Urtebete luze dauka Ubera liburutegiak (Pasai Donibane). XXI. mendeko jendartearen beharrei egokitutako proiektua da, liburutik harago luzatzen duena begirada. Kultura dinamizatu eta sortzeko txinpartak piztu nahi ditu, eta horretarako dinamikak sortu. Hantxe aurkitu dugu Marga Anzuela Martinez liburuzaina, bata eta bestearekin hizketan.
Garai berrietara egokituz gero, nolakoak izan beharko lirateke liburutegiak?
Gizartea aldatu da eta liburutegiak krisian daude. Egun informazio gehiena poltsikoan dugu, beraz, beste zerbait bilatu behar dugu. Entziklopediak kontsultatu, argitaratutako azken nobela hartu, etxera eraman, ikasi eta isilik egoteaz gain, hamaika gauza eskainiko dituen liburutegia. Denontzat erakargarria eta denon beharrak beteko dituena behar du.
Zeintzuk dira Uberaren ardatzak?
Informazio beharrak asetzeaz gain, topagune bilakatzea eta horretarako bideak sortzea, gure historia eta kultura oinarri hartuta. Herritarrek elkar ezagutu eta ezagutza partekatzea da helburua. Liburutegi bizia nahi dugu. Pentsamendu kritikoa garatu, kultur dinamikak sustatu, sormena landu eta hori guztia ondo pasatzearekin lotu. Kontsumitzaile huts izatetik sortzaile bilakatzera goaz.
Ubera baino lehen, zer zegoen herrian?
1970ean Itsas Mendi kultur elkarteak herri liburutegia sortu zuen. Beren egoitza erabili eta boluntario aritzen ziren lanean. Udalak liburutegia beregain hartzea lortu zuten 2006an, espazio bera erabiltzen jarraitu arren. Ubera berritzailea dela esango dugu, baina hemen beti egon da komunitatearekin lotura. Haiei esker dago gaurkoa irekita.
Nolakoa izan da Uberaren eratze prozesua?
Itsas Mendiren egoitzan ginela, kultur eta gizarte eragileekin hausnartzeko topaketa egin genuen, baita herritar eta haurrekin ere. 2014an behin betiko espazioa eman ziguten, eta espazio hutsa nola bete erabaki behar genuen. 2016an bisita gidatuak egin genituen, beste liburutegietako irudiak jarri, haurrei planoak marrazteko aukera eman eta hainbat dinamikaren bitartez ideiak jaso.
Ereduak bilatzerakoan, non jarri duzue begirada?
Ipar Europako proiektuak oso interesgarriak dira, Finlandiako Aarhus liburutegia kasu. Bestetik, Bartzelonan esaterako, arkitektoak ari dira liburutegiak diseinatzen; haietako batean sukalde bat eraiki dute eraikinaren erdi-erdian. Guk, ordea, ez dugu hainbeste baliabide. Horregatik, Txileri erreparatu diogu; baliabide gutxirekin ateratako proposamen ederrak dituzte. Liburutegia beti ikusi dute bizia eta espazio fisikotik harago doan zerbait bezala, gurditxo batekin plazara liburuak eramanez, adibidez.
Zuek zein baliabide dituzue?
Hau udal liburutegia da, herri mailako proiektua. Pasaian, gainera, lau daude eta bat gara horien artean. Funtsezkoak izan dira herritarren parte hartzea eta babesa.
Zein proposamen atera dituzue aurrera?
Lankidetzak egin ditugu. Albaola Itsas Faktoriako kideekin batera itsasontzi formako altzari bat egin genuen, haurrek liburutegi barruan halakorik nahi zutela proposatu zutelako. Haurrek maketa egin zuten ikastaro gidatu batean eta adituek eraiki. Kuxinak ere herriko amonek josi zituzten eta haurrei josten irakatsi. Horrez gain, Etxean Bizi programarekin topaketa bat antolatu genuen, non 12 urteko haurrek jolasak antolatu zituzten adinekoekin jostatzeko. Herriko ilustratzaile batekin marrazketa ikastaroa hasi dugu baita.
Historia eta kultura presente dituzue.
Garrantzitsua da. Duela hiru urte Gau Beltzari forma ematen hasi ginen. Festa gure kulturan oinarritzea da proposamena. Liburutegiaren ardatz bat ere bada kritikotasuna bultzatzea: Zer da Halloween? Zer zen egun hori gure herrian? Aitzakia bat da gure nortasunaz jakiteko, eta izateko.
Dinamika batzuek hartu dute bizitza propioa.
Prozesuan talde bat sortu zen: Bibliotekaren lagunak. Elkarrekin lan egin dugu uneoro. Honen barruan Sanjuandarren Oroimena taldea sortu da, herriko aitona-amonen testigantzak bildu nahi dituena. Udaleko baliabideei etekina ateraz, Hugoenea sormen espaziora datozen idazleekin kafe tertuliak ere antolatzen ditugu. Haurren taldea ere badago: liburutegia apaintzen dute eta pijama festa ere antolatu dute.
Pijama festa liburutegian?
Ginkana bat egin genuen liburuekin, idazleekin eta pistekin. Beldurrezko istorioak ere kontatu genituen. Oso bitxia izan zen, lokartu baino lehen denak irakurtzen jarri ziren. Hori da helburua: bat-batean egindako gauza batetik zaletasuna sortzea.
Haurrak bai, helduak ere bai. Non dira gazteak?
Erronka zaila da. Erakargarriak diren ekintzak antolatu arren, hurbiltzen diren gehienek ez dute liburutegi klasikoaren kontzeptuarekin hausten, ikastera eta lanak egitera datoz. Baina egia da gero eta gehiago datozela. Prozesu bat da.
Proiektu honetan zein toki dute liburuek eta literaturak?
Helburua ez da bakarrik liburuak irakurtzea, ezagutza trukatzea eta ikastera edo irakurtzera bultzatzeko grina piztea baizik. Eskolekin lankidetza handia egin beharko litzateke, literatura irakurtzen jakiteko heziketa bultzatze aldera. Jendearen inplikazioaren araberakoa izango da hemendik aurrerakoa, gure aldetik jarritakoaz gain, komunitatearena ere bada ardura.
Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]
Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.
Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]
Urriaren 9an Bilbon egindako prentsaurrekoan, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak iragarri ditu aurtengo Euskadi Literatura sarien irabazleetako batzuk.
Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 20an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Azpeitiko Elikagunean. Bertan izango dira Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal egileak, Markel Lizasoain itzultzailea, Maitane Gartziandia diseinatzailea eta Dani Blanco argazkilaria. Egileen azalpenak... [+]
Kartografiak herri edo lurralde baten ezaugarriak baino askoz gauza gehiago adierazten dituela jakina da. Mapak eskuan konkistatu dira kontinenteak eta eraiki dira inperioak historian zehar, eta eskoadra zein kartaboiez definitu dira identitate kultural eta politikoak. Euskal... [+]
Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]
Konturatu orduko apirila joan da, bere intentsitate eta kolore guztiekin. Egun beroak, epelak eta hotzak utzi dizkigu. Ostadarra eta izotza. Euri jasak eta bero sapa. Jaio berri diren arkume apurrak belardian dabiltzan bitartean, labanak eten egin du bizitza eman duten hiru... [+]
Martxoaren amaieran Donostiara etorri zen Amador Fernández-Savater bere liburu berria aurkeztera: Capitalismo libidinal [Kapitalismo libidinala]. Bisita labur batek mami handia izan dezake. Madrilera itzuli aurretik elkarrizketatu genuen, harilkatuz politika,... [+]
Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]