Asier Otxoa de Retana Simonek eta Gorka Lazkano Muruak sei eta bost urte egin dituzte preso hurrenez hurren. Otxoak Jarrai-Haika-Segi sumarioan auzipetuta, Lazkano ETAri laguntza eman izana leporatuta. Salamancako Topas espetxean ezagutu zuten elkar 2000ko hamarkadaren bigarren erdialdean. Urte batzuez, haiek eta beste preso batzuek elkarbizitza talde estua sortu zuten, espetxeari gozamenerako eta kidetasunerako espazio bat irabaziz.
"Jendarteak aurre egin nahi ez dizkien gauza horiek azpian ezkutatzeko dituen alfonbra” da espetxea Lazkanoren ustez, eta “pertsonak xehatzeko makina”. “Kartzelak presoa infantilizatzen du, autokudeaketa pertsonalerako gaitasuna lapurtuz. Gero bat-batean kaleratu egiten zaitu, 'konpon zaitez zu zeu' esanez, eta ezin duzu”, dio Otxoak. “Eta izaki apatikoak sortzen ditu, dena duzulako egina edo inposatua”, osatzen du Cobosek. Hirurek ondo ezagutzen dute espetxea.
Salamancako Topas espetxean egin zenuten topo. Nola joan zineten harremana estutzen?
A. Otxoa: Hirugarren moduluan egin genuen topo, Gorkaz gain Urko eta Oti ‘kideak’ zeuden. Santi ia kide modura aurkeztu zidaten. Ez da normala espetxean hain konfiantzazko pertsonak aurkitzea preso politikoen kolektibotik kanpo.
S. Cobos: Aurretik preso politiko askorekin harremana izana nintzen. Euskara apur bat ikasi nuen eta praktikan jartzen saiatzen nintzen. Gero hobeto edo okerrago konpon zaitezke, kalean bezala, eta gure kasuan kupidoren gezi-kolpea izan zen [barre orokortuak]. Asier heldu zenerako ‘txiringitoa’ martxan genuen jada.
Zer zen ‘txiringito’ hura?
S. Cobos: Koadrila bat ginen, harremanetara eta elkarbizitzara dedikatuak. Gibel asmorik gabeko adiskidetasuna sortu genuen, espetxean ez da batere erraza, behar handia baitago. Espetxealdiaren une lasai batean izan zen, isolamendurik gabe, jipoirik gabe…
A. Otxoa: Hiru bat urtetan zazpi-zortzi izan ginen, hiruzpalau sozial eta hiruzpalau politiko, sartu eta irteten zen jendearekin. Hori zen borroka, gozamenerako espazio bat sortzea etsaitasunezko giro haren erdian. Areto bat genuen, gure espazioa zen nolabait. Orduko bizipenak partekatu eta gero, berdin dio urteak ematea elkar ikusi gabe. Lotura berezia dago.
G. Lazkano: Gure mundu txikia sortu genuen. Espetxeak ez dizu ezer emango, bizirauteko zure bizitza eraiki behar duzu ahal duzun moduan, eta bide horretan lagunduko zaituen hurbileko jendea aurkitzea altxorra da. Aparte Santi ezagutzeak ni aberastu egin nau, espetxe barruko beste borroka bat ezagutu dut.
Funtzionarioek zuen arteko harremana txarto hartu zuten?
S. Cobos: Ihesaldiak egin dituzten presoak, mutinak antolatu dituztenak, ETAkideak, denak elkarrekin geunden, pentsa.
A. Otxoa: Eta gainera egun guztia barrez. Nahiko ondo pasa genuen urte haietan, hala eta guztiz ere. Une gogorrak ere izan genituen, baina zentzu horretan pribilegiatua sentitzen naiz. Kartzelero txakurrenei batez ere, haserre handia sortzen zien.
Pepe Villegas COPELeko preso historikoak kontatzen zuen funtzionarioek mehatxu egin ziotela: “Euskaldunekin erlazionatzen jarraituz gero ordainduko duzu”. Eta ordaindu zuela zioen. Santi, zu kaltetu egin zaituzte harreman mota hauengatik?
S. Cobos: Nire kasuan ezberdina zen, funtzionarioen irudiko ni euskaldunak baino influentzia are okerragoa nintzelako [barre orokortuak]. Baina euskal preso politikoen eta beste presoen artean etsaitasuna sortzeko ahaleginak askotan ikusi ditut. Gogoan dut, esaterako, Villabonako espetxean [Asturies] 11Mko atentatuen eguna. Funtzionarioek preso sozialei burua jan eta ia antolatu ere egin zituzten euskaldunen aurka oldar zitezen. ‘Pintxorik’ ez erabiltzeko esan zieten soilik, bestela kontrola galtzeko arriskua baitago.
A. Otxoa: Sozialak moduluz aldatu izan dituzte gurekin harremana izateagatik, horrelakoak askotan.
Adiskidetasuna mantendu duzue espetxetik kanpo ere.
A. Otxoa: Gorkak ezin gintuen bisitatu espetxetik irten eta gero. Ni bi urte eta erdiren ondoren irten nintzen eta Santik Topasen jarraitu zuen.
S. Cobos: Garai hartan gutun bidez mantendu genuen harremana, eta senideen bitartez mezuak helaraziz, elkarrengatik galdetuz-eta. Gero Langraitzerako lekualdaketa izan zen. Irteteko izan nuen lehen baimenaren egunean bila etorri zitzaizkidan espetxera nire lagun batekin batera. Hirugarren gradutik aurrera maiztasunez ikusi dugu elkar. Orientabide gisa balio izan zidaten irtetean. Gorkak esan zidan: “Hemen nire etxea, nahi duzunerako”. Asierrek berdin.
Topasen eraiki zenutena ez da oso ohikoa. Nolakoak izaten dira preso "sozial" eta "politikoen" arteko harremanak?
A. Otxoa: Oso zaila da Santi eta Topaseko beste batzuk bezain sendo dauden presoak aurkitzea espetxean, eta horrek harremana erabat baldintzatzen du.
G. Lazkano: Egoera familiar eta pertsonal izugarriak daude. Gainera, espetxe barruan oso ‘gizon’ izan behar duzu, gogortasuna antzeztu, ez dira ahultasunak kontatzen. Ni entzutekoa naiz, eta asko etortzen zitzaizkidan kontatzera, barrenak hustutzeko eta entzunak izateko beharra zuten. Benetako dramak.
S. Cobos: Badago oinarri bat: azken batean kaka berean zaudela, espetxean. Horrek egiten du maila batean behintzat batzea. Nik oro har euskal presoak sozialekin ondo portatzen ikusi ditut, izan zigarro bat emateko izan idatzi batekin laguntzeko. Eta sozialen aldetik errespetua, gertutasun politikoetatik harago.
OHARRA: Elkarrizketa hau erreportaje zabalgo baten parte da. Beste zatia Santi Cobosen bizitzari dagokiona da.
Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.
Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]
Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.
Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]
Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira.
Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]
Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]
Kulturatik elkarteak antolatuta, Musika eta dantza Palestinarekin ekitaldia egin dute Alderdi Ederren gaur eguerdian. Palestinako herriari elkartasuna adieraztea eta jasaten ari diren genozidioaren bukaera eskatzea izan da helburua. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza... [+]
Konturatu orduko, 119 arkume jaio dira etxean, eta hamahiru ardi baino ez zaizkigu gelditzen erditzeko. Aurrerakoak diren urruxak jada izendatuta dauzkagu; horrek, inplizituki, esan nahi du hiltegira eramango ditugunak zeintzuk diren badakigula. Bereizte ariketa horretan... [+]
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".
Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]
Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]
Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.