Zelako pena eta tristura damaigun mendeak eta milurtekoak iraun dituen herria desagertzen ari dela ohartzeak! Europako herririk eta hizkuntzarik zaharrenak ei diren Euskal Herriak eta euskarak izena aldatu beharko dute laster. Edo Frantziako eta Espainiako Barne ministerioek behartuko dituzte aldatzera. Espainiako eta Frantziako probintzia huts baino ez dira izango. Bost, hain zuzen ere. Eta hizkuntza bi baino ez dira mintzatuko haietan: gaztelania eta frantsesa. Euskal Herria izateari utziko diote herrialde hauek era natural eta onartuan, ongizate eta bizikidetzaren izenean. Nazio kontzientzia eta hizkuntza kontzientzia bazter lagata.
Egungo Euskal Herriko demografia estrukturala kontuan hartuta, hots, egoiliarren aldagaiei begiratuta, hau da, herritartasunari, hizkuntzari, kulturari eta ugalkortasunari erreparatuta, Euskal Herriak bere izate intrintsekoari utziko dio bide gizarte zabalago, irekiago eta mestizoagoari, eta Euskal Herria ente nazional gisa desagertu egingo da, izate berebizikoa eta karakteristikoa albora eginda, nahita.
Euskal Herria gizarte mestizoa da, espainiar eta frantziarrez hornituta,
gehi egun eta aurrerantzean herriratzen jarraitzen duten emigrante onartu beharrekoekin. Mestizaia geldiezinak eta mendeetan zehar emanak ez digute nahiko genukeen
Euskal Herria eratzen laguntzen
Euskarari dagokionez, gogoan hartu Miguel Unamunoren esaldi profetikoa: “Utzi diezaiogun euskarari berez hiltzen, azken hatsa eman arte”. Errealitate bilakatzen ari den profezia horren lekuko, euskararen erabileraren makalaldiaren gaineko datuak, kale neurketa zientifikoen bidez azalduta. Eta, jakina, balizko Euskal Herri baten eta euskal hiztun izan zitezkeen haurren hizkuntza hautaketa eta naziotasunaren kontzientzia eza nabarmendu behar. Errealitate ukigarri honek pentsatzera garamatza geureak egin duela dagoeneko, edo agonia luze baten esperientzia bitala nozitzen ari garela nazio kontzientzia eta hizkuntza kontzientzia arrasto txikia oraindik ere badugunon artean.
Mundu honetan estatu egitura-botererik ez duen nazio txikiak desagertu egiten dituzte egunean-egunean nazio-estatu boteretsuek, menpekotasun demografikoa, kulturala eta soziala ezarrita, hauen goi-araudi juridiko sasidemokraten bidez.
Euskal Herria gizarte mestizoa da, espainiarrez eta frantziarrez hornituta, gehi egun eta aurrerantzean herriratzen jarraitzen duten emigrante onartu beharrekoekin. Mestizaia geldiezinak eta mendeetan zehar emanak ez digute nahiko genukeen Euskal Herria eratzen laguntzen. Euskal Herriak estatu egiturarik ez duenez eta hizkuntza minorizatua duenez gero, berez doa urtzen, poliki-poliki, boteredun diren nazio-estatuen baitan eta hizkuntza indartsu direnen putzu sakonean.
Eustea ez da irabaztea, agonia luzatzea baino.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.
Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]
Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]