Konstituzionalak enpresen “askatasuna” langileen osasunaren gainetik jarri du
Espainiako Konstituzio Auzitegiak baja laboralagatik langileak kaleratzea babestu du, baja hori justifikatuta egonda ere. Kataluniako langile baten salaketari erantzun dio, berrogei egunetik bederatzitan lanera joan ez zela-eta kaleratu zutelako.