inporta gu hiltzea eta munduaren oraingo ugazabei ere ez. Eurek ez dute klima aldaketaren ondoriorik pairatuko, bizitzeko eskubidea erosteko beste diru daukate eta.

Premia larrietan kapitalismoak plusbalio iturria baino ez du ikusten. Horregatik ari dira enpresak euren errekonbertsioa bultzatzen, estatuek eta nazioarteko erakundeek marko egokia eman diezaieten aldarrika. Herenegun energiaren autoekoizpena zigortzeko eskatu eta eguzkiaren zerga asmatu zen bezala, orain, mundu mailako kapital handiaren estrategiari jarraiki, markoa aldatzeko exijitzen dute: marko fiskal onuragarria eta diru-laguntzak. Eta besteok paga dezagun, kontsumoari zergen bitartez, besteak beste.

Honen aurrean, New Green Deal omen da erantzun bakarra. Baina keynesianismo berdea praktikara eroaterakoan, eroanez gero, ahaztu alderdi sozial osoa. Estimulu publikoa ez da ongizate-estatura edo giza eskubideen babesera bideratuko, kapitalismoaren gaurko estrategian ez baitago horrelakorik.

Kapitalismoaren estrategian oligopolioak daude, multinazionalek eta aurretiaz prestatzeko gaitasun ekonomikoa izango duten enpresa handiek baino ez dutelako iraungo. Aberastasuna esku are gutxiagotan. Eta sozialki “ekofaxismorantz” jotzen duten jendarteak: erregimen autoritarioak, apartheid klimatikoan sakonduko dutenak.

Bien bitartean, Europako Legebiltzarrak klima larrialdia deklaratu berri du, IBEX35eko enpresek finantzatzen lagundu duten goi-bileraren atarian. Dena ordenan, beraz.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Teknologia
Bilakaera kontzientea

Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.

Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


2025-02-12 | Jesús Rodríguez
Etxegabetzeen aurrean, irabazteko antolatu

Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Eguneraketa berriak daude