Badirudi hauteskundeen zurrunbiloan sartu nahi gaituztela berriro, eta ez dakit, horretan sartu aurretik, ez genukeen aztertu beharko azken hauteskundeen eta gobernu osaketen ziklo horretatik zer atera den garbi euskaldunontzat. Sarritan entzun izan dugu Espainiako Estatuak ez duela erremediorik, hor ez dagoela indar nahikorik zinezko aldaketa bat egiteko. Baina jarraian kokatzen dugu geure burua besteen gobernu-formulen alde edota kontra, okerren artean zeinek egingo digun kalte gutxiago argudiatu eta hari erraztasunak ematen. Ez dut esango, laburrean begiratuta, modu taktikoan, hori kontuan hartzeko modukoa ez denik. Baina ez al genuke begirada luzeagoa erabili beharko? Zer norabidetan garamatza taktika horrek?
Euskal Herria noizbait nazio demokratiko beregaina izatea nahi badugu, ardatz estrategiko horrek argitu beharko du une bakoitzean garatzen dugun taktika. Ikuspegi horretatik, azkenaldian egindako zenbait hautuk mesede baino kalte handiagoa egiten digula esango nuke. “Eskuin muturra datorreneko” mamua maisuki erabili dute zenbaitzuek, eta gurean ere eragina izan du, Espainiako Estatua “erremediorik gabe” horri makulua eskaintzeko operazioan sartu baikara bete-betean, bai Madrilen baita Iruñean ere. Egia da eskuin mutur gorrotagarria, une batez behintzat, gobernuetatik urrundu egin dugula, baina trukean zer indartu eta zer ahuldu dugun aztertu beharko genuke zehatz-mehatz.
Esango nuke Estatu horretako botere faktikoak ez direla, haatik, batere ahuldu. Are gehiago, esango nuke botere horiek indartu egin dutela balizko “gobernu alternatibo” horietan betidanik izan duten eragina; ikusi, bestela, sozialdemokrazia espainiar horretako kudeatzaile berriek agertzen duten erabateko ahulezia eta norabide politikoa. PSOE indartu egin dugu, bai, baina era berean indartu dira PSOE barruko entregismoa eta menpekotasuna.
“Eskuin muturra datorreneko” mamua maisuki erabili dute zenbaitzuek, eta gurean ere eragina izan du, Espainiako Estatua “erremediorik gabe” horri makulua eskaintzeko operazioan sartu baikara bete-betean, bai Madrilen baita Iruñean ere
Zerbait argitu bada PSOEren zuzendaritza “berritu” horretan, hauxe izan da: ez dutela zirrikiturik ere eskaini nahi, adibidez, Katalunian zein Euskal Herrian dituzten arazoak modu hitzartuan eta demokratikoan konpontzeko bidean. Erabakitzeko eskubidea, aipatu ere ez! Ez eta bitarteko helburu taktikoetan ere; Katalunian darabilten bide errepresiboari uko egin? Bai zera! Preso katalanak askatu? Ez eta behin-behinean ere. Euskal presoak etxera hurbildu? Norbaitek uste du horren erraz askatuko dituztela beraientzat horren estimatu diren presiobideak? Horrela egingo balute, nola mantenduko lukete, bada, oraingo joko taktikoa? Hauteskunde bezperatan promesak bai, baina beti baldintzatuak; hauteskundeen ondoren, guztia ahaztu eta lehengoan jarraitu.
Kontua da hori guztia oso nabarmen gelditu dela, azken hauteskunde deialdien ondoren, Gobernu espainiarra osatzeko prozesu adierazgarri horretan. Orain, hauteskunde berrietara deitzean, ez zaie horren erraz egingo lehengo operazioa errepikatzea. Suposatzen da besteok ere esperientziatik zerbait ikasten dugula. Katalunian bertan, badirudi aldebakartasunaren baztertzea eta PSOEren gobernuarekin elkarrizketa bidea defendatzen zuten Esquerra-koak, une honetan “errebisioaren errebisioa” egin eta batasun taktiko-estrategikoaren bidea seinalatzen hasi direla, berriro ere (hala izango ote da, benetan?).
Eta euskaldunok, zer ikasi dugu bidean? Egitasmo kolektibo propioa behar dugula, estrategia beregaina, taktika guztiak horren zerbitzura jarriaz. Bitartean, besteren zerbitzura arituko gara.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]
Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]
Oldarraldia ari du EAEko administrazioa euskalduntzeko erabakien aurka, berriz ere, enegarren aldiz. Oraingoan berrikuntza eta guzti, espainiar epaitegiak eta alderdi eta sindikatu antieuskaldunak elkarlanean ari baitira. Ez dira izan akats tekniko-juridikoak zuzentzeko asmoz... [+]
Igande gaua. Umearen gelako atea itxi du, ez guztiz. Ordenagailu aurrean esertzeko momentua atzeratu nahi du. Ordu asko aurretik. Zazpietan jaiki da, eta, bihar ere, astelehena, hala jaikiko da. Pentsatu gabe ekiten badio, lortu dezake gauak pisu existentzialik ez izatea. Akats... [+]
Naomiren etxeko eskailerak igotzen ari dela datorkion usainak egiten dio memorian tiro. "Ez da sen ona, memoriaren eta emozioaren arteko lotura da. Baldintzapen klasikoa", pentsatzen du Peterrek bere golkorako Intermezzo-n, Sally Rooney irlandarraren azken eleberrian... [+]
Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]
Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]
2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]
Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:
Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.
Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.
Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.
Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]
2022ko ekainaren 7an, Directa-k serie luze bateko lehen polizia infiltratuaren kasua argitaratu zuen. Martxoaren 5ean, Belen Hammad fikziozko izena erreta geratu zen, polizia-argotean dioten bezala. Jada hamar dira Directa, El Salto eta El Diario-k azken hiru urteetan argitara... [+]
Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:
“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du
Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]