Martzelo etxean da

  • Testigantza baten lorratzari segika aurkitu dituzte frankistek 1936an hildako Martzelo Lasa olaberritarraren hezurrak, eta 83 urte geroago senideei eman dizkiete.

Miren eta Joxe Angel Munduate beren osaba zaharraren gorputza gordetzen duen kutxari eusten, senideek lagunduta, Olaberrian egindako omenaldian.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Miren eta Joxe Angel Munduatek historia ezagutzen zuten etxean kontatu zietelako: 1936ko abuztuaren 25ean frankistek beren osaba zahar Martzelo Lasa Zeberio 17 urteko Olaberriko gaztea hil zuten, eta Lizarrusti inguruan lurperatu toki ezezagun batean. Zortzi hamarkada geroago, liburu batean argitaraturiko datuei tiraka, Patxi Lakuntzaren testigantza aurkitu zuen Joxe Angelek.
Patxik 6 urte zituen, Lizarrustin aita eta lagun batekin arrantzan ari zela tiro hotsak entzun eta bi morroi ikusi zituenean hilotz bat lurperatzen, errepidetik gertu, harizti baten ondoan. Haurrari etxera joateko agindu zioten eta ihes egin zuen, baina hurrengo egunean itzuli eta adarrez estali zuen tokia animaliek gorpua ez eramateko.

Frogak 47 kilometroan

Duela bi urte, Aranzadiko teknikariak Lizarrustiko gainean elkartu ziren Joxe Angel eta Patxirekin. 86 urte zituen lekukoak, baina ederki gogoratzen zuen hilotza lurperaturik zegoen tokia: errepidearen 47 kilometroko pago baten oinean. 2017ko urriaren 12an lehen miaketa egin zuten eremu zabal batean eta ejertzitoak 1936an erabiltzen zuen munizioko bala-zorroak aurkitu zituzten puntarik gabe, erabilita alegia. Martzeloren arrastorik ez zuten aurkitu egun horretan, baina bai testigantzarekin bat egiten zuten zantzu garbiak.

2018ko irailaren 1ean, froga zehatzak eskuan zituztela, hondeamakina batekin ekin zioten lurra mugitzeari goizeko bederatzietan: eguerdirako lehen hezur batzuk agertu ziren. Hala, eguraldia lagun, hurrengo egunean atera zuten lurpetik gorpua, erakundeetako kargu publikoak eta senideak bertan zirela. Ezin zuten sinetsi ere egin, oso zaila baitzen hezurrak hor egotea.
Egun gutxira Patxi Lakuntza zendu zen, baina bere testigantzak askorako balio izan zuen: DNA frogek baieztatu zuten Lizarrustin agerturiko gorpuzkinak Martzelo Lasa Olaberriko bizilagunarenak zirela.

Berriz lurperatzea

Egiaztapen horrekin, ekitaldi bat antolatu zuten hildakoaren sorterrian uda honen hasieran, ekainaren 30ean. Olaberriko udaletxean, dozenaka lagunen aurrean Martzelo Lasaren hezurrak familiari eman zizkioten. Orain etxekoekin batera dago ehortzita, hilketa doilor hartatik 83 urte igaro direnean.

Gorpuzkinak Olaberrian. Ohorezko aurreskua dantzatu eta Agur Jaunak abestu zuten senide eta lagunek, hilkutxa aurrean zutela. Udaletxeko aretoa lepo bete zen (goiko irudietan)

 

Hezurrak azalera. Patxi Lakuntzak, 1936an haurra zela, ikusi zuen Martzelo Lasa nola lurperatzen zuten frankistek. Berak emandako informazioari esker, 2018ko irailean gorpuzkinak aurkitu zituzten lizarrustiko gainetik gertu, errepide ondoko pago handi baten oinean. Gorputza azalera ateratzeko unean, senideak eta hainbat erakunde publikotako ordezkariak izan ziren. Handik egun gutxira hil zen lakuntza, 86 urterekin, baina bere testigantzarekin zirkulua itxi ahal izan dute fusilatuaren ondorengoek: “Lortu dugu isiltasuna haustea, sukalde zokoetatik plazara ateratzea”.

 

Argitara. Duela urtebete, 2018ko urrian, eman genuen kasuaren berri hedabide honetan, asteko argazkian. Martzelo Lasaren hezurrak aurkitzeak haren senideen “zauria osatzeko” balioko zuela genioen. Argazkian ikus daiteke Joxe Angel Munduate bere osabaren argazki bakarra eskuetan duela. Bada, hilabete batzuk geroago, beste argazki batek irudikatzen du historia honen azkenaurreko kapitulua: Martzelo Lasa etxean da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua Maravillas Lamberto interpretazio zentroa izatea adostu dute

Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]


2024-11-18 | Hala Bedi
Frankismoaren errepresaliatuak omendu zituen Lagrango Udalak larunbatean [Argazki galeria]

"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"


2024-11-12 | Julene Flamarique
Sortuk manifestazioa egingo du Brouard eta Muguruzaren hilketen urteurrenean, azaroaren 20an Bilbon

Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.


Memorian eta bihotzean gordeta, Saturrarango historia zabaltzen jarraituko dute

Saturraran Elkarteak antolatuta, Oroimen Eguneko ekitaldian batu dira larunbatean 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omentzeko.


2024-10-25 | ARGIA
Gasteizen 1976ko martxoaren 3an zauritutako beste zazpi pertsona identifikatu dituzte

Egun hartan Espainiako Poliziak bost langile hil zituen eta dozenaka zauritu. Orain, identifikatu gabeko beste zazpi zauritu aurkitu dituela iragarri du Martxoak 3 elkarteak. Oraindik, alabaina, ez dute lortu zauritutako beste 20 pertsona identifikatzea.


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


2024-10-17 | Cira Crespo
Herriaren ahotsa onartuko duzu

Gaur gauean, urriak 17, 88 urte faxistek Jose Ariztimuño, Aitzol, hil zutena. Fusilamendu pelotoiaren aurrean ez zuela isilik gelditu nahi irakurri berri dut. Soldaduei tiro egitea kosta egin omen zitzaien, behin eta berriz agindu behar izan omen zieten su egiteko. Hala... [+]


ANALISIA | Urriak 12
Torturatuak: ausart edo aske?

“Gaur eguerdiko albistegian, zuen hiriburuko alkatea ikusiko duzue, torturatu gintuen gorputz militarrari hiriko plaza nagusia eskaintzen. Gaur eguerdiko albistegian, gure lagun eta senideak hil zituen egitura ikusiko duzue gure kaleetan desfilatzen. Eta guk, beste egun... [+]


Eguneraketa berriak daude