argia.eus
INPRIMATU
Janaria nola gorde duela 3.000 urte
  • Alexandriatik 75 kilometrora dagoen Tell Abqain aztarnategian, Ramses II.aren garaian (K.a. 1279-1213) eraikitako gotorlekuaren arrastoen artean, zerealak eta beste jaki batzuk kontserbatzeko bi biltegi aurkitu dituzte.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2019ko irailaren 11
(arg: Egiptoko Antzinaroko Ministerioa)

Erlauntz formako geletan, besteak beste, buztinezko labeak aurkitu dituzte. Adituen ustez, aurkikuntza garrantzitsua da hori, bertan zerealak erretzen zituztelako, intsektuak garbitu, hezetasuna kendu eta, hala, jakiak egoera onean kontserbatzeko.

Labeez gain beste objektu batzuk ere aurkitu dituzte, esaterako, ezkerreko argazkian ageri dena eta antzeko beste amuleto batzuk. Alegia, antzinako egiptoarrek amuletoak jartzen zituztela, Horusen begiak ere janaria babestu zezan