Lubrizol petrokimika lehertu da Paris ondoan, eskerrak Jaques Chirac egun berean hil dela

  • Jacques Chirac lehendakari-ohiaren heriotzak estali du Paristik 80 kilometrora Rouen hirian gertatu den istripu kimiko izugarria: irailaren 26an autoentzako aditiboak ekoizten zituen Lubrizol konpainiaren usinak su hartu zuen, oso hurbil dauzkan hiritarrak ikaratu eta oraindik neurria hartu ez zaion kutsadura zabalduz inguruan. Kilometro askoko inguruko nekazariak harrapatu ditu kutsadurak: agintariek debekatu diete beren ekoizpenak kontsumitu edo merkaturatzea.

Paristik 80 kilometrora dagoen Rouen hirian eztanda egin zuen Lubrizol usinak irailaren 26an. milaka tona gai kimiko arriskutsu zeruratu zituen, herritarren artean kezka eta alarma sortuz. (Argazkia: Le Parisien Libere)
Paristik 80 kilometrora dagoen Rouen hirian eztanda egin zuen Lubrizol usinak irailaren 26an. milaka tona gai kimiko arriskutsu zeruratu zituen, herritarren artean kezka eta alarma sortuz. (Argazkia: Le Parisien Libere)

Lundi Matin-ek zera zioen urriaren lehenean bere webguneko titulu nagusian: “Lubrizol: gure erredaktorearen zati bat ihesi dabil. Atzerapenak nozituko ditugu”. Ezker erradikaleko aldizkari frantses ezagunetakoa den hau tarteka behatzen duen irakurle bat baino gehiagori bururatuko zitzaion ea erredaktoreok poliziarekin arazo larriren bat ote zeukaten, hainbeste gai arantzatsuz idazten dute hain gordin... Ez zen hori.

“Joan den ostegunean [irailaren 26az ari da] gure komunikabidearen atal handi bat eskuetan daukaten kideak iratzarrarazi zituzten Rouen hiriko Lubrizol fabrikan gertatutako leherketek. Bati eta besteari deitu, lotan zirautenak esnarazi eta agintarien erabakien zain egon gabe hiritik alde egitea erabaki zuten, beren haurrak eta gauzarik beharrezkoenak besterik hartu gabe; horregatik dago gure erredakzioaren zati bat industriagatiko atzerriratuen egoera bitxian.  Ondo dakigu nola kudeatzen dituzten agintariek honelako hondamendiak...” .Egoera argitu bezain laster beren lana erritmo normalera eramatea agintzen zuten Lundi Matin-ekoek.

Egun hartan bertan, Frantzian agronomo eta ekologista ezaguna den Herve Covesek ere Lubrizol aipatzen zuen Facebooken: “Pertsona bat baino gehiagok idatzi didate, Rouengo laino toxikoaz kezkatuta. Nekazari batzuek diote nahikoa zorte izan dutela: haizearen norabideak libratu ditu. (...)  Tamalez, ordea, erraustegi askoren inguruan gertatzen den bezala, beldur naiz eremu zabalak geratuko direla mugatuta elikagaiak ez diren produktuak ekoiztera. Horretaz ari zen zirrara handiena eragin didan pertsona bat: ‘Nire buruari galdezka hasi naiz ea hain maitea dudan proiektua lurperatu behar ote dudan’. Horrela mintzatu zait berrikitan antzinako haziak, landareak eta fruituak ekoizteko proiektu bati ekin dion nekazari gazte bat”.

 

J'ai été contacté par différentes personnes, prises sous le panache toxique de Rouen. Certains s'en tirent plutôt bien :...

Posted by Hervé Coves on Monday, September 30, 2019

Irailaren 26an Jacques Chirac hil zela jakin zuen mundu guztiak eta horren inguruan hedabideek aho batez eragindako zalapartak estali zuen egun berean goizaldeko 05:15eatik eztanda eginda kiskaltzen ari zen Lubrizol fabrikaren hondamendia. Lubrizol multinazional amerikarraren –Warren Buffet oligarka famatuaren jabegoan dago– Rouengo usinak autoentzako lubrifikatzaileak ekoizten ditu, 14 hektarea hartzen duten instalazioetan, hiriko etxebizitzetatik oso hurbil.

Lubrizol arrisku kimiko berezia daukala adierazten duen Seveso zuzentarauan sartzen da, 2012tik Seveso goikoan, arrisku handienekoen artean. Euskal Autonomia Elkartean, konparatzeko, 42 enpresa daude zerrenda horretan, 29 Seveso goikoan. Lubrizolen biltegietan 5.000 tona gai kimiko arriskutsu zeuden leherketak abiatu zirenean, soilik horrelakoetan entzuten diren eta kezka eragiten duten izenak daramatenak.

Herritar batek sare sozialetan zabaldutako argazkian, suhiltzaileak Lubrizoleko garretara hurbildu ezinik.

Baina, gainera, Lubrizolen garrak ondoko Normandie Logistic konpainiara hedatu ziren eta agintariek honek gordeta zeuzkan gai kimikoen zerrenda zabaldu zutenean ohartu ziren asko Rouengo kokaleku horretan ez zegoela Seveso bat baizik eta bi, orotara ia 10.000 tona gai kimiko arriskutsu zeuzkatenak.

Gaueko leherketa eta gar handiek eta goizalbatik hiriaren zerua estaltzen zuen ke beltzak ikaratuta, asko izan ziren Lundi Matin-eko erredaktoreak bezala irailaren 26an egun batzuetarako bederen Rouendik ihes egin zutenak. Hori, ahal zutenak; askok nahita ere bertan geratu beste biderik ez du izan, airean larrialdietarako adarra entzun eta smartphonez agintarien oharrak irakurriz: ez irten etxetik, itxi leihoak, eskolak etenda daude...

Arriskuak handitu, kontrolak txikitu

Lubrizolen kiskaltzeak eragin zuen 20 kilometro luze eta 5 kilometro zabaleko ke lanbrotsu beltz, zikin eta eranskorra, ordu gutxitan haizeak eraman zuena Belgikako mugetaraino. Goizean bertan jardin edo baratza muturren bat zuenak beltzez tindatuta aurkitu zituen landareak bezala tresnak, autoak edo zorua bera.

Berehala agintariek herritarrei gomendatu zieten nork bere baratzeko produkturik ez jatea eta inguru zabaleko udalerri askotako baserritarrei debekatu barazkiak saltzea eta azienden esnea kooperatibei edo biltzaileei entregatzea, abereak ukuiluetan edukitzea aginduz. Le Monde egunkariaren kalkuluetan, 2.000 etxalde eta ekoizle txikiri eragin die debekuak, nekazaritza eta transformazio industria osoa kinka larrian jarriz 137.000 hektarea hartzen dituen eremu zabalean.

Baserria Lubrizol fabrikatik 30 km-ra daukan Sebastien Levacherrek koipez zikinduta aurkitu zituen soroetako belar eta landareak bezala negutegietako plastikoak. (Argazkia: Édouard Richard/Reporterre)

Herritarren begietan kutsagarririk deigarriena olio beltzezko lirdinga baldin bazen, egunak pasa eta Lubrizol eta Normandie Logisticek biltegietan zeuzkaten produktuen zerrendak ezagutu ahala, kezkak ugaritu dira beste pozoi arriskutsuagoez. Alde batetik, suteak airean barreiatu dituen furano eta dioxinez. Baina baita amiantoaz ere, eraikinaren atal askotan hori erabilia zelako. Hala ohartu dira suhiltzaileak berak ere behar adinako babesik gabe bidali zituztela garrei aurre egitera krisiaren lehen orduetan.

Lubrizoleko hondamendiak azaleratu du 2008ko krisiaz geroztik fabrika arriskutsuotan nola ugaritu diren istripuak eta aldi berean murriztu horiek saihesteko mekanismoak. 2018an Parisko gobernuak arindu egin zizkien ingurumen azterketen baldintzak Seveso fabriken jabeei eta Rouengoari primeran etorri zitzaizkion: kontrolatu beharreko segurtasun perimetroa murriztu zaio eta, batik bat, ingurumen azterketa berririk gabe bai produktu arriskutsuen kopuruak handitu eta bai instalazioa zabaldu ahal izan ditu, horrela saihestuz ingurumen behatzaile independenteen kontrola.

Bestalde, Estatua argaltzeko dinamika neoliberalen poderioz aginte publikoek gero eta inspektore gutxiago dauzkate gero eta ugariagoak eta arriskutsuagoak diren instalazioak behatzeko. Gainera, legedian egindako aldaketekin indarra kendu diete urte luzez enpresotako arriskuen jarraipena egiten zuten mekanismo eraginkorrenei, higiene eta segurtasun batzordeei, zeinetan bertako langile sindikatuek protagonismoa baitzeukaten. Enpresek ekoizten eta pilatzen dituzten produktuez informazioak ezkutatzen dituztenez, faktorietako langileen osasun arazoen azterketa da, sarritan, inguruetako herritarrek ere nozitzen duten kutsaduraren pista nagusia.

Horiei gehitu behar zaie industria honetan ere nagusitu dela produkzioaren azpi-kontratazioa, prozesurik arriskutsuenak sarritan ezagutza eta esperientzia gutxiko konpainia eta langile prekarizatuen esku utziz. Rouengo hondamendia abiatu zen azpi-kontrata batek zabaltzeko lanak egiten zituen biltegian.

Lubrizolen ispiluan begiratzea on lukete Euskal Herrian Seveso fabrikak dauzkaten udalerrietako jendeek.

(P.S.) Rouengo Lubrizoleko istripua gertatu eta hamabost egunera, hura itzaltzera eta inguruak segurtatzera bidalitako suhiltzaile eta poliziek salaketa sartu dute epaitegian, aurrean zeukaten arriskuez agintariek aski informazio eman ez eta behar bezalako babesgarririk gabe bidali zituztelako.

 


ASTEKARIA
2019ko urriaren 27a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
2024-12-12 | Nicolas Goñi
Plastiko kutsadurari buruzko gailurraren porrotak arazoa kudeaezin bihurtu dezake

Plastiko kutsadurari konponbide bat adosteko goi-bilera zikloa bukatu berri dute, Hego Koreako Busan hirian iragandako bosgarren gailurrean ere porrot eginda: hitzarmenik adostea ez dute lortu, nagusiki plastiko esportatzaile handiek negoziaketak oztopatu dituztelako. Bitartean,... [+]


Tunagate: merkurio pixka bat nahi entsaladarekin?

Atun latatan aurkitu diren merkurio kopuruekin asaldatuta dabiltza herritarrak. Bloom erakundeak Europan egindako ikerketa baten arabera, Carrefour, Intermarché, Mercadona, Aldi... supermerkatu guztiek merkaturatzen dute atuna kutsaturik. Arrantza industrialak berehala... [+]


“Petronorrek eraldaketa hitza darabil, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten”

Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


2024-11-26 | Leire Ibar
Kutsadura akustikoa egotzita isuna jarri diote Barakaldoko Oxinorte enpresari

Barakaldoko Udalak 11.800 euroko isuna ordaintzea eta gauez hiru hilabetez ixtea exijitu dio Bizkaiko enpresari. Abuztuaren amaieratik txistu etengabe, desatsegin eta jasangaitza igortzen du inguru zabalean entzuten dena.


2024-11-18 | Estitxu Eizagirre
EAEn 1.557 zabortegi daude eta erabiltzen ez direnak zigilatu ezean, ura kutsatzen jarraituko dute

Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]


Silikosi epidemia: kasuak biderkatu egin dira sukalderako harri-artifizialaren ondorioz

Silizearen hautsak sorturiko gaitz eta biriketako minbizi kasuek ez dute etenik azken urteetan. Australian, Ingalaterran edo Espainiako Estatuan alarmak piztu dira, eta kristal-silizea duten kuartzozko sukalderako mahaiak egitea debekatzeko urratsak ematen hasi dira.


2024-10-31 | Leire Ibar
Korrikaren karbono isuria nola murriztu daitekeen ikertu dute lehenengo aldiz

Ingurumen-inpaktuaren berri izateko eta, hurrengo edizioei begira emisioak murrizteko egin du azterketa Lander Crespo klima adituak. Garraioa izan zen Korrikako azken edizioan isurketa gehienen jatorria.


2024-10-29 | Leire Ibar
Hamar urtean zabor elektronikoaren pilaketa mila aldiz biderkatu daiteke

Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.


Astrabuduak Josu Murueta eta Anton Fernandez gogoratuko ditu, haien hilketaren 55. urteurrenean

Ekitaldian 1969ko gertaera tragikoak gogoratzeaz gain, memoria historikoaren defendatzaileak ere omenduko dituzte.


Mikroplastikoen arazoa konpontzeko premia sobera argi uzten dute milaka ikerketak

“Mikroplastiko” hitza lehenengoz erabili zenetik 20 urte bete diren honetan, ikertzaile-talde batek urte hauetan ikasitakoa errepasatu dute, Science aldizkarian argitaratu duten lan batean. Eta ondorio garbiak atera dituzte: ingurune natural guztietan oso hedatuta... [+]


Amiantoaren biktimentzako funtsa “behingoz” martxan jartzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari

Bi urte igaro dira Espainiako Estatuan funtsa sortzeko legea onartu zutela, baina Pedro Sánchezen gobernuak oraindik ez du araudirik garatu eta ez du aurrekonturik funtsa diruz hornitzeko. Espainiako Kongresuan talde politiko guztiek aho batez eskatu diote, berriz ere,... [+]


2024-09-20 | Gedar
Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak

2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude