argia.eus
INPRIMATU
Deception row
Itxaro Borda 2019ko urriaren 01a

Macron pozik atera zen Miarritzetik, halaber Oteiza, Kintoko enpresaria, urdaiazpikoa Trumpi opariturik. Baina G7aren kontrako gailurrak dezepzioa piztu zuen iraultzaileen oldeetan. Batzuk etorriak ziren pataskatzeko, hiriak sutan uzteko deklaratuak ez ziren manifestaldien karietara, horiz jantzirik edo ikurrinak eskuetan “indar errepresiboak” desafiatuz. Ez zituen polizia dispositibo izugarriak durduzatu, baizik eta ezkertiarren, abertzaleen eta jaka-zaleen arteko jasanezinak, azkenok abertzaleei, debadioen kontrola eta manifestaldien pazifismo kolaborazionista leporatzen dietela oraindik ere sare sozialetan!

Urruñako uda-lekuko espazioa partekatzeak arazoak sortu zituen. Gilets jaunes, feministen eta alternatiboen artean adibidez, leize bat bazegoela ohartzeko balio izan zuen. Eta alderantziz, black blocs delakoak etorri ezean, horiz jantziek abertzaleen borrokalari senarekin konta zuketen. Baina abertzaleen interesak ez dira gehiago horretan: aspaldiko partez, turismo kapitalistaren oinarrian eraiki Ipar Euskal Herriko ekonomia defendatu eta zaindu zuten; halatan, frustrazio puntuak metatu ziren, lau egunez...

C’est la vie?