Filla d’algú (Norbaiten alaba, euskaraz) film katalanean egindako interpretazioagatik Malagako festibalean Zilarrezko Biznaga saria jaso zuen Aina Clotet aktoreak (Bartzelona, Herrialde Katalanak, 1982). Antzerkigintzan azken urteetan nagusitu den olatu feministaren erreferenteetako bat da.
Aktorea zara baina ikus-entzunezko ikasketak egin zenituen. Zergatik?
Hamabi urterekin, kasualitatez, casting batean onartu ondoren, kapitulu gutxiko telesaila izango zena lau urteko telesailean bilakatu zen. Gaztetxoa nintzen, eta telesailak eragindako famaren ondorioz, zinemagintza uztea erabaki nuen, ikasketetan murgildu eta nire etorkizuna erabakitzeko. Baina aurki ikusi nuen antzerkia bizitza desberdinak bizitzeko bizimodua zela. 21 urterekin nire lehen pelikula egin nuen. Harro nago uste osoz eta ikasketak amaituta aktore izan nahi nuela erabakitzeko gai izan nintzelako. Ikasketak garrantzitsuak ziren niretzat, antzerkigintza ogibide oso zaila da eta alternatibak izatea garrantzitsua zen.
Aktore onenari Zilarrezko Biznaga saria jaso duzu Filla d’algú filmagatik. Zein garrantzia du sariak?
Tira, sariek ez gaituzte aldatzen, egindako lanari ikusgarritasuna emateko aukera paregabea dira, eta hori garrantzitsua da niretzat. Bide onetik zoazen seinalea ere badira. Baina ez zaie behar baino garrantzia gehiagorik eman behar.
Haurdunaldia ikusezina dela erran izan duzu betidanik, film honetan bere aitaren defentsa egin behar duen 30 urteko abokatu haurdun bat interpretatu duzu.
Proposamena jaso nuenean bereziki interesgarria iruditu zitzaidan horregatik, haurdunaldiak fikzioan gutxitan duen ikuspegi bat ematen baitu Filla d’algú filmak. Fikzioan, normalean, haurdun dauden emakumeek haurdunaldiaz hitz egiten dute bakarrik; kasu honetan nire pertsonaia, Eli, haurdun dago, baina traman ez da haurdunaldia bere horretan jorratzen. Izan ere, haurdunaldia ez da gaixotasun bat, eta emakumeok bizitza normala egiten dugu haurdun gaudenean. Film honek, aita lur jota dagoen une batean, lehen aldiz ama izango den emakume baten ahalduntzea irudikatzen du.
Bi seme-alaben ama zara. Haurdunaldiaz harago, zenbateraino da ikusezina amatasuna gaur egun?
Gure amek emakumeon eskubideen alde borrokatu zuten arren, ez dugu erreferente gehiegirik izan amatasunaren ikusgarritasunean. Nik publikoki aldarrikatu izan dut beti aktoreengan amatasunak duen errealitate ezkutua: Malagako festibalean alfonbra gorria gurutzatu nuen eta bi minutu beranduago edoskitzean murgilduta nintzen. Egoera hori kudeatzea ez da erraza, eta ezinbestekoa da emakume eta gizonak beren seme-alabekin lantokietan ikustea.
Amatasunaren eta aitatasunaren politikak hobetuz doaz poliki-poliki. Baina kontziliazioari dagokionez, zenbateraino berdindu da egoera?
Betaurrekoak aldatzen ari dira, baina sozialki, oraindik ere, oso urruti gaude berdintasunetik. Berriz diot, erreferenteak falta dira: haurtzaindegietan gizonezko irakasleak daudenean eta zaintza-lanak emakumezkoenak bezain gizonezkoenak diren egunean ikusiko dugu benetako iraultza.
Zein uste duzu dela feminismoaren osasun egoera antzerkigintzan?
Feminismoa geratzeko etorri da. Baina esango nuke feminismoaren gainditu gabeko irakasgaia amatasuna dela, nire ogibidean eta gainontzeko guztietan: emakumeon eskubideen aldarrikapena ezinbestekoa da, baina urrats bat gehiago eman behar dugu, haurdun dauden emakumeen edo ama izan direnen eskubideen alde. Are gehiago, etorkizunean gizon eta emakumeen arteko berdintasuna asetzea baino garrantzitsuagoa iruditzen zait amatasunaren erronken alde lan egitea.
Feminismoaren gorakada gertatu da, mundu mailan eskuin muturreko mugimenduak goraka dauden une berean. Mehatxu bat al dira azken hauek?
Eskuin muturrak egiten duen lengoaiaren erabilera semantikoa oso arriskutsua iruditzen zait: euren feminismoa defendatzen entzuteak beldurtzen nau. Nire ustez, hezkuntza da gizarte ahaldundu bat izateko bide bakarra.
Leticia Doleraren telesail berria estreinatu berri da. Duela urtebete Kataluniako feminismoa zatikatu zen, haurdun egoteagatik Dolerak kanpoan utzi zintuelako. Zer moduz zaude?
Oso gogorra izan da, nahiz eta ni baikorra izaten saiatzen naizen. Sentimendu kontraesankorrak bizitu ditut, baina azken finean, irakaspenarekin gelditzen naiz. Hori bai, agerian gelditu da, beste behin, ama izateak profesionalki ordaina duela, baita feminismoaren aldarrikapenetan erreferente bilakatu den zuzendari batekin ere.
Uste duzu zuen gatazka hau interes mediatikoekin erabili zela?
Tira, eskuinak edozein aukera aprobetxatzen du feminismoaren kontra egiteko, eta horrek sekulako amorrua ematen dit. Baina ezinbestekoa da haurdun egoteagatik bizi ditugun gertakari hauek publiko egitea, babestuago sentituko baikara. Sistemak berezkoak dituen isiluneen kontrako bide bakarra da, halako gertakariak kontatzea.
Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarrenean. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin nabarmena izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]
Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]
Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da Bilbon.
Azaroaren 8tik 15era egingo dute zine jaialdia. Euskal Herriko zinema lanak ere izango dira pantaila aurrean, besteak beste Tasio filmaren bertsio zaharberritua eta La Muerte de Mikel, filmaren estreinalditik 40 urtera.
Jone Arriolaren “Dena asmatuta dago” filma izan da Urrezko Antzararen irabazlea larunbat honetan ospatutako sari banaketa ekitaldian. Euskal Zinemaren Begiradak Itziar Ituño aktorearen ibilbidea omendu du.
Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.
47 urte beteko ditu zine jaialdiak, eta urriaren 16tik 21era, solasaldi eta tailerren bidez euskal zinemagintzaren alor ugari landuko dituzte. “Beti berria den zinema” lelopean, aurtengo jaialdiak zine berria eta istorio berriak kontatu nahi dituzten gazteei keinu... [+]
Urriaren 10etik 17ra garrantzi eta gaurkotasun handiko gai sozialen inguruko hausnarketa era kontzientzia kritikoa sustatzen duten 81 film erakutsiko ditu Bilbon Zinema Ikusezinak. “KDC” (Kultura, Komunikazioa eta Garapena) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak... [+]
Joan den astean bete ziren 35 urte Son Gokuk euskaraz lehen aldiz egin zuenekoa. 1989ko urriaren 4an izan zen ETB1n Dragoi Bola ematen hasi zirela (1984an abiatu zen anime hau Japonian) eta hura gogoratzeko ekitaldia egingo da Donostian urriaren 20an, igandearekin, lehenbiziko... [+]
Donostiako Zinemaldiak euskal zinemaren ospakizun ekitaldian euskal zinemak euskara gutxi duela esan zuen Edurne Azkaratek eszenatokiaren mikrotik, ozen. Esaldiak burrunba egiten du egiazkotasunagatik. Arkitekturaren eszenan antzerako lema errepika daiteke eta ziur naiz beste... [+]
Euskarazko film batek inoiz zineman izan duen ikusle kopururik handiena du Irati filmak: 160.000 pertsona.
Eta hori, larunbata zela atzo, eta ez igandea. Kosta zitzaion egunari argitzea, aurreko egunetan baino dezente jende gutxiago zebilen kalean, eta presa gutxi nabari zen. Batzuk laster batean bai, Kursaalera eta Victoria Eugeniara gerturatu zirela, lehen areto horretan ematen... [+]