“AEBek agindu eta Europak obeditu egiten duen erakundea da NATO”

  • Patrick Mbeko politologo kongoarra Kanadan bizi da eta aditua da Afrikako gerretan Mendebaldeko potentziek jokatzen duten paperean. Hainbat liburu argitaratu ditu: Le Canada dans les guerres en Afrique centrale (Kanada Erdialdeko Afrikako gerretan) edo Objectif Kadhafi (Helburua: Kadafi) besteak beste. Europako hainbat herrialdetan azken liburu hau aurkezten izan da, eta Askapenak antolatuta, Bilbora eta Baionara etorri da. Afrikaren eta Libiaren historiari buruz hitz egiteko aukera izan dugu berarekin.

Iñigo Azkona

Zergatik da hain estrategikoa Kongoko Errepublika Demokratikoa?

Batetik Afrikan duen egoera geografikoagatik, Ozeano Atlantikora baitu irteera. Bestalde, baliabide mineraletan munduko herrialderik aberatsenetarikoa da. Baliabide hauek oso garrantzitsuak dira industria militarrarentzat eta teknologikoarentzat. Kongok koltan asko du, telefono modernoetan eta ordenagailuetan oso erabilia; kobaltoa ere ugaria da bertan, auto elektrikoen baterientzat beharrezko lehengaia; herrialdeko mineralik garrantzitsuenetariko bat uranioa da, industria militarrarentzat beharrezkoa. Urrea eta diamanteak ere badaude, besteren artean. Munduko potentzientzat beharrezkoak diren lehengaiez josia dago, eta honek egiten du Kongo hain garrantzitsu.

Euskal Herrian, eta orokorrean Mendebaldeko herrietan, Kanada herrialde baketsu eta neutral gisa dugu, baina zuk Le Canada dans les guerres en Afrique Centrale (Kanada Erdialdeko Afrikako gerretan) liburuan zalantzan jarri duzu uste hori. Zein da Kanadaren papera Afrikako gerra inperialistetan?

Gainetik begiratu ezkero, Kanadak ez duela historia inperialistarik pentsatuko duzu. Baina gertutik so eginda, ulertuko duzu herrialde hau gerra askotan aritu dela urtetan. Horrez gain, argi izan behar dugu Kanada meatzaritza industrian munduko lehenengo potentzia dela. Munduko meatzaritza industriaren %75 han dago oinarrituta, bertako gobernuak duen legedi berezia dela eta, kanpoko meatzaritza industria erakartzen baitu. Kanada AEBen aliatu nagusia da; AEBek ezin badute herrialde batean esku hartu, Kanadari eskatzen diote laguntza. Jendeak hau ez daki, Kanadak ez baitu ageriko historia inperialik. Irakeko gerran argi geratu zen. Kanadak ofizialki ez zuen gerran parte hartu, baina AEBei laguntzen ibili zen. Gaur egun Venezuelan, berdin. Afrikan, meatzaritza enpresa gehienak kanadarrak dira, eta enpresa hauek gerra finantzatzen dute Kanadako Gobernuaren babesarekin. Horregatik diot historia inperialista urria duen herrialdea dela, isilean egin baitute dena eta AEBek berriz agerian. Kanadak herrialdeak laguntzeko aitzakiarekin, hauek ezegonkortzen ditu bere interesen alde. Ez du armada handia, Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta nazioarteko egiturak erabiltzen baititu herrialdeak ezegonkortzeko.

Libiari buruz eta zehazki Muammar al Kadafiri buruz ere asko ikertu duzu Objectif Kadhafi (Helburua: Kadafi) liburuan. Bertan Kadafi Mendebaldeko potentzien etsai goiz bihurtu zela diozu, 70eko eta 80ko hamarkadetan. Zergatik hil zuten orduan 2011n?

Askotan saiatu ziren lehenago hiltzen, baina ez zen erraza izan haientzat. Frantsesak, estatubatuarrak, israeldarrak, britainiarrak… hura hiltzen saiatu ziren. Denbora luzea behar izan zuten, Kadafi ez baitzen tentela.

Europako herrialde askorentzat Kadafi laguna eta aliatua zen; Nicolas Sarkozy eta José María Aznarrentzat, esaterako. Baina egun batetik bestera "tirano" bihurtu zen. Aditu askok dio dolarra erreferentzia gisa albo batera uztea erabaki zuelako izan zela, Afrikako moneta batua sortzeko asmotan.

Arrazoietako bat da. Kadafi eta Mendebaldearen arteko arazo nagusia zen ezin zutela kontrolatu. Sarkozyk armak saldu nahi zizkion, hamar mila milioi dolarretako operazioan, baina honek ezetz esan zion, Errusiarekin negoziatuko zuela. Eta AEBekin gauza bera gertatu zen. Kadafik Afrikako moneta batua sortu nahi zuen, Afrikako Bankua… dena Afrikarentzat. Kadafiren helburua kontinentea munduko mapan jartzea zen, munduan garrantzia irabaztea, baina Mendebaldeko potentziek Afrika kontrolpean edukitzen jarraitu nahi zuten. Horregatik bihurtu zen haien etsai, eta horregatik hil zuten. 2009an Libian zeuden AEBetako enpresa guztiak nazionalizatzen saiatu zen, horregatik hura hiltzea lehenetsi zuten, eta Udaberri Arabiarraz baliatu ziren horretarako.

Udaberri Arabiarrean hedabideek esan zuten protestak gertatzen ari zirela herritarrak ez zeudelako gustura Kadafirekin, baina protestak ezberdinak izan ziren herrialdez herrialde. Libian eta Sirian, adibidez, protestan ari ziren manifestariak armada izatera pasa ziren egun batetik bestera. Zergatik gertatu zen hori?

Egipton eta Tunisian manifestariak zibilak ziren, baina Libian eta Sirian NATOk armatuta zeuden. Horien artean gehienak islamistak ziren, eta nire liburuan diodan bezala, Libian zeudenak Siriara joan ziren ondoren. Ez ziren demokrazia eske baketsuki manifestatzen ziren zibilak, ordaindutako misio bat zuen jendea baizik.

Argazkia: Iñigo Azkona.

Libia suntsituta dago gaur egun. NATOren esku-hartze militarraren ostean gobernu bat baino gehiago du, herrialdea banatuta dago. Nola deskribatuko zenuke egoera?

Kaosa. Egoera kaotikoa da benetan. Bi “gobernu” daude egun: bata Tripolin eta bestea Tobruken, Khalifa Haftar jeneralaren agindupean, eta biak herrialdearen kontrola eskuratzeko borrokan ari dira elkarren artean. Bitxia da, eskualdeko indarrek eta Mendebaldeko herrialdeek bi gobernuak laguntzen baitituzte. Ehun milizia baino gehiago daude, ehun! Orain, baina, Libia ez da herrialde bat, edozeinek nahi duena egin dezakeen lekua da.

Zer esan diezagukezu Khalifa Haftar Libiako Armada Nazionalaren buruzagiari buruz?

Kadafiren gobernuko kidea zen, eta 80ko hamarkadaren hasierako Libia eta Txaden arteko gatazkan txadtarrek bahitu zuten. Ondoren, traizioagatik armadatik kanporatu zuten, eta AEBek fitxatu zuten, CIAko agente bihurtuz. Udaberri Arabiarraren aurretik Virginian egon zen bizitzen, eta Libian gerra hasi zenean, CIAk bertara itzularazi zuen Kadafiren aurka borrokatzera.
Batzuetan badirudi NATOk aitzakiak behar dituela esku-hartze militarrak egiteko, eta ez dituenean, asmatu egiten dituela, Iraken edo Kuwaiten esaterako. Gauza bera gertatu al zen Libian?

Udaberri Arabiarraren istorio honetan, NATO bertan sartuta zegoen. Hainbat manifestazio bultzatu zituen, eta orduan Kadafi manifestari hauek hiltzen ari zela zabaldu zuten. Gaur egun badakigu ez zela egia. Britainia Handiko parlamentuak afera honi buruzko ikerketa argitaratu zuen, non onartzen zuen Kadafik ez zuela manifestaririk hil, baina dio honek aitzakia bezala balio izan zuela herrialdea inbaditu eta agintaria hiltzeko.

Urtetan NATOk milioika pertsona hil dituela zenioen hitzaldian. Gehiegizkoa al da esatea NATO erakunde terrorista dela?

NATO erakunde kriminal eta terrorista da. Edonora daramatza gerrak, herrialdeak kontrolatu eta bertako baliabideak eskuratzeko. Libiaren kasuan, zibilak babestu nahi zituztela esan zuten. Bengazi hirian 6.000 pertsona babesteko 100.000 baino gehiago hil zituzten. Ikaragarria da, erakunde kriminala da.

Artikulu batean diozu afrikarrek ez dakitela Libia eta Kadafiri buruzko egia egunero CNN kate estatubatuarra ikusten dutelako. Zein da Mendebaldeko hedabide nagusien paper estrategikoa Afrikan?

Hedabideek botere handientzat egiten dute lan, eta interes pribatuek kontrolatzen dituzte. Hedabideen papera, beraz, gizartearen pentsamendua gidatzea da, herritarrek zer pentsatu behar duten esateko, zer babestu behar duten buruetan sartzeko. Hau da hedabideen arazoa, gure garunak kontrolatzen dituztela eta egunero gezurrak esaten dizkigutela, baita hemen ere.
BBC telebista-kate ingelesa Erresuma Batutik kanpo gehien ikusten duten lehen hamar herrialdeen artean AEBak dira Mendebaldeko herrialde bakarra; beste guztiak periferiako herrialdeak dira: Nigeria, India, Bangladesh, Iran, Afganistan…
Bai, hala da. Ulertu behar dugu BBC edo CNN bezalako telebista kateek ez dutela egia islatzen. Hau da jendeak jakin eta ulertu behar duena. Ez sinetsi hedabide nagusietako kazetariei. Gaur egun batzuek nahiago dituzte hedabide alternatiboak, ez baitute gezurrik esateko motiborik edo beharrik.

AEBen benetako paperaz ohartzeko bertan edo Kanadan bizi behar zarela diozu. Zer dela eta?

AEBetan edo Kanadan bizi bazara, ulertuko duzu nola pentsatzen duen jende honek. “Europarrak gure aliatuak dira” esatea modan dago egun, politikoki zuzena da; baina errealitatean ez dute hori pentsatzen. Haientzat europarrak tresna bat dira. Gaur egun Donald Trumpekin argiago ikus dezakegu hau, Trump bera ez baita politikoki zuzena, berdin zaio. Europarrek ez dute hau ulertzen, baina uste dut orain Trumpen legealdiarekin ulertzen hasi direla. Europako herrialdeek AEBak aliatu gisa dituzte; AEBek, aldiz, tresna gisa dute Europa. NATOn AEBak buruzagiak dira, eta Europak hori ordaindu behar du. AEBek agindu eta Europak obeditzen duen erakundea da NATO.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Afrika
“Jadanik ez gara zuen tximinoak”

Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


Jaja Wachukuk ez zuen lo hartu

New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]


Kolono europarrek Afrikan lapurturiko 500.000 artelanak itzultzeko ariketa nekeza

Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]


2024-11-20 | Nicolas Goñi
Betirako urpetutako lurrez ordaintzen dute klima aldaketa Hego Sudanen

Hegosudandar gehienak txirotasun larrian bizi izan dira azken bi mendeotan gutienez, eta zoritxarrez, estatu independente bihurtzeak ez die egoera hobetu, munduko herrialde txiroena baita, hainbat gerra tarteko. Testuinguru oso hauskor horretan klima aldaketak zailtasun berri... [+]


Lucy: izar mediatikoak 50 urte

Etiopia, 1974ko azaroaren 24a. Lucy-ren hezurdura aurkitu zuten Hadarren, giza arbasoen arrasto zaharrenetakoa. Australopithecus afarensis espezieko hominidoak 3,2 eta 3,5 milioi urteren artean ditu.

Homo espezieen arbasotzat jo zuten orduan, gu guztion amatzat. Mende erdi... [+]


Afrikaren erromanizazio matematikoa

Berlingo Unibertsitate Libreko eta Zuse institutuko diziplinarteko ikerlari talde batek eredu matematiko konplexua garatu du Afrika iparraldean erromanizazioa nola hedatu zen hobeto ulertzeko.

Plos One aldizkarian argitaratutako ikerlanaren arabera, eredua osatzeko galtzada... [+]


2024-08-30 | Gedar
Pertsona migratuen deportazioaren alde agertu da Pedro Sanchez

"Migrazio zirkularra" sustatu nahi du PSOEren gobernuak, langile batzuek behin-behineko hainbat lan egiteko migra dezaten Espainiako Estatura, eta gero euren jatorrizko herrialdeetara itzul daitezen.


AEBek diote Israelek onartu duela “trantsizio proposamena”, baina Hamasek kritikatu du baldintzak aldatu dituztela

Hamasek salatu du talde islamistak aurretik onartutako akordio proposamenetan Israelgo lehen ministro Netanyahuk baldintza berriak jarri dituela. Iran su-etenaren alde agertu da, baina Israel “zigortzeko eskubidea” aipatu dute, uztailaren 31n Hamaseko buruzagi Ismail... [+]


Kongok espero du tximino baztangari aurre egiteko adina txerto emango dizkiola Mendebaldeak

Kongoko Errepublika Demokratikoa ari da gehien jasaten tximino baztanga edo mpox-en epidemia. Urtea hasi zenetik 16.700 kasu atzeman dituzte, eta ia 600 pertsona zendu dira herrialdean; gehien-gehienak, haurrak.


Frantziak Marokorekin bat egin eta Mendebaldeko Sahararen gaineko soberania aitortu dio

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Marokoko Mohamed VI erregeari gutuna bidali dio babesa adierazteko.


Aita Mari ontziak 34 pertsona salbatu ditu Mediterraneoan

Igandean egin du erreskatea  Aita Mari salbamendu ontziak. Azaldu dute Siriatik etorritakoak direla gehienak, baina badaudela haien artean Egiptotik, Nigeriatik eta Bangladeshtik etorritakoak ere. Aita Mari ontziari Ravennako portuan lehorreratzea agindu dio Italiako... [+]


Gutxienez hamaika hildako eta 64 desagertu Mediterraneoan astelehenean bi ontzik izandako ezbeharretan

Calabriako (Italia) kostaldetik 120 miliatara hondoratu da astelehenean ontzi bat eta erreskate lanetan, haurdun zegoen emakume bat hil da. Libiatik gertu beste ontzi batean, ura sartu eta hamar pertsona hil dira sotoan. Desagertuen artean gutxienez 26 ume daude.


2024-06-11 | Gedar
Gaza eta Egipto arteko muga osoa militarki hartu dute jadanik sionistek

Rafahtik gertu dagoen muga-lerroa osorik kontrolatzen dute, antza. Lau bahitu askatzearen aitzakiapean, ia 300 palestinar erail dituzte sionistek Nuseiraten. Azken zortzi hilabeteetan, ia 37.000 palestinar hil dituzte jada.


Eguneraketa berriak daude