argia.eus
INPRIMATU
Brontze Aroko New York
  • Itai Elad, Yitzhak Paz eta Dina Shalem ikerlariek halaxe definitu dute En Esur aztarnategia (egungo Israel).

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2019ko urriaren 16a

Duela 5.000 urteko hiriaren arrastoak dira eta 6.000 biztanle inguru zituela uste dute, hortaz, zonalde hartako garaiko hiririk garrantzitsuenetzat dute. Aztarnategia 1950eko hamarkadan aurkitu zuten Israel iparraldeko kostaldeko errepidea eraikitzeko lanetan ari zirela.

Baina arkeologoak 2017an hasi ziren En Esurretik ahal zuten guztia ateratzen eta aztertzen, aurkikuntzaren garrantziak ez baititu eremu horretako azpiegitura lanak eten. Eta, azkenean, Brontze Aroko New York asfaltoak jango du.