Gerardo Markuletaren poesia atsegin izanik, eta ez gutxi, kuriositatea neukan jakiteko Jon Iriberrirena nolakoa ote zen –ez bainuen ezagutzen, mea culpa–. Iriberri, Markuletaren pseudonimo, heteronimo edo dena delakoa (eskizonimoa, sortzailearen hitzetan), bi poesia libururen sinatzailea. Lehena, Larrosak, noizean behin, 1990koa –baina 87 eta 89ko sorta saritu pare batean oinarri duena–; bigarrena, Sagarraren hausterrea, 1993koa –berria, beraz, nahiz poema pare bat, hemen aldaketa txiki batzuekin, aurreko liburuan ere agertzen ziren–.
Hasieratik hasteko, lehen bilduma abiatzen da denborarekiko kezkatik –“aho zabal eta ilun bat besterik ez dut ikusten”–, laketzen da maite kontuetan –“gezurretan ari ziren poetak / ala suziria sartu dit maiteñoak”–, begiratzen dio egunerokoari –“Nork du bere lanez / hitzek baino segurtasun urriagorik?”–, hiriari eta hiritarrari –“euren istorioen / pertsonaia haizen bezalaxe, / (…) heure istorioko eserlekuetan / agertuko zaizkik”–, goia jotzeko azken poema jakingarri batean, Erretratoa: “Bai, bizi izan naizela aitor daginat”. Bigarren bildumak ere segitzen dio izpiritu berari, gaietan ez dabil aparte, jarraipen bat igartzen zaio, nahiz forma aldetik laburragoak ere saiatu, are haiku modukoak –“Damu ekaitzerako / ez aterpe / ez goardasolik”–.
2007an, jada Gerardo Markuletak sinatzen zuen liburu bat, Ezjakintasunak, iruzkintzea egokitu zitzaidan. Aurrekoa halaber buruan –Batak ez du bestea kentzen, 2003koa, nire uste makalean Markuletaren gailurra–, poesia egiteko molde jakin bat seinalatzen nion, ahots bat, zeinak poema biluziak atsegin dituen, zuzenak, ekonomikoak, kontrastez beteak, jolastiak, erritmodunak, ironia finekoak. Horiek guztiak intuitu egiten dira Jon Iriberriren liburuetan, lausoki agian, modu enbrionarioan, lehertu gabe oraindik. Oraindik dira nahasi xamarrak, ilunxeak, kriptikoagoak, iruditu zait batzuetan anekdota pribatuari lotuegiak. Markuletak gero erakutsiko duen argitasun, sinpletasun –ezen ez sinplekeria– hori gabeak. Alegia: Iriberri vs. Markuleta balizko bataila literario horretan, bigarrena ateratzen dela garaile, nabarmen. Zorioneko gaude hortaz, aktibo dagoena –nahiz azkenaldian batez ere itzulpengintzan– Gerardo Markuleta baita.
Zero. Transhumanismoa ate-joka erdi aro berrian
Aitor Zuberogoitia
Jakin, 2024
-----------------------------------------------------------
Hasieran saiakera filosofiko-soziologikoa espero nuen, baina ez da hori liburu honetan aurkitu dudan bakarra. Izan ere, biografia... [+]
Ihes plana
Agustín Ferrer Casas
Itzulpena: Miel A. Elustondo
Harriet, 2024
---------------------------------------------------------
1936ko azaroaren 16an Kondor legioko hegazkinek Madrilgo zenbait museori egin zieten eraso. Eta horixe bera da liburu honetara... [+]
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Alberdania, 2024
Gogotsu heldu diot irakurketari. Yolanda Arrietaren obra aski ezaguna zait eta iragan maiatzean argitaratu zuen proposamen honetan murgiltzeko tartea izan dut,... [+]
Rosvita. Teatro-lanak
Enara San Juan Manso
UEU / EHU, 2024
Enara San Juanek UEUrekin latinetik euskarara ekarri ditu X. mendeko moja alemana zen Rosvitaren teatro-lanak. Gandersheimeko abadian bizi zen idazlea zen... [+]
Idazketa labana bat da
Annie Ernaux
Itzulpena: Leire Lakasta
Katakrak, 2024
Segundo erabakigarriak
Manu López Gaseni
Elkar, 2024
--------------------------------------------------
Nobela labur hau irakurtzen hasi eta harrapatuta sentitzen zara, eta horretan badu zerikusia idazleak ezarritako erritmo bizi eta azkarrak. Lehen hamar... [+]
Dragoiak eguzkia IRENTSI zuenekoa
Aksinja Kermauner
Alberdania, 2024
-------------------------------------------------------
Hamarnaka liburu idatzi ditu Aksinja Kermauner idazle esloveniarrak. Euskaraz plazaratutako lehenengoa dugu hau, Patxi Zubizarretak itzulia eta... [+]
Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Erein, 2024
----------------------------------------------------
Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago... [+]
Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022
--------------------------------------------
Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]
Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024
-------------------------------------------
Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]
DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024
----------------------------------------------
Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024
---------------------------------------------
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]
PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024
--------------------------------------------------
Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]
Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024
----------------------------------------------
Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]
Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024
----------------------------------------------------
Negazionismoaren, manosferaren eta trollen aroan ezinbestekoa da literaturaren ekarpena, errealitatearen tolesei begira jartzeko tresna paregabea delako: inguruan ditugun zapalkuntza... [+]