Latinoamerikako borroka sozialetan erreferentziazko izena da Raquel Gutierrezena. Jaiotzez mexikarra, erabat murgildu zen Boliviako 80. hamarkadako gerrilletan eta indigenen mugimenduetan. Kartzelan bost urte emandakoa, Cochabambako Uraren Gerran aktibista, Soziologian doktore, ikertzaile eta unibertsitateko irakasle, kontinenteko borroka feministaren ikerketan eta teorizazioan dihardu azkenaldian. “Matxinada” deitzen duen horren gakoak azaltzen izan da Iruñean, Zabaldik gonbidatuta.
Emakumeek lurraren defentsarako borroketan protagonismoa hartu izana da, zure ustez, Latinoamerikak bizi duen matxinada feministaren gako nagusietako bat. Berria da hori?
Ez da berria, bai berritua. Egun, lurraren defentsarako borroketan, non emakumea protagonista den, emakumezkoak ezbaian jartzen ari dira egitura mixtoak eta horien ezaugarri patriarkalak. Eta hori bada berritasun bat. Bestalde, borroka feminista klasikoak ere berritzen ari dira, eta indarkeria guztiak jarri dituzte jomugan. Saiatzen ari dira estatuaren mekanismo administratiboen eskutan ez erortzen, hau da, indarkeria etxeko indarkeriara ez murrizten. Kontua ez da etxeko indarkeria desagertu dela, baizik eta lotzen dela lan arloko indarkeriarekin, migratzaileen aurkako biolentziarekin eta bestelakoekin.
“Dena ari zarete nahasten”, esaten omen dizuete kide gizonezkoek.
Horixe bera. Gutxika ari gara hau dena gizonoi azaldu ahal izateko analitika sortzen. Baina bitartean ez dugu ahazten dena dagoela lotua, eta hortaz, dena nahi dugula aldatu.
Diozunez, protestak, geroz eta erradikalago, geroz eta masiboago ari dira izaten. Ez da ohikoena izan orain arte.
Konturatu gara inork ezin duela bakarrik, eta beraz, ahaleginak egin behar ditugula elkar lotzeko. Eta hori emakumeok egiten dugu hobeto. Ez inolako esentzialismoagatik, baizik eta beti gelditu delako gure gain pertsonen arteko konexioak egiteko betebeharra. Gizonen galdera tipikoa ondokoa izaten da: nola da posible aliantza egitea harekin eta harekin, hainbeste ezberdintasun izanda? Bada honetan guztian [eskuak irekita] ados gaudelako, eta honetan [eskuen arteko tartea txikituz] ez. Hori da anbiguotasuna maneiatzen jakitea.
Ez dirudi prozesu erraza denik.
Ez horixe. Baina emaitzak ikusten dira: Argentinan, Txilen eta Uruguain, azkenaldiko protesta feministak orain arteko handienak gainditzen ari dira, diktaduren bukaeran jazo zirenak, eta, argi eta garbi, mixtoak zirenak. Beraz, bada atxikimendurako mekanismo bat: erradikaltasuna. Kontua da: nola ulertzen genuen orain arte erradikaltasuna? Batez ere ezker patriarkalean, erradikaltasuna neurtzeko beti konparatzen ziren norberaren eta beste aldearen ekintzen eraginkortasunak, eta ondorioz, bukatzen zen ekintzak, nolabait, menperatzailearekiko simetrian planteatzen. Egun, erradikala eta masiboa ez dira kontrajarriak, erradikaltasunaren zentzua aldatu delako.
Zein da zentzu berri hori?
Bizitza erdigunean jartzea da kontua, eta konkreziotara jotzea. Saiatu behar gara ez itzultzen abstrakzio orokorren mundura, dena modu ideologikoan soilik eztabaidatzera. Hemen eta orain. Bizitzaren aldekoa eta indarkeria patriarkal guztien aurkakoa da disputa. Horrek mugimendua irekitzea ahalbidetzen du. Horregatik, glifosatoaren kutsaduraren aurka dabiltzan emakumeak erraz aliatu daitezke 4.000 kilometrora zianuroak kutsatutako uraren harira protestan dabiltzan emakumeekin.
Mehatxuak ere ba omen ditu mugimenduak. Zeintzuk?
Aurtengo martxoaren 8ko greban, protesta masiboak izan ziren hiriburuetan, baina herri txikienetara ere iritsi zen mugimendua. Hedadura hori da oztopatu nahi dutena. Horretarako tresna nagusiak pobretzea eta zorpetzea dira. Latinoamerikako toki askotan herritarrak kreditua erabiltzen ari dira oinarrizko gauzak erosteko. Ongi entseatutako praktika da zorpetzearena; horrela menperatu gintuen neoliberalismoak.
Kontraeraso militarra ere aipatu izan duzu.
Brasilen ikusten da gehien hori, baina baita paramilitarizatutako beste hainbat lurraldetan ere. Segurtasun pribatuko enpresez ere ari naiz: makroproiektu bat martxan jartzean, bere segurtasun enpresarekin iristen da. Indarkeriaren monopolioa duten erakunde ofizialekin trikimailuak egin, harreman ilunak eraiki, eta bukaeran armatutako gizon taldeak agertzen hasten dira. Talde horiek emakumeak bortxatu eta neska gazteak bahitzen dituzte, prostituzio-etxeak “behar” dituzte… Birpatriarkalizazioa gertatzen ari da: ez da bakarrik ondasunak kentzea, ez da bakarrik gaitasun politikoak ezabatzea, emakumeen indarra ere mugatzen dute. Horren kontra ere ari gara.
Matxinadaren eta kontraerasoaren arteko lehian, nork irabaziko du?
Kontua da: zer da irabaztea? Niretzat irabaztea litzateke matxinada mantentzeko gai izatea, kontraerasoa oso gogorra denean ere. Ekuadorren, aurreko protesta batzuetan, presidenteak kendu baina dolarizazioa herrialdean gelditzen zenean, sarri esaten zuten: “Irabazi baina galdu dugu”. Oraingoan ongi egin dute, Moreno gelditu den arren FMIren neurri sorta bertan behera gelditu delako. Gure kasuan, garrantzitsuena izango da ikasi dugun guztia ordenatzea, galdu ez dadin eta berriro atzera egin behar ez dezagun. Baina, irabazi ala galdu? Jarraituko dugu. Ekuadorreko esperientziak, mugimendu feministak eta indigenen mugimenduak bat egin izanak, esperantza ematen digu. Garai gogorrak dira, baina baita interesgarriak ere. Izan ere, matxinada bat dago martxan.
Irulegi irratiak elkarrizketatu du AEBetako Montana estatuko Auzitegi Nagusiko epaile Katherine Bidegaray. Gurasoak behe nafartarrak zituen, aita Mendibekoa eta ama Ahatsakoa.
Hainbat enpresak aniztasun eta inklusio politikak aldatu dituzte Donald Trumpen gobernu berriari ongietorria egiteko.
Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]
Pitzatu samar dagoen astakirten baten ateraldia bailitzan hartu zen –Europan batik bat, baina baita gainerako bazterretan ere– 2019ko abuztuan Donald Trump, AEBetako presidenteak Groenlandia erosteko azaldu zuen asmoa.
Irailetik Venezuelatik alde eginda egon ondotik, eta azken asteotan Hego Ameriketan kanpaina kutsuko bira egin ostean, hauteskundeetara aurkeztu zen Edmundo Gonzálezek hitzemana zuen Caracas hiriburuan agertuko zela Nicolas Madurok kargua hartuko zuen egunean. Bere... [+]
AEBko eta munduko hiri handienetakoa den Los Angeles sute ikaragarriek harrapatu dute eta jadanik 150.000 lagun lekuz aldatu behar izan dituzte agintariek. Alkateak larrialdi egoera ezarri du, garrek ehundaka etxe kiskali dituzte hainbat auzotan, eta haizete gogorrek ez dute... [+]
Groenlandia eta Kanada AEBen barne eta Panamako Kanala bere kontrol zuzenaren pean nahi ditu Trumpek. Gazari begira ere argi utzi du: israeldar bahituak ez badituzte berehala askatzen, "infernua" zabalduko du Ekialde Hurbilean. Azkenik, Mexikoko Golkoari izena aldatu... [+]
Artista polifazetikoa izan zen Harry Smith (1923-1991). Inkonformista erradikala ere bai, bere biografia askotan nabarmentzen denez. Instituzio eta galeristetatik urrun, eskale baten itxura izan zuen urte luzez. Berari buruzko azken liburua, Cosmic Scholar: The Life and Times of... [+]
Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]
Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.
Agintariek ez dute baztertu bi gertaerak elkarren arteko loturarik izatea. New Orleansen, kamioneta baten gisari batek jendetzaren aurka egin du hamabost hildako eta 35 zauritu eraginda. Ordu batzuk geroago, Las Vegasen, Trump International Hotelaren parean auto bat lehertu da,... [+]
AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]