Etxe zein komertzioetako hondakinen kudeaketa kanpaina politikoetarako gai nagusietakoa izan da azken urteetan, Gipuzkoan batez ere. Alderdiek hondakinak kudeatzeko sistema hartu dute ardatz, bozak irabazi edo galarazteko. Usurbilen duela hamar urte ezarri zen atez ateko hondakinen bilketa, baina ordurako Urbil merkataritza gunean hasita zeuden kudeaketa selektiboarekin.
2009an sartu zen indarrean Usurbilen atez ateko hondakinen bilketa, hainbat motako zaborrak (organikoa, ontzi arinak, papera/kartoia eta errefusa) asteko egun bakoitzean jasotzeko. Sistema berritzaile horrek hainbat helburu zituen: konposta egitea bultzatu, zabor kopurua gutxitu eta birziklapen tasa %80tik gora izatea. Udal araudi berriak Urbil merkataritza guneari bidea zabaldu zion hondakinak selektiboki kudeatzeko, baina Leyre Lobato Urbileko zuzendariordearen arabera, haiek jada urtebete zeramaten komertzio zein bezeroek sortutako hondakinak bereizten.
Duela hamaika urte zentroak Marilia Pires langilea hartu zuen hondakinen bereizketa ondo egiten zela egiaztatzeko. Talde baten laguntzarekin, Pires pedagogia egiten hasi zen merkataritza guneko lokal eta bezeroekin, hondakinen kudeaketa selektiboa zergatik eta nola egin behar zuten azaltzeko.
Hasiera polemikoa eta zaila izan zela onartu du Piresek, jendeak ez baitzuen ulertzen zergatik bereiztu behar zuten zaborra: “Hondakinen kontuarekin hasi ginenean kontzientzia gutxiago zegoen, eta askok esaten zigun ez zuela zaborra bereiziko. Orduan guk egin behar izaten genuen haien lana, eta kontuan izanda hirurogei saltokitik gora daudela lan handia da hori. Hamaika urte pasata jendeak ulertu du zergatik bereiztu behar duen zaborra, eta orain lana asko errazten digute”. Urbiletik, bertatik bertara ikus daiteke Gipuzkoako agintariek zabaldu berri duten Zubietako erraustegiko tximinietako kea.
Nahiz eta hondakinak ondo kudeatu eta birziklapen tasa altua izan, halako gune batek badu berezko arazo bat: geroz eta gehiago saldu nahiak hondakin kopuru handiagoa dakar
Nola egiten dute lan?
Urbil bezalako merkataritza gune erraldoi batek sortzen duen hondakin mordoa bereiztea lan handia dela pentsa lezake batek, eta hein handi batean, hala da. Egun Urbilek 65 komertziotako hondakinak errebisatu eta sailkatzen ditu, Eroskirenak izan ezik.
Lehen aipatutako hondakin taldeez gain, enpresa gehiagorekin lan egiten dute bestelakoak bereizteko: beira, lanpara hondatuak, pilak, arropa, olio erabilia... Horretarako, birziklatzeko puntu bereziak dituzte.
Bestalde, bezeroek merkataritza gunean dauden edukiontzietan botatzen dituzten hondakinak ere errebisatzen dituzte. Honek ematen dio Piresi lan handiena, haren esanetan gaur egun saltokiek orokorrean “nahiko ondo” birziklatzen duten arren, salbuespenak salbuespen. Egun zehatzetan, baina, lana biderkatu egiten da, jende-oldea oso aldakorra baita. Azaroaren lehenean, adibidez, uste baina lan handiagoa izan zuten; nahiz eta jai eguna izan, ostalaritzako lokalak eta zinemak irekita zeuden, eta eguraldi eskasa egin zuenez inoiz baina bezero gehiago izan zela esan digu Lobatok: “Gutxitan ikusi dut hainbeste jende”, zioen. Piresek dioenez halako egunetan McDonald’s eta antzeko lokalak lepo beteta egon ohi dira, eta langileek duten asaldurarekin nahiko gaizki birziklatzen dute; askotan zabor poltsak itzuli behar izaten dizkiete ondo bereizi dezaten.
“Ezin dugu ezer egin”
Nahiz eta hondakinak ondo kudeatu eta birziklapen tasa altua izan, halako gune batek badu berezko arazo bat: geroz eta gehiago saldu nahiak hondakin kopuru handiagoa dakar. Enpresei hainbat irizpide jartzen dizkiete lokala ezarri aurretik –hondakinen kudeaketak udal araudia errespetatu dezala, adibidez–, eta horiek kontratuan idatziz onartu behar dituzte. Hondakinen produkzio masiboa geratzeko irizpiderik ez dago ordea, eta Lobatok aitortu du ia ezinezkoa litzatekeela halakorik.
Gehiegizko hondakin produkzioaren munduko ikur nagusia McDonald’s janari lasterren enpresa da. Berrerabili daitekeen bakarra erretiluak dira bertan, beste guztia erabili eta botatzekoa da: edalontziak, kartoizko kutxak, lastotxoak, ontziak... Beste jatetxe batzuetan platerak, edalontziak, katiluak eta mahai-tresnak garbitu eta berriz erabiltzen dira. Baina McDonald’s-en ez.
Enpresa estatubatuarrak munduan 38.000 lokaletik gora ditu, eta aisa irudika dezakegu zenbat milaka tona kilo hondakin sortzen dituen egunean, berrerabili beharrean. Halako enpresa multinazional baten aurrean Urbilek zaila du ezer egitea, Lobatoren arabera, eta horrek askotan ezintasuna sortzen diela dio.
Saltokiak arrastoansartzeko mugak
Eguberriak ate joka ditugu, eta halako egunetan kontsumoak, eta ondorioz, hondakin kopuruak, nabarmen egiten du gora. Egun horietan, Piresek eta garbiketako beste lankideek lan gehiago izaten dute saihestu ahal izango litzatekeen zaborra biltzen eta sailkatzen. Baina merkataritza guneko arduradunek azaldu dutenez muga handiak dituzte saltokiei arauak ezartzeko orduan, ez dezaten gehiegizko hondakin hori produzitu.
Instituzio publikoak dira kasu hauetan eskumen eta indar gehiago dituztenak enpresak arrastoan sartzeko, baina Urbilen ikusitakoaren arabera, alde horretatik ez da aurrerapen askorik ageri. Alderdiek ingurumenarekiko konpromisoaz hitz egiten duten bitartean, ehun enpresa munduko kutsadura igorpenaren %70aren erantzule dira. Multinazionalek gobernuen aurrean duten inpunitatearen erakusgarri dira, oraindik, gehiegizko hondakin eta kutsadura hori.
PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.
Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.
Sareak nabarmendu du Euskal Herri osoko eragileak daudela bertan eta deialdiak 140tik gora atxikimendu jaso dituela: "Horrek islatzen du zein den gaur egungo errealitatearen urgentzia, lurraren defentsaren beharra eta auziarekiko dagoen konpromezua".
Koalizio abertzaleko hiru ordezkariek ohar baten bidez euren "frustrazioa" adierazi dute proiektu fotovoltaikoa ezin gelditzeagatik: "Egoera horren aurrean, ez gara legegintzaldia amaitzeko indarrez sentitzen". Proiektu honi ez! plataformak salatu du EH Bilduren... [+]
Arratzua-Ubarrundiako "Proiektu honi ez!" plataformak adierazpen hau kaleratu du, udalerri horretako EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa aurkeztu berritan. Izenburu hau darama testuak: "EH Bilduren moketako politika edo Iparra nola galdu".
Arratzua-Ubarrundia (Araba) herriko EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa eman dute Solariaren zentral fotovoltaikoagatik. Hau da hiru zinegotziek, Txetxu Zengotitabengoak, Laura Sanchok eta Javier Ruiz de Arkautek, herritarrei zuzendu dieten agur mezua.
Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu. Formato oso berezia du: plegatutako orri handi bat da eta zabaldu ahala poster handi bat agertuko zaigu barnean. ARGIAk sostengatzen du Bizi Baratzea... [+]
Mila milioika mintzo dira agintariak. CO2 isurketak konpentsatzeko neurri eraginkor gisa aurkeztuta, zuhaitz landaketei buruzko zifra alimaleak entzuten dira azken urteetan. Trantsiziorako bide interesgarria izan zitekeen, orain arteko oihanak zainduta eta bioaniztasuna... [+]
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]
Otero jauna, garai honetan artzain honek ez du tarte handirik izaten ezertarako, justuan ibiltzen naiz, baina gaurkoan ezin utzi erantzun gabe zure azken kolaborazioa. Izan ere, sortu didan egonezinak pisua du. Haserrea ere astuna egiten zait. Ez pentsatu, ordea, dela zenbait... [+]
Kutsatzaile kimiko toxikoak hauteman dituzte Iratiko oihaneko liken eta goroldioetan. Ikerketan ondorioztatu dute kutsatzaile horietako batzuk inguruko hiriguneetatik iristen direla, beste batzuk nekazaritzan egiten diren erreketetatik, eta, azkenik, beste batzuk duela zenbait... [+]
Martxoak 15 goizean elurrak zuritu zuen Arano. Bertako herritarrek eta ingurutik eta ez hain ingurutik bildutakoek bete zuten plaza eta elkartasunaren beroan gozatu zuten eguna: Urumeako mendietan ezarri nahi duten Euskal Herriko zentral eoliko handienaren kontrako protesta izan... [+]