1996an sortu zenetik tokiko barietateen babes eta zaintza lanean dihardu Euskal Herriko Hazien Sareak. Hazien babes eta kontserbazioan konplize garrantzitsuak ditu elkarteak: hazi eta fruitu-arbola zaindariak. “Beraiek dira gure proiektuaren muina: haziak eta barietateak lursailetan mantentzeko zaindariak dira gure protagonistak”, aitortu du Joseba Ibargurengoitia sareko dinamizatzaileak.
Irailaren 21ean tokiko barietateen hazi eta landare banaketa egingo du sareak Gasteizen, Olarizuko lorategi botanikoan. 11:00etan Paco Saenzek hitzaldia emanen du: Abizenik gabeko Nekazaritza, ezagutzak soiltzen. “Nekazaritzari abizen asko jartzen dizkiogu agroekologian: erregeneratiboa, permakultura, biodinamika, ekologikoa, naturala… Hainbat izen erabiltzen ditugu, eta horren inguruan hausnartzeko izanen da hitzaldia”, dio Ibargurengoitiak. Hitzaldiaren ondoren, sarearen bankuko haziak banatuko dituzte jendearen artean. “Irekia da parte-hartzea, kopuru handian ditugun barietateak ematen ditugu”. Udazkeneko eta neguko barietateak izanen dira eskainiko dituztenak: Astigarribiako gari arteko baba beltza, Herediako baba, Martina letxuga, Ajangizko ilarra, Gaubeako letxuga… Ekimenak hazien eta zaindarien erakusleiho izan nahi du, eta jende berria erakartzeko helburua dauka.
Hazien bankuko ortu barietateen artean, 600 baino gehiago dituztela kalkulatzen du Ibargurengoitiak, eta fruitu-arbolen kasuan 1.500 baino barietate gehiago. Euskal Herriko zazpi probintzietatik jaso dituzte urteotan haziak. “Zaila da zaindari kopurua kalkulatzen, baina gutxi gorabehera, hazien 200 zaindari baino gehiago egonen dira ziur, eta fruitu-arbolenean 300 bat ere bai”, azaldu du.
Hazien banaketa egiten duten laugarren aldia izanen dute aurtengoa. Aurreko urteetan jendetza hurbildu dela eta ekimenak interesa piztu duela esan digu. Horregatik eskatzen dute orain ekimenean parte hartu nahi dutenek aurrez izena ematea. 688 855 226 telefono zenbakira deituz edo haziensarea@gmail.com helbidera idatziz eman daiteke izena.
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]
Errezilera bizitzera joan eta sagarrondoak landatu zituen Satxa Zeberiok, Bio-K proiektuaren bultzatzaileak, duela zenbait urte. “Iritsi zen sagarrekin zerbait egiteko momentua, eta sagar zukua eta sagardoa ekoizteari ekin genion orduan”, azaldu du. 2015ean sortu... [+]
Urteak daramatza Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkarteak (BLE) bioaniztasun landatuaren inguruan lanean. “Hainbat proiekdu ditugu abian, eta horietako bat baratzeko hazien ingurukoa da”, azaldu du Nico Mendiboure Hazi Sareko kideak. Duela lau bat urte hasi... [+]
Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]
Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]
Herritarrak elkarren artean saretzea eta bizitza sozialerako espazioak bultzatzea da Xiberoko Kolektiboa elkartearen lan ildoetako bat. Bide horretan, baratze kolektiboa sortzeko aukera suertatu zitzaien 2020an Maulen, eta zalantzarik gabe, proiektuari ekitea erabaki zuten... [+]
Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]
Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]
Euskal literaturaren eta kulturaren topaleku garrantzitsuenetakoa da abenduaren 5etik 8ra egingo den Durangoko Azoka, eta 59. edizio honetan ere, Bizi Baratzeak bere postua izanen du, ARGIAkoaren ondoan.
Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua argitaratu berri du ARGIArekin. "Egin ezazu zuk zeuk" filosofia kosmetikoen mundura ekarrita, egunerokoan behar diren produktuak egiteko liburu teoriko-praktikoa da. Eskuragarri dago azoka.argia.eus webgunean.
Naturopatiaren eta iridiologiaren mundutik iritsi zen Eztizen Agirresarobe Pineda ezkiotarra kosmetika naturalaren mundura: “Hirugarren urtea dut naturopatia eta iridiologia ikasketetan, baina lehenagotik ere egiten nituen ukenduak, kakaoak, eta antzekoak”, azaldu... [+]
Umetatik baserrian bizi izan dira Gillen eta Bittor Abrego Arlegi anaiak, Lizarraldean, Iguzkitza herrian. Familia abeltzaina izan da haiena baina baserria eta lursailak haien esku gelditu zirenean, proiektuari buelta bat ematea erabaki zuten bi anaiek: “Lur zatia eta... [+]