Haserre dabil euskaldungoa azken egun hauetan, ez dakit zein epaitegik euskararen inguruan hartutako erabaki batek euskal hiztunon eskubideak urratzen dituela, bidegabekeria dela, eta txor-txor-txor, betiko matraka. Niri, zer esango dizuet, gero eta astunagoa egiten zait ohiko diskurtso biktimista hori, iruditzen zaidalako albiste ere ez litzatekeela izan behar guretzat euskaldunon kontrako espainolen –edo frantsesen– enegarren iraina. Are gutiago, harridura edo asaldurarako arrazoi.
Mendeak dira jadanik frantsesak eta espainolak etxean sartu zitzaizkigula bortxaz, eta gure gaineko aginte makila eskuan, azpiratuta dutela Euskal Herria. Bi estatu menderatzaile horien atzaparretan erori izana da herri bezala pairatzen dugun egoera latz ororen iturburua, beraientzat nahi dutelako gure herria, eta errotik erauzi behar dutelako horretarako euskal nortasunaren usaina duen guzia, gu erabat kolonizatzerainoko asimilazio prozesu gupidagabea martxan ezarriz.
Euskararen arazoa, Euskal Herriaren suntsipenerako antolatua den estrategia horren testuinguruan kokatu behar dugu. Euskal Herriari gertatzen zaionaren sintoma gisa baizik ezin ditugulako aztertu gure euskalduntasunaren sinbolo direnei gertatzen zaien guzia. Euskara, herriaren hats eta arima den neurrian, nazionalismo inperialistaren erasoen lehen jomuga da, gure hizkuntza nazionala izanik, beste nazio bat garela garbien erakusten duen ezaugarria delako.
Kontrakoa esaten badigute ere –eta hobeki sinets diezaiegun, baita azkenaldian euskaraz esan ere– euskara desagerrarazi egin nahi lukete, eta datuen arabera, eraginkortasun handiz ari dira xedea burutzen. Zergatik dira bestela hemen espainola eta frantsesa derrigorrez ikasi beharreko hizkuntza bakarrak? Nola esplikatzen duzue frantsesa izatea, eta ez euskara, frantziar okupaziopeko euskaldun guziek dakiten hizkuntza bakarra, edo espainola, espainiar okupaziopekoen kasuan? Oso hizkuntza erakargarriak direlako? Guk biziki hizkuntza polita dugu, Europako zaharrenetakoa, altxor tipi bat… Baina hautu pertsonala izaten segitzen du hargatik euskarak, borondatezko keinu, sentimenduen eremuko kontu hutsa.
Ez. Agintea espainol eta frantsesen esku dagoela, beren hizkuntzak inposatu ahal izateko adina botere dutela, eta horretarako beharrezkoa den egitura politiko gorenaren jabe ere badirela –estatua–. Horiexek dira arrazoiak. Guk, ordea, meneko izaten segitzen dugu gurean, eta zapalkuntza horretatik ateratzeko beharko genukeen gure estatua aktibatu eta elikatu ordez, botere arrotzaren sukurtsalak baino ez diren instituzio autonomikoetan gabiltza agintariarena egitera jolasten, posible balitz bezala horietan, Euskal Herriarentzat benetan eraginkorra izango den politika egitea.
Hizkuntzen ustezko elkarbizitza gauzatzeko ezarri diguten jokaleku tranpati eta interesatuan, zer justizia klase aurkituko du euskarak? Antzua da egiten diguten astakeriengatik kexu, gurekiko errukiaren eskakizunean oinarritzea hizkuntzaren aldeko mugimenduaren funtsa. Hizkuntzaren etorkizuna bermatzeko gakoa ez datzalako hiztunen eskubideen urraketen salaketan eta hizkuntza-politika eraginkorragoen eskakizun hutsean. Euskararen heriotza erabat saihets dezakeen botika eraginkor bakarra Euskal Herriak independentzia berreskuratzea baldin bada, zertan ari gara beste bide ilun eta faltsuetan denbora eta energia xahutzen? Eta garrantzitsuagoa dena, zergatik?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]
Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]
Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.
Tesia: Baztango... [+]
Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]