Sail Ofizialetik kanpoko filmetan sua izan da errepikatu den elementuetako bat, piromaniarekin lotuta O que arde lanean, eta istripu gisa planteatuta Ema film txiletarrean. Oliver Laxeren pelikularen kasuan sua koadro barnean sartzen da; Pablo Larrainenean, aitzitik, koadroz kanpo. Bi kasuetan du, halere, gatazka nagusiarekin zerikusi zuzena gaiak. Sua bezalako objektu estetikoak erakargarri bihurtzen du irudia zinematografikoki pentsatuta.
Makroegiturak eta hauen inguruarekiko harremanak ere garatu dira film batean baino gehiagotan. Batetik, Urpean lurra lanak Itoizeko urtegiaren aurkako borroka bizi izan zutenen memoria eta ametsak esploratzen ditu. Zabaltegi-Tabakalera sailak hartu duen Giraffe filmak Danimarka eta Alemania lotuko zituen tunela du ardatz. Le milieu de l'horizon lanak, berriz, orokorragoa den lurra ustiatzeko era ezinezkoez eta landako bizimodu gero eta zailagoaz hitz egin digu.
Nolanahi ere, amatasuna, edo guraso eta seme-alaben arteko harremana izan da sail gehienetan errepikatu den gaia. Lucy + Linn filmak amatasun normatiboaren eta arduragabearen arteko kontrastea egiten du, esperientzia honek emakumeen bizitzan eragiten dituen ertzak arakatuz. Hari beretik, lehenago aipatutako Ema filmeko protagonistak, ama eredu hegemonikoan kabitu ezinda, modu propioa bilatzen du familia osatzeko. Ficción privada lanean Andrés Di Tellak gurasoak omentzen ditu, elkarri idatzi zizkioten eskutitzak berreskuratu eta zuten harremana ulertzen saiatuz. Mateoren ama laburmetraiak ama eta semearen arteko konplizitateaz hitz egiten du, baita elkar ulertzeko zailtasunaz ere. Diu jiu tian chang filmean galdu duten umearen hutsunea betetzen saiatzen diren gurasoak islatzen dira. Azkenik, Las buenas intenciones argentinarrari dagokionez, autofikzio-biografia gisa garatzen den aita banandua duten hiru anai-arreben istorioa kontatzen da. Gaiak, ikuspuntu ezberdinetatik harreman hauen eta zinearen arteko zubian hausnartzera gonbidatzen gaitu. Zinemagilearen denbora ama(aita)-denborarekin nola bateratzen den pentsatu daiteke, eta ea horrek baduen pisurik gaia aukeratzeko orduan. Harreman unibertsalak izateak ere baluke garrantzia kasu honetan: finean, denok (izan) gara ama-aita, seme-alaba, aitona-amona... eta horrek dakartzan afera batzuk ezagun ditugu.
Era batera edo bestera izan, errepikatzen diren gaiek beti deitzen dute atentzioa, sorkuntza prozesuko ardatz nagusiak hilabetetan eta urtetan hartzen baititu zuzendariak. Hobe zeharkatzen dituzten gaiak izatea, hasiera batean behintzat. Amaierarako, agian, ez dute gaiarekin ezer gehiago jakin nahi izango. Edo bai, eta bigarren batean sakonduko dute lehenengoan jorratutako gaia. Dena dela, ikusi beharko da datorren urtean aldatu egingo diren edo ez aurten ikusitako tematikak. Gizartearen interesak aldatzen direnaren seinale izan daiteke. Bitartean, pantailaz haragoko bizitza berreskuratzera.
Keinuen segida bat da zinema, keinuen sekuentzia bat. Zinemagileak etengabe keinu egiten dio kamerari, haren aurreko paisaiari, pertsonaiari, objektuari. Keinua galtzen bada, galdu egiten da zinema, galdu gizatasuna. Zinema, keinua eta gizatasuna zaintzen dituen espeziekoa da... [+]
Satorrak bogan daude zineman. Izibene Oñederraren satorrek, euren sinbologia nahiz konnotazio propioak dituzte ordea, eta deitu ere, bere molde propio zein ederrez deitzen ditu. Animazio irudietan islatu ditu eta mikroipuinen gisara plazaratu du Lursaguak. Zinemaldian... [+]
Salda edo zopa bero batekin alderatzen du bere zinema; soila eta konplexua aldi berean. Ez hain estimatua azukrez eta kimikaz jositako garai posmodernootan, baina aterpe bital bat eskaintzen duena. Cannesko jaialdian gozo hartu zuen kritikak zein publikoak O que arde filma... [+]
Ez da izan inondik inora Zinemaldian gehien aipatu den pelikuletako bat, ukitzen dituen gaiak eta filma egina dagoen modua bera ere halakoak direlako, baina Jean-Gabriel Périot zuzendariaren Nos défaites-ek ikustaldi bat merezi du, artefaktu bitxia baita, ezohiko... [+]
Takashi Miike Audition filmari esker ezagutu genuen, 1999. urtean. Plural horrek badu maiestatikotik –nik bederen orduan izan nuen Miikeren berri estreinako aldiz–, baina plural normala ere izan daiteke, susmoa baitut ez direla guti Miike beldurrezko filmen bidez... [+]
Bi irabazle garbi eta zenbait tendentzia utzi ditu Donostiako Zinemaldiaren 67. edizioko palmares ofizialak.
Zinemaldiaren sari-banaketak bi pelikula nabarmendu ditu besteen gainetik: Paxton Winters zuzendari brasildarraren Pacificado-k irabazi du pelikula onenaren Urrezko Maskorra eta beste bi sari ere lortu ditu: Bukassa Kabengelek jaso duen gizonezko aktore onenarena eta argazki... [+]
Jada hiriarekin sinbiosi bat gertatzeko bidea har zezakeenean amaituko da astebete luze iraun duen zinemaldia. Akaso suitzar aktore batek Bagerak banatutako kanpotarrentzako euskara hiztegian ikasitako hitzak buruz esateko gai izan da gaur, edo abortuaren aldeko argentinar... [+]
Zinemaldia bere helmugara iristen. Ia film guztiek izan dute beren lehen emanaldia, eta haietako gehienek, medioetan kritika. Ikuslegoak, beraz, ez du ausaz jokatzen jada. Behin baino gehiagotan entzun ditut ondokoak esaten: "Hau ondo jartzen dute, ondo egongo da" edo... [+]
“Batzuetan gertatzen da, film bat amaitzen den lekuan segitzen duela hurrengoak, programatzaileek edo zoriak Zinemaldiko film guztiak josita metafilm erraldoi bakar bat egin nahi izan balute bezala”. Harkaitz Canok atzoko zutabean idatzitako esaldi horri bueltaka... [+]
Zinemaldiaren seigarren eguna eta azken txanparen hasiera da. Asteazken honetan gauza harrigarri bat gertatu da: badakizue nola filmen aurretik jazz musika dirudienaren nota batzuk entzuten diren, zinemaldiko leit motiv antzera? Eta jendeak txalo egiten duen, erritmoa... [+]
Eguneko eta segur aski Zinemaldi osoko “baina zer ostia?” momentua bizi ahal izan dugu La hija de un ladrón filmaren prentsaurrekoan.
Euriak hasi eta bukatu du eguna, tartean eguzkia atera bada ere. Zinemaldia guztiz donostiartu da, auzo berri bat sortzeko prest egongo balitz bezala. Zinemazaleari pazientzia agortzen hasi zaio: nahiago du pintxoak jatera joan Abuztuak 31ra filma aspergarri bat ikusten gelditu... [+]
Beti deitu izan didate arreta Zinemaldia jarraitzen duten atzerriko korrespontsal eta kritikari batzuek. Konkretuki, adinean aurrera samar joanak dauden horiek. Beraien ile zuriak, ibiltzeko modu zahartritikoak, bazkalosteko paseetan egiten dituzten zurrungatxoak. Siesta horien... [+]
Iritsi da zinemaldia bere meridianora. Hiritarra ohitu da zinemazaleen itxurara, eta ikuslegoa aretora. Bat baino gehiago lo aurkitu dut emanaldietan, inguruarekin konfiantza hartuta edo. Zuzendariei galderak egitea ere ohiko bihurtzen ari da. Beste egun bat, saioetan.