Zer dela eta lagundu behar dugu euskaldunok eta katalanek Espainian “gobernu progresista” bat osa dezaten? Gobernu espainiarra (edozein koloretakoa) osatzen laguntzen duenak Espainiako Estatua osatzen laguntzen du. Ez dago gauza kaltegarriagorik Kataluniarentzat edota Euskal Herriarentzat Espainia osatua baino. Espainia Francorekin, haren aurretik eta haren ondoren, euskaldunon eta katalanen aurkako proiektua delako. Ez dago Espainia barruan estatu plurinazionalik eraikitzerik, Espainia bera delako beste nazioen ukazioan oinarritzen den ultranazioa. Hori ez dute sekula negoziatuko, hori inposatu egiten dute beti.
“Euri gortina batek ixten du gure kalendarioa”, zioen Joxe Azurmendik. Euriak ez digu uzten, nonbait, paisaia erreala ikusten. Itsutu egiten gara, gortina horren atzetik zer ote dagoen asmatu ezinik.
Katalunian zein Euskal Herrian, independentzia ez da kapritxoa. Nortasun propioa dugun nazio moduan existitzeko ezinbesteko baldintza da. Izan ala ez izan
Euskaldunok geure historia luzean eta geure azken esperientziatik ikasi ez badugu, nahikoa dugu Katalunia aldera begiratzea, une honetan ere Espainia zer den eta nola jokatzen duen ikusteko, eta hortik zer espero daitekeen konturatzeko. Adibide baterako, hauxe: azken denboretan bizi izandako guztiaren ondoren, horrek guztiak utzi dituen hondarrak neurtu nahian, azterketa zabala egin berri du estatu osoan Centre d’Estudis d’Opinió erakundeak, eta emaitzak guztiz esanguratsuak dira: Andaluzian, Madrilen, Extremaduran, Kantabrian edo Asturiasen… guztiz zuzen eta egoki ikusten dute politikari katalanen kartzelaratzea; ez dute Katalunian erreferendumik onartzen, Espainia nazio bakarra eta banaezina delako, eta abar. Beraz, Madrilen gobernuan legokeen balizko “progresista” batek horrela nahiko balu ere –eta berau hipotesi fiktizioa da–, ezingo luke planteatu ere egin. Espainian mendeetan sortu duten oinarri, substratu eta muin ideologikoa hor agertu den hori delako. Hori ukitzen baduzu, akabo Espainia bera.
Katalunian zein Euskal Herrian, independentzia ez da kapritxoa. Nortasun propioa dugun nazio moduan existitzeko ezinbesteko baldintza da. Izan ala ez izan. Beti egin zait harrigarria gure arteko batzuek “Espainia barruan eroso bizi” aukera adieraztea. Ezinezkoa baita. Benetan euskaldun sentitzen den inork esan dezake gaur egun eta hemen “ni espainola naiz” eta eroso sentitu? Hasteko, euskaldunak eta katalanak “espainola naiz” esatera behartu egiten gaituzte egunero, hitzez eta idatziz, guk nahi ala ez. Izango da, bai, erosotasun mota baten truke nortasuna saltzeko prest dagoenik, eta ez dut adibiderik jarri behar.
Izango da gurean fede oneko euskaldun zintzorik pentsatzen duenik estatus berria adostu daitekeela berton, gure artean, eta gero Madrilera joan, hori indartsu negoziatzera. Baina bistakoa da esperantza horrek zenbat irauten duen hemen: Madriletik “balizko gobernu progresistak” buruzagi jeltzaleengana keinu bat luzatzen duen unean, akabo estatus berrirako aliantza.
Zer, orduan? Subiranisten aliantzak bai, Katalunian zein Euskal Herrian, baina independentziara daraman bidea ondo diseinatuta. Euskal errepublikaren diseinu demokratikoa, integratzailea eta aglutinantea, modernoa eta ez-baztertzailea behar dugu. Bai, baina euskal errepublikarena, gero. Independentea, estatu propioan eratua. Bestela, ipuinetan ari gara. Ezin baita irudikatu Euskal Errepublika, Monarkia parlamentario espainiar horren barruan, ene ustez. Has gaitezen, bada, Monarkia horren gobernuak lagundu ordez, gure Errepublikarako bide zehatzak zabaltzen. Bada garaia.
Donald Trumpek agindutako muga-zergak indarrean sartu dira: Kanadak eta Mexikok %25ekoak izango dituzte eta Txinak %10ekoa. Kanadak zifra bereko arantzelekin erantzungo du. Mexikok arbuiatu du AEBko Gobernuak esan izana organizazio kriminalekin loturak dituela herrialde horrek... [+]
"Etorkizuneko zubiak" eraikiz, azpimarratu dute "garai nahasi hauetan" euskararen aldeko aldarriak ozen entzun behar direla aurrerantzean: "Bada garaia euskarari dagokion tratamendua, lekua, emateko".
Larunbatean hamarnaka milaka herritar manifestatu dira Berlinen eta Alemania osoan. Otsailaren 23ko hauteskunde orokorren atarian, gainontzeko alderdiei eta bereziki CDU alderdi kontserbadoreari exijitu diete AfD eskuin muturreko alderdiarekin harreman oro eteteko.
Green Capital enpresak ahoz jakinarazi dio Zizurkilgo Udalari Ezkeltzuko proiektua "behin betiko bertan behera uzteko erabakia". Udalak positibotzat jo du erabakia, "zalantza handiak sortzen baitzituen ingurumenari, paisaiari eta ondareari eragingo lizkiokeen... [+]
Manifestazio jendetsuak egin dituztean larunbatean Argentinako hainbat hiritan. Javier Milei presidenteak "pedofilo" deitu ditu LGBTIQ+ pertsonak Davoseko Munduko Ekonomia Foroan.
Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.
Munduko landa eremu periferikoetan 4 milioi kilometro koadro laborantza lur abandonatu dira azken 75 urteotan. Orain arte arrazoi ekonomikoengatik uzten baldin baziren nagusiki, gerora, klima aldaketak ere horretara bideratuko ditu geroz eta gehiago. Bioaniztasuna babesteko xede... [+]
Vox alderdi faxistak Iruñeko Arrotxapea auzoan "informazio-mahai" bat jartzeko asmoa iragarri zuen, eta "kaleetan faxistarik nahi ez duen" langile-auzo anitz baten gaitzespenarekin egin dute topo. Berriozarren ere izan dira VOXekoak, eta bertan ere... [+]
Duela hemeretzi urte berpiztu zen libertimenduen usadioa Donibane Garazin. Antton Lukuk abiatu zuen mugimendu hori, eta bi hamarkadetan, Ipar Euskal Herriko herri desberdinetara ez ezik, Hegoaldera ere hedatu da. Zortzi libertimendu muntatu dira aurten, eta datozen asteetan,... [+]
70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.
Guardianeko enpresa batzordeak eta SOS Aiaraldea plataformak deituta, mobilizazio jendetsua egin dute Laudion, Laudioko lantegiaren itxiera salatzeko. 2.000 herritar baino gehiagok giza-katea egin dute lantegia inguratuz.
Gorrotoa sustatzen duten algoritmoak, mendekotasuna sortzeko diseinatutako aplikazioak, pertsonak beharrean publizitate-hartzaileak ikusten dituzten plataformak, merkantzia gisa tratatzen gaituzten sare sozialak… Badirudi azken aldian herritarrek sare sozial nagusietatik... [+]
Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.