Merkatuan edozer eros daitekeen mundu zoragarri honetan (umeak ere bai, alajaina), bada zimurren kontrako krema bat 26 urtetik gorakoentzat. Ikusiko zenuen iragarkia agian. Eta gogora etorriko zitzaizun, beharbada, zer esan zuen behin Arantxa Urretabizkaiak Goizalde Landabasoren galderei erantzunez 111 Akademiaren Kilkerren Soka egitasmoaren barruan: “Uste dut gizarte honek zahartzaroa gorroto duela, baina nik, ez. Are gehiago, patetikoa iruditzen zait itxura gazteagoa izatearekin daukagun obsesioa. Zuk edozeini esaten diozu gazteago dirudiela eta sekulako ilusioa egiten dio, berdin-berdin 30 edo 60 urte baditu ere”.
Zuriak neutro gara, eta gainerako guztiak, beste. Gizonak neutro dira, eta gainerakook, beste. Eta adin-kontuetan? Adin-kontuetan, helduak dira (gara?) neutro, eta gainerako guztiak, jakina, beste. Eta besteetan besteenak, zaharrak: produktibitatearen hazkunde atergabea amets hezetzat daukan gizarte honetako lasta ustez pasibo hori. Enbarazua dira zaharrak, destorbua. “Zaharra da eta hil bedi, ez ditu balio lau zuri”, dio esaera zaharrak. Baina zer zahar eta zer zahar-ondo, gaur egun zahar hitza bera tabu bilakatzeraino zabartu gara eta!: heldu eta gazte hitzak laudorio dira, bai, eta inori zahar esatea, aldiz, edukazio txarrekoa; adineko hitza erabili behar beti, edo edadetu. Are, Hirugarren Mundu izendapen supremazista asmatu genuen bezala asmatu dugu hirugarren adin eufemismo pozoitsua ere. Hirugarrena beti azkenputz.
Bestetutako kolektibo guztiekin egiten den bezala, klixez ihartzen ditugu zaharrak, eta topikoz sinpletzen: ahultasunaren topikoa egozten diegu, eta jakinduriarena ere bai, onkeriaz; ez balego bezala zahar indartsu eta kementsurik, edo zahar tontorik. Azken batean, homogeneizazioa da inori gizatasuna eta norbanakotasuna ezabatzeko modurik eraginkorrenetako bat. Gazte eta heldu gehienok, seguruenera, ia zipitzik ere ez dakigu zer den zaharra izatea, baina askojakin betetzen zaigu ahoa, “amonaren kroketak” gora eta “aitonaren jenioa” behera, idealizazioz zein displizentziaz. Ez zuen alferrik idatzi James Barriek (nahiz eta gehienek Oscar Wilderi egozten dioten esaldia): “Ez naiz guztia jakiteko bezain gaztea”.
Carpe diem absolutuaren aroan gaude, orainak bizi gaitu, eta, hori dela kausa edo hori dela ondorio, zahartzaroak memento mori baino ez digu ekartzen, antza, gogora: etorkizunik gabeko etorkizun beltza. Iraganari bizkarra emanda bizi omen gara, eta horregatik dabiltza batzuk memoria historikoaren aldarria hedatu nahian, gogoan izan dezagun nondik gatozen, berriro egin ditzagun ondo eginak eta eragotz ditzagun hutseginak. Ahaztu, ordea, etorkizuna ahazten zaigu maizegi: etorkizunaren memoria falta zaigu, etorkizuneranzkoa; ondo bidean eta ezbeharrik ezean gizaki guztion patua den zahartzaro horretaz oroitzea. Eta, gure amnesia prospektiboan, hortxe dihardugu, betigazte zapuztu, edadearen kontrako ukenduak fabrikatzen eta kontsumitzen: geure buruaren kontrako kremak.
Ez geneukake sobran, beharbada, gogoan hartzea Simone de Beauvoirrek La Vieillesse (Zahartzaroa) saiakera mamitsuan idatzitako hitz hauek: “Gure bizitzaren zentzua auzitan dago zain dugun etorkizun horretan; ezin jakin nor garen ez baldin badakigu nor izango garen: gizon zahar horrengan, andre zahar horrengan, aurki dezagun geure burua haiengan”. Edo, beste modu batean esanda, memento senescere. Zahartu, eta besteri ere lasai zahartzen utzi.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]