Herritarren fitxaketa numerikoaren ametsa betetzen ari da Frantzia

  • AEBen eta Txinaren ondoan izan nahi du Frantziako Estatuak: kontrol sozialerako teknologiaren esparruan indartsu eta etsenplu. Iduri ezean, ari da, ari, diskretuki eta herritarren onerako dabilenaren postura atxikiz. Aurpegi ezagupena behartuko duen ALICEM aplikazioa dugu urrats bat gehiago. Mobilari begira jarri, honek aurpegia ezagutu eta zerbitzu publikoak eskura ukanen ditu herritarrak. Amesten duen jendarte kontrolatura heltzeko beste urrats bat, beraz.

Kontrola kaleetara zabalduz, kalean dagoen anonimotasunarekin bukatu eta herritarrak fitxatzeko helburu argia du Frantziako Gobernuak.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Plazaratutako helburua interneteko pertsona guztien identifikazioa eta anonimotasunaren bukaera denean, beharturiko aurpegi ezagupenean oinarrituriko nortasun numerikoaren proiektu hau borrokatu besterik ezin daiteke egin”. Interneten herritarren eskubideak defenditzen dabilen La Quadrature du net elkartearen hitzak dira eta  Frantziako Gobernuak bideratzekoa duen ALICEM (Authentification en ligne certifiée sur mobile–Mugikor Bidez Bermaturiko On line Egiaztapena) aplikazioaz ari da.      

Ai, legediak eta norberaren askatasunak traban ditu gaixo Frantziak: kontrol sozialerako teknologiak ez ditu nahi bezainbat biderkatzen ahal, behin omen giza eskubideen herri izandako Estatu horrek. Alta, ez du amets ttikia, eta oraindik handiago du errealitate bihurtzeko nahia: sektore horretako lider izan nahi du. Ameriketako Estatu Batuen eta Txinaren ondoan egon nahi du. “Kultura frantsesa ez bezala, kultura txinatarra bizi pribatuen zainketaren onarpenean dago gehiago”, Frantziako INHESJ Segurtasun eta Justizia Goi Ikerketen Instituzio Nazionalaren azken txostenean irakur daitekeenaz. Suerteduna Txinako Estatua.

Kontrol soziala errazkiago –ez bada ohartu gabean– liseritzeko asmoz, diskretuki, eztiki eta “aukera emanez” bideratzea erabaki du Frantziako Gobernuak. Horren adibide dugu ALICEM aplikazioa. Aurtengo maiatzaren 13an, Edouard Philippe lehen ministroak dekretu bidez, hots, parlamentuko eztabaida politiko eta filosofikoak saihestuz harturiko urrats berria.

Aurpegi ezagupena orokortuz

Zer da ALICEM? Aurpegi ezagupen orokortuari atea irekitzen dion aplikazioa. Nola funtzionatuko du? Txip biometrikodun nortasun agiria daukanak bere smartphone mobilean aplikazioa telekargatu eta kontu pertsonal bat sortuko du. Smartphonarekin pasaporteko txipa irakurri eta datuak pasako ditu, ondotik, aurpegia alde guztietara mugituz bideo bat grabatuz. Nortasuna baieztaturik, identitate numeriko edo digitala sortuko dio Ministerioak. Horri esker, mobilari begira jarri eta ezer gehiago egin gabe kontua irekitzeko gisan. Zertarako izanen da? Zerbitzu publikoetara sartzeko bidea izanen da. Osasun Asegurantzaren Kutxa, gidabaimena kudeatzeko gunea, zergen espazioa… orotara 500 bat zerbitzu publiko. Nahi edo ez, herritarrentzako beharrezkoak diren elementuak beraz. Oraingoz, ohiko bidetik sartzen ahalko da zerbitzuetara, baina bide berri hau ere egonen da nahi duenarentzat.

Horren ilegaltasunaz eta arriskuaz ohartarazten dabiltza noski, norberaren askatasunari loturiko egiturak, baita CNIL Informazioa eta Askatasunen Komisio Nazionala gisakoak ere. Hain zuzen, datu baseei buruzko arautegiari segi, datu biometrikoen bilketak norberaren oniritzia izan behar duelako. Ordea, ALICEMekin aurpegi ezagupena behartua izateaz gain, aplikazioa erabiltzeko beste sarbiderik ez dauka erabiltzaileak. Eta zer eginen dute informazio hauekin? Noren esku izanen dira bihar eta zertarako erabiliak? Herritarra lasaitu nahian dabil Frantziako Gobernua, baina azkenean geroak soilik argituko dizkigu galderen erantzunak. Kontrolatzaileak kontrolatuari egia osoa kontatzen dion jakitea neke delako.

Baina berdin du, CNILaren oharrari elkor, urte bukaerako orokortzekoa du aplikazioa. La Quadrature du Net-ek errekurtsoa pausatu du Estatu Kontseiluan. Anonimotasunaren bukaeraren eta pertsonen identifikazio orokortuaren oharpena ez da elkartearen fabulazio bat. Gobernuaren gogoeta ofizialetan kausi ditzazkegu errazki frogak. Numerikoari loturiko mehatxua, 2019 urtean deitu txostenean ondokoa irakur daiteke: “Askatasuna, horra hor interneten paradoxa guztia. Eduki herratsuak zabaltzeko eta izaera ezberdinetako edukiak hedatzeko erabili kontu faltsuak biderkatzen dabiltzan guztiak babesten ditu anonimotasunak. (...) Horregatik dugu nortasun numerikoaren erronka gainditu behar, 2020tik aitzina frantses orok bere nortasuna frogatu ahal izan dezan eta jakin dezagun benetan zeini dagokion”.

Mehatxua alimalea omen da: “Abiadura bizian zabalduz doan eraldaketa numerikoa bizi du gure jendarteak. Horri loturiko arriskuak ez dira gehiago aldian aldikoak; ez, sistemikoak ditugu: enpresak, lurralde elkargoak zein herritarrak eta hauen datu pertsonalak dira hunkiak”, Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak dionaz.
“Arriskua”, “ziberkriminalitatea”, “eduki herratsuak”… beldurra hedatzeko hautu argia egina du Frantziako Gobernuak. Ziberkriminalitatea versus teknologia inteligenteak. Hitzen hautaketa ere ez da hutsala: adimendua ala krimena?

Kontrola kaleetara zabalduz

Baina kontua da numerikoan dagoen anonimotasun hori karrikan ere badela, eta hori ezin dutela gehiago jasan. Zenbat anonimok du azken urte honetan jaka hori bat soinean? Krisi klimatikoari begira neurriak hartzea exijitzen hasiak diren zenbat jaka berdedun izango dira bihar? Eta zerbitzu publikoaren desagerpenaren kontra etzi mobilizatuko diren zenbat anonimo ukanen ditu Gobernuak? Hori guztia badaki eta plaza publikoaren erabateko kontrola jarri du helburutzat.

“1999ko Seattleko Mundu mailako Merkataritza Erakundearen gailurrean agertu eta 2001eko Genovako G8aren gailurrean baieztaturiko mugimendu ihardukitzaileen erradikalizazio baten aitzinean gara. (…) Geroztik nazioarteko elkarretaratze guztiak dira bortizkeriz josiak. Gure indar guztien mobilizazioa eta nazioarteko kooperazioa ezinbesteko ukan ditugu Miarritzeko G7 gailurra ongi eta arrakasta diplomatikoz iragan ahal izateko”. Barne ministroaren hitzak dira, Milipol barne segurtasunaren saloinaren estreinaldian plazaraturikoak. Reporterre komunikabidea egon zen bertan, irudikatzea ere nekeza zaizkigun tresneria guztien aurkezpenean. “Nous avons visité ‘Milipol’, le salon de la répression” (“Milipol bisitatu dugu, errepresioaren saloina”) artikuluan ederki deskribaturiko errealitate beldurgarria sudur puntan dugula dirudi. Hala ere, Frantziako legediaren hertsitasuna deitoratu zion industria horretako ordezkari bat baino gehiagok Reporterre-ri. Nahi bezainbat ezin dute egin eta legedia malgutzea espero dute: inteligente adjektiboarekin kalifikaturiko kontrol sozial hori “geroa delako”.  Funtsean, 2024eko Parisko Joko Olinpikoetan aurpegi ezagupena martxan jarriko duela jakinarazi du Gobernuak.

Anartean, badabiltza aitzina, diskretuki, kontrolak esperimentatuz, usu Herriko Etxe batekin adostu hitzarmen baten bidez. Adibidez, aurtengo otsailean entseatu zuten kaleetan jarritako kamaren bidezko aurpegi ezagupena Niza hiriko ihauterietan zehar. Confidentia enpresaren esku den Anyvision programa israeldarra erabili zuten. Kamaraz kontrolatzeko 1.000 boluntario espero eta 5.000 ukan zituzten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontrol soziala
Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


“Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea”

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Gasteizko Udalak ia 40 milioi euro bideratuko ditu segurtasun arloko langileen soldatak ordaintzera

Iñaki Gurtubai Segurtasuneko zinegotziak "Poliziaren Lan Eskaintza Publiko bateratua” eta “inteligentzia kamerak instalatzea” iragarri ditu 2024rako, besteak beste.


Gasteizko Udalak 117.000 euroko inbertsioa egingo du bideozaintzarako hamazazpi kameren instalazioan

Gasteizko Udalak Insitel enpresari esleitu dio hiriaren erdigunean prestazio altuko hamazazpi kameraren bidez bideozaintza sistema hornitzeko, instalatzeko eta konfiguratzeko kontratua. Besteak beste, Andre Maria Zuriaren plazan, Plaza Berrian eta San Frantzisko aldapan jarriko... [+]


Zaintza-kamerek ezkutatzen dutena

Gasteizen, beste hiri batzuetan bezala, zaintza-kamera berriak jarri nahi dituzte, baina ez digute horien benetako ezaugarririk kontatzen. Are larriagoa da ez dizkigutela azaltzen benetako arrazoiak zein diren, ezta kamerek nori egiten dioten mesede ere. Gaia orokorrean... [+]


X sare sozialak erabiltzaileen datu biometrikoak jasoko ditu, segurtasunaren izenean

X sare sozialak (orain arte Twitter zenak) bere pribatutasun politika aldatu du eta erabiltzaileen ezaugarri fisikoak ere bilduko ditu, besteak beste, aurpegi-ezagutzaren bitartez.


50 kamera gehiago ezarriko dituzte Bilboko tranbian “segurtasuna” argudiatuta

Bilboko geltoki guztietan kamerak ezarriko dituela adierazi du Euskal Trenbide Sareak. Gaur egun ezarrita dauden tokietan ez ezik, beste hamalau geltokitan jarriko dituzte.


2023-06-08 | Gedar
Telefono-seinaleen bidez pertsonen mugimenduak detektatzeko sistema bat jarriko du martxan Gasteizko Udalak

Turismo Inteligentziarako Sistema delakoaren bidez, Gasteizko zenbait tokitan sentsoreak jarriko dituzte. Pertsonen gailu mugikorren seinalea atzemanda, "portaera eta errepikapen-ereduak detektatu" nahi dituzte.


2023-04-27 | Gedar
Aurpegien errekonozimendurako kamerak jarri dituzte Nafarroako Unibertsitate Publikoan

Liburutegiaren sarreran jarri dituzte kamerak, Smart Talent Source SL enpresaren ikerketa bati lotuta. "Horrelako neurrien normalizazioaren bitartez, kontrol geroz eta zuzenagoa ezarri ahal izateko aurrekari arriskutsua dira kamera horiek", salatu du UIBk.


Pobreziaren kontrako “euskal sistema”

EAEko parlamentuan aurrera egin du Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren lege aldaketak. Badago zer aztertu legearen eztabaidak, aldaketa egiteko ezker zein eskuin egin den akordioak, eta legeak ekartzen dituen berrikuntzak izan duten oihartzun eskasari... [+]


2023-01-10 | Hala Bedi
17 kamera jarriko dituzte Gasteizko erdigunean, adimen artifizialekoak

Kontrol sozialerako teknologiek presentzia gero eta handiagoa dute Gasteizen, Udalaren ekimenez. Zabalgunean eta Alde Zaharrean bideozaintzarako 17 kamera berri jarriko ditu Udalak udatik aurrera. Adimen artifizialarekin funtzionatuko dute eta "delituak denbora errealean... [+]


Teknologia
Haur ziborgak

Ziborg hitza sortu zen izaki bizidun hobetu bat deskribatzeko. Gorputz organikoa eta teknologia elkartzean, gorputzaren prestakuntzak hobetuta dituen izaki biziduna litzateke ziborga.


Eguneraketa berriak daude