Urrea balio duen urdina

  • Erroma, 1501. Michelangelo Buonarrotti (1475-1564) artistak hiritik alde egin zuen Florentziara itzultzeko eta han utzi zuen, bukatu gabe, Ehorzketa santua margolana.

Michelangeloren 'Ehorzketa Santua' bukatu gabea (arg: National Gallery)

Litekeena da hiriz aldatzeak berak eragin izana etena, baina lan bukatugabeari begiratu bat emanda nahiko nabarmena da kolore bat falta duela: urdina. Garai hartako artistentzat kolorerik preziatuena –eta garestiena– itsas urdina zen, eta margolan erlijiosoetan elementu bereziak koloreztatzeko erabiltzen zuten, nagusiki Jesukristoren eta Ama Birjinaren jantzietarako. Horregatik, hipotesi zabalduenak dio Michelangelo gazteak ez zuela itsas urdina ordaintzeko dirurik, baina ez zuela urdin merkeagorik erabili nahi eta horregatik utzi zuela margolana bukatu gabe.

Rafael (1483-1520) margolariak irtenbide merkeagoa erabiltzen zuen: oinarrizko geruza urdinak azurita arrunt merkeagoaz margotzen zituen eta itsas urdina azken geruza eta ukituetan xahutzen zuen soilik. Baina Michelangelok eta beste artista batzuek  ez zuten halako neurririk hartu nahi eta, esaterako Jan Vermeer (1632-1675) herbeheretarrak familia osoa zorpetu zuen behin itsas urdina eskuratzeko. Baziren itsas urdina isilpean anil ohikoagoaz ordezkatzen ahalegindu ziren artistak ere, baina engainua azaleratzeak margolariaren izen ona galtzea zekarren.

Itsas urdina ez zetorren itsasotik, egungo Afganistango Sar-i Sang meatzetik baizik. XVIII. mendea bitartean, huraxe izan zen lapis lazulia, itsas urdinaren osagai nagusia, lortzeko iturri bakarra. Lehengaiaren urritasunak produktua garestitzen zuen, baina baita pigmentua lortzeko prozesu luze eta nekezak ere. Lapis lazulia xehe-xehe birrintzen zuten hauts fina lortu arte; hautsa argizari urtuarekin, olioekin eta erretxinarekin nahasten zen; bukatzeko, nahastea lixiba disoluzio batez oratuta lortzen zen produktua. Pigmentua oso kantitate txikitan ekoizten zen eta, ondorioz, itsas urdina urrea baino garestiagoa zen.

1824an Frantziako Société d’Encouragement-ek 6.000 liberako ordainsaria eskaini zuen itsas urdina ordezkatuko zuen pigmentu sintetikoa asmatzen zuenarentzat. Jean-Baptiste Guimet kimikari frantziarrak eta Christian Gmelin ikerlari alemaniarrak aurkeztu zituzten beren margo sintetikoak eta, azkenean, frantziarrari eman zioten saria. “Frantziako” itsas urdina jaio zen eta “betiko” itsas urdinarenak egin zuen. Baina zenbaitentzat ez zen sekula berdina izango. Itsas urdin naturala mineralez josita dago: kaltzita, pirita, mika… Metakin horien eraginez, argia modu anitzetan errefraktatzen da eta, hala, pintzelkadak beti dira desberdinak, beti bakarrak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Denboraren makina
Napalmaren erredura sakonak

Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta,  Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]


Vasagårdeko eguzki-harriak

Danimarkako Vasagård aztarnategian 600dik gora harri grabatu aurkitu dituzte arkeologoek. Datazioen emaitzen arabera, duela 4.900 urtekoak dira, eta garai hartan Alaskan sumendi baten erupzio bortitza gertatu zela ere jakina da. Erupzio horren ondorioek Europa iparraldeko... [+]


Furoshiki, arte jasangarria

Japonia, VIII. mendea. Nara Aro betean furoshiki terminoa erabiltzen hasi ziren, baina Edo Arora arte (XVII-XIX. mendeak) ez zen hedatu. Furoshiki objektuak ohialetan biltzeko artea da, baina bere etimologiak garbi uzten du bere jatorria: furo hitzak bainua esan nahi du eta... [+]


Yersinia pestis Egipton

Duela 3.300 urteko egiptoar momia batean Yersinia pestis-en arrastoak topatu berri dituzte, hau da, VI. mendean Justinianoren izurria eta XIV. mendean Izurri Beltza eragin zuen bakterioarenak.

Adituek orain arte uste zuten garai hartan izurria soilik Eurasian hedatu zela,... [+]


Groenlandia erosi nahi dute

Groenlandia, X. mendearen amaiera. Lehen esploratzaile eta kolono eskandinaviarrak uhartera iritsi ziren. Baina XV. menderako kokaleku horiek abandonatuta zituzten eta jatorrizko inuitak geratu ziren. Baina 1721an, Hans Egede misiolariak espedizio bat antolatu zuen eta kolonoak... [+]


Herbehereetatik etxera

2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea  itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori... [+]


Grezia, mende erdia monarkiarik gabe

Grezia, 1975. Herrialdeak urtea errepublika gisa hasi zuen, hiru aste lehenago, 1974ko abenduaren 8ko erreferendumean, herritarrek monarkiaren amaiera erabaki ondoren.

Hamarkada bat lehenago, 1964an, Pablo I.a erregea hil zenean, Konstantino semeak hartu zuen tronua, 23 urte... [+]


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Jack Danielen izena, Nathan Greenen izana

Tennessee (AEB), 1820. Nathan Green esklaboa jaio zen, Uncle Nearest edo Osaba Nearest ezizenez ezaguna. Ez dakigu zehazki zein egunetan jaio zen eta, oro har, hari buruzko oso datu gutxi dauzkagu 1863. urtea arte, orduan lortu baitzuen emantzipazioa. Dakiguna da 1850eko... [+]


Jaja Wachukuk ez zuen lo hartu

New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]


Idazketa alfabetiko zaharrena?

Egungo Siriako Tell Umm-el Marra aztarnategian idazkunak dituzten hainbat zilindro aurkitu dituzte Johns Hopkins Unibertsitateko ikerlariek. Adituen ustez buztinezko pieza hauetan idatzitako zeinuak alfabetikoak izan litezke.

K.a. 2400 urtean datatu dituzte zilindroak eta... [+]


Francis Williamsen bikaintasunaren froga

Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]


Non zegoen nire herria duela 750 milioi urte?

Ancient Earth mapa birtualak gure herrialdea, eskualdea, hiria... duela milioika urte non zegoen ikusteko aukera ematen du Dinosaurpictures.org/ancient-earth helbidean.

Toponimoa idatzi eta 750 milioi urte atzera egiten duen kronologian garai bat aukeratuta, emaitza puntu... [+]


Lucy: izar mediatikoak 50 urte

Etiopia, 1974ko azaroaren 24a. Lucy-ren hezurdura aurkitu zuten Hadarren, giza arbasoen arrasto zaharrenetakoa. Australopithecus afarensis espezieko hominidoak 3,2 eta 3,5 milioi urteren artean ditu.

Homo espezieen arbasotzat jo zuten orduan, gu guztion amatzat. Mende erdi... [+]


Mamutak ehizatzeko teknika

Berkeleyko unibertsitateko (Kalifornia, AEB) arkeologo talde baten arabera, ezkerreko irudian ageri den eszena ez litzateke zuzena. Hau da, gizakiek ez zituzten lantzak jaurtitzen mamutak eta beste ugaztun handi batzuk ehizatzeko. Horixe zen orain arte zabalduen zegoen... [+]


Eguneraketa berriak daude